32. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

192/2002 EBAZPENA, otsailaren 12koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "Azkoien-Funes NA-6630 errepidearen Azkoiengo hiri barnetik saihesbiderainoko tartea zabaldu eta hobetzea" proiektua jendaurrean egoteko epea bukatutzat eman eta hura behin betikoz onesten duena.

Uztailaren 5eko 592/2001 Ebazpenaren bitartez, onespen teknikoa eman zitzaion "Azkoien-Funes NA-6630 errepidearen Azkoiengo hiri barnetik saihesbiderainoko tartea zabaldu eta hobetzea" proiektuari eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri zen. Zerrenda hori 2001eko 93. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abuztuaren 1ean.

Ebazpen horren bidez ukituriko ondasun eta eskubideak desjabetzeko prozedurari ekin zitzaion eta proiektua jendaurrean paratu zen, bidezkotzat jotzen ziren ohar eta alegazioak aurkez zitezen.

Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak jakinarazi du alegazioak aurkezteko epean hauek hartu direla:

1. alegazioa, Jesús Hilario Campo Vidondo Azkoiengo alkate jaunak aurkeztua:

1. NA-6630 eta NA-115 errepideen arteko bidegurutzean ez da aldaketarik aurreikusten proiektuan. Bidegurutze horretan kale batzuk bukatzen direnez, esaten du konponbiderik egokiena biribilgune bat dela.

2. Hirigintzako planeamenduak beharturik, "El Raso" izeneko sakaneko antzinako ur-emaria jaitsi egin behar da "Gargantua" industrialde zaharreko eta "Azkoyen Industrial y Cooperativa" enpresaren aldeko euri ura bideratzeko.

3. Desjabetzapenak E-1 Sektoreko 340, 342, 343, 508, 779 eta 346. lurzatiak ukitzen ditu. Arau Subisidirioen aldaketa behin behinean onesteko fasean dago, lurzati horiek lurzoru urbanizagarri bihurtzeko. Alderdi hori hiri lurzoruan dagoenez, errepideak ukituriko aldea kendu dadila proposatu du.

4. "Casas Baratas" alderdian euri ura husteko proiektu bat prestatzen ari da. Horrek esan nahi du egin asmo den errepideko tarte askotan hodi bat paratu beharko dela. Baimena eskatu du bi obrak batera egiteko.

5. "El Escopar" industrialde berriko "B" kaleko obretan "El Raso" sakaneko ur-emari berria jaitsi nahi da, geroko errepidearen azpitik pasa dadin, 5 X 2ko lauki baten bidez. Udalak interesa du obrak koordinatu eta batera egiteko.

6. "El Escopar" industrialdea urbanizatzeko proiektuan aurreikusiriko zerbitzu batzuk sarbide saretik doaz, errepide berriaren azpitik, obra egitean koordinatu beharko direnak.

Erantzuna:

1, 2. 4, 5 eta 6. Hiri barnea ukitzen duten alegazioak funtsean betetzen laguntzeko, Udalaren eskumenak baitira, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak Lankidetza Hitzarmen bat izenpetu asmo du Azkoiengo Udalararekin proiektu hori egiteko. Horrela, Udalak bidezko jotzen dituen aldaketak eginen dizkio proiektuari eta hark berak prestatu eta izapidatuko ditu, bere eskumenen barruan, proiektua egiteko. Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak proiektu honetako aurrekontuko dirua jarriko du. Horrekin bat, Hitzarmenaren arabera, alegazioetako zehaztapen teknikoak proiektuan sartu beharko dira eta Udalak berak izapidatuko ditu.

3. Alegazioa onartzen da. Azkoiengo Arau Subsidiarioetako E-1 Sektoreko 340, 342, 343, 508, 779 eta 346. lurzatiak hiri lurzoruan daudenez jabari publikoko aldea ez da desjabetuko.

2. alegazioa, Jesús María Guinduláin Zubiria jaunak aurkeztua:

NA-6630 errepideko 0+920 k.p.an errepide hori zeharkatzen duen hodieria bat dago, "El Escopar" osinetik "El Raso" sakanera doana. Eskatu du obrak hasi aitzin harekin harremanetan jar daitezela hodiak bertan ikuskatzeko.

Erantzuna:

1. Ikus bedi aurreko alegazioko lehen atalaren erantzuna. Alegatzaileak Azkoiengo Udalarekin jarri beharko du harremanetan.

Aurkezturiko alegazioen ebazpena ematean proiektuko parte hauek aldatu behar izan dira: oroit-idazkia (lurzati multzoa), planoak eta aurrekontua.

Lurzatiak:

-Azkoiengo 1. poligonoko 340. lurzatia, Jesús María Guinduláin Zubiría jaunarena eta beste batena. Zerrendan 489,97 m.2 ukitzen ziren. Orain 220,12 m.2 gutxiago desjabetuko dira. Beraz guztira 269,81 m.2 ukituko dira.

-Azkoiengo 1. poligonoko 342. lurzatia, Adolfo Orduña Balduz jaunarena. Zerrendan 615,21 m.2 ukitzen ziren. Orain 262,50 m.2 gutxiago desjabetuko dira. Beraz guztira 352,71 m.2 ukituko dira.

-Azkoiengo 1. poligonoko 343. lurzatia, Esteban Moreno Valencia jaunarena eta beste batena. Zerrendan 526,79 m.2 ukitzen ziren. Orain 298,49 m.2 gutxiago desjabetuko dira. Beraz guztira 228,30 m.2 ukituko dira.

-Azkoiengo 1. poligonoko 508. lurzatia, Nafarroako Foru Komunitatearena. Zerrendan 825,89 m.2 ukitzen ziren. Orain 326,39 m.2 gutxiago desjabetuko dira. Beraz guztira 499,50 m.2 ukituko dira.

-Azkoiengo 1. poligonoko 779. lurzatia, Rosa María Goizueta Lavín andrearena. Zerrendan 67,22 m.2 ukitzen ziren. Orain 67,22 m.2 gutxiago desjabetuko dira. Beraz ez da ukituko.

-Azkoiengo 1. poligonoko 346. lurzatia, Javier Vidondo Osés jaunarena. Zerrendan 261,66 m.2 ukitzen ziren. Orain 193,57 m.2 gutxiago desjabetuko dira. Beraz guztira 68,097 m.2 ukituko dira.

Ingurumen zuzendari nagusiak adostasun txostena eman dio proiektuari, 2001ko ekainaren 6an.

Horrenbestez, Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak jakinarazi eta proposatuarekin bat, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak urriaren 7ko 3912/1999 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan ahalmenak erabiliz eta Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legeko 52. artikuluan xedaturikoarekin bat, Zuzendaritza Nagusi honek,

EBATZI DU:

1. "Azkoien-Funes NA-6630 errepidearen Azkoiengo hiri barnetik saihesbiderainoko tartea zabaldu eta hobetzea" proiektua jendaurrean egoteko epea bukatutzat ematea, azalpen zatian jaso alegazioen proposamenei erantzunez.

2. "Azkoien-Funes NA-6630 errepidearen Azkoiengo hiri barnetik saihesbiderainoko tartea zabaldu eta hobetzea" proiektua behin betikoz onestea. Haren kontrata bidezko aurrekontuak 91.943.377 pezeta, 552.590,82 euro, egiten du.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitara ematea.

4. Ebazpen honen berri ematea Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuari, Bide eta Eraikuntza Zerbitzuari, Desjabetzapen Atalari eta Azkoiengo Udalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hamabian.-Herrilan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: A0202008