151. ALDIZKARIA - 2002ko abenduaren 16a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E S T E R I B A R

Ollokiko AR1 eremuaren ordenantza behin betikoz onetsirik

Esteribarko Udalak, 2002ko abuztuaren 30ean egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Ollokiko AR1 eremuaren ordenantza.

Onesteko erabakia 2002ko 113. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, irailaren 18an, eta jendaurreko epean ez da alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza hori behin betikoz onetsi da eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

OLLOKIKO AR1 EREMUAREN UDAL ORDENANTZA

I. KAPITULUA

Xedapen orokorrak

1. artikulua. Xedea.

Ordenantza hauen xedea da eraikinen eraikuntzari buruzko gaiak arautzea, Ollokiko U.E.-1/A.R.-1 unitatearen hirigintza determinazioekin zerikusia duten alderdi guztietan.

2. art. Esparrua.

Ordenantza hauen aplikazio esparruak hartuko ditu Ollokiko A.R.-1eko U.E.-1 unitatearen mugen barrenean sartzen diren lur guztiak.

3. art. Betearazpena eta indarra.

Ordenantza hauek betearazten ahalko dira behin betiko onespena argitaratzen den unetik aurrera, berehala, eta indarrean iraunen dute etengabe, berraztertu edo aldatzen diren arte.

4. art. Bete beharra.

Ordenantza hauetako determinazioak nahitaez aplikatu beharko dira, indarra duten bitartean, planeamendua nahiz eraikuntza exekutatzeko, eta betetzera beharturik egonen dira hala partikularrak nola administrazio publikoak.

5. art. Eguneratzea.

Ordenantza hauetako determinazioak edozein unetan aldatu edo berraztertzen ahalko dira, legeria aplikagarrian ezarritako prozedurari jarraikiz. Prozesu horretarako ekimena izaten ahalko da partikularrena nahiz Esteribarko Udalarena, zeinak, betiere, onespena eman beharko baitio.

II. KAPITULUA

Erabileren ordenantza

6. art. Erabilera xehekatuen kalifikazio motak.

Indarra duen planeamenduan ezarritako erabilera xehekatuak ez dira esklusiboak, lehenetsiak baizik, eta mota hauetakoak izan daitezke:

Erabilera xehekatu nagusia:

halakoa da oinarrizko unitate baterako zehazten dena.

Erabilera baliokidea: (1).

ondorio guztiekin, proposatzen denaren baliokidetzat hartzen dena da.

Erabilera onartua: (2).

Plan Partzialean ezartzen diren erabilera nagusien esleipenaz gainera, onartuko da eraikinentzako bestelako erabilera batzuk proposatu eta zehaztea, ondotik ematen den erabileren baliokidetasunaren taularen arabera.

Erabilera debekatua: (3).

ERABILERA XEHEKATUAK A B C D E F G H

(A) Familia bakarreko etxebizitza atxikia 1 2 2 2 2 2 1 3

(B) Familia bakarreko etxebizitza bakartua 2 1 1 3 3 3 1 3

(C) Familia bakarreko etxebizitza bikiak 2 1 1 3 3 3 1 3

(D) Etxebizitza kolektiboa blokean 2 3 3 1 2 2 1 3

(E) Merkataritza 2 3 3 2 1 1 1 3

(F) Hirugarren sektorea 2 3 3 2 1 1 1 3

(G) Ekipamenduak 1 1 1 1 1 1 1 1

(H) Bestelakoak 3 3 3 3 3 3 1 1

Oinarrizko unitate bakoitzaren barrenean indarra duen planeamenduak erabilera xehekatu nagusiaren tamaina zehazten baitu, bertan kokatzen diren erabilera onartuen kopurua ezin izanen da haren ehuneko 25etik gorakoa izan.

7. art. Erabilerak homogeneizatzeko koefizienteen taula.

ERABILERA XEHEKATUA M2 ERAIKIN M2 LURZORU

(A) Familia bakarreko etxebizitza atxikia 1,00 0,10

(B) Familia bakarreko etxebizitza bakartua 1,20 0,15

(C) Familia bakarreko etxebizitza bikia 1,20 0,15

(D) Etxebizitza kolektiboa blokean 0,90 0,08

(E) Merkataritza 1,25 0,15

(F) Hirugarren sektorea 1,25 0,15

(G) Ekipamenduak 0,80 0,05

Aurreko taulako indizeak kasuan kasuko eraikitzeko ahalmenei aplikatuko zaizkie, aprobetxamendu homogeneizatuak kalkulatzeko.

8. art. Etxebizitza kopuruaren birmoldaketa.

Araudi grafikoan eta ordenantza hauetan zehaztutako etxebizitza kopurua orientagarria baino ez da, zeren alda baitaiteke, baldin eta oinarrizko unitate bakoitzarentzat ezarritako eraikuntza-tipologiari eta lurzatiaren gutxieneko azalerari eusten bazaie.

III. KAPITULUA

Aprobetxamendua

9. art. Oinarrizko unitatearen irabazteko aprobetxamendua .

Oinarrizko unitate bakoitzean irabazteko aprobetxamendua kalkulatzeko, lurzoruaren aprobetxamendua gehi eraikuntzaren aprobetxamendua eginen da, honako formula hauen arabera:

Irab. apr. = lurz. apr. + eraik. apr.

Lurz. apr. = lurzoru pribatuaren azalera x lurzoruaren homogeneizazio koef.

Eraik. apr. = azalera eraikia x eraikuntzaren homogeneizazio koef. x eremu koef.

10. art. Eremu koefizienteak.

Honako eremu koefiziente hauek finkatzen dira, oinarrizko unitateen kokapenaren arabera:

O.U.-1 = 0,90

O.U.-2 = 0,90

O.U.-3 = 1,00

O.U.-4 = 1,00

O.U.-5 = 1,00

O.U.-6 = 1,00

O.U.-7 = 1,00

O.U.-8 = 1,00

O.U.-9 = 0,80

O.U.-10 = 0,80

O.U.-11 = 0,80

O.U.-12 = 0,90

O.U.-13 = 0,80

O.U.-14 = 0,90

O.U.-15 = 0,80

O.U.-16 = 0,90

O.U.-17 = 0,90

O.U.-18 = 0,90

O.U.-19 = 0,90

O.U.-20 = 0,90

O.U.-21 = 0,90

O.U.-22 = 0,80

O.U.-23 = 0,90

O.U.-24 = 0,90

O.U.-25 = 0,80

O.U.-26 = 0,80

O.U.-27 = 0,90

O.U.-28 = 0,90

11. art. Irabazteko aprobetxamendua unitatez unitate.

Espedientean datorren taulan ikus daiteke oinarrizko unitate bakoitzari esleitu zaion irabazteko aprobetxamendua, izan daitekeen handiena. Taulan aipatzen diren gainerako datuak, lurzoruaren azalerari dagokiona izan ezik, kalkulurako datuak dira eta orientatzeko baino ez dute balio.

Ordenantza hauetan eta birzatiketan eta egin gogo den bihurketan ezarritakoaren arteko aprobetxamendu-aldeak, aprobetxamendu-unitatetan emanik, berez ekarriko du aprobetxamendu soberakinak birzatitzea, 10/94 Foru Legean ezarritako kudeaketa formulen arabera. Ordea, ez dira inola ere birzatituko aprobetxamendu-alde negatiboak, zeinek, bihurketaren ondorioz, ezin izanen baitute ekarri, ezta ere, eraikuntza-handitze nabarmenik (% 20tik gorakoak).

IV. KAPITULUA

Urbanizazioa

12. art. Berdegune publikoak.

Berdegune publikoak zehazturik daude behin betiko onetsitako ASetako aldaketa puntualean, dokumentu honetan berean aipatzen baitira.

Udalaren erabakiaren bidez birmoldatzen ahalko da gune horietako batzuen erabilera (gehienez ere 50.000 metro karratu bitarte), bertan jartzeko ekipamendu publikoak: kirol, hezkuntza edo gizarte arlokoak, etab.

Berdegune publikoen mantentze-lanak eta kontserbazioa (belar edo arbol mozketa, ureztaketa, etab.) unitatearen jabeen esku geldituko da, Udalak eginkizun horietan parte hartu gabe.

13. art. Urbanizazio proiektua.

Unitatearen xehetasun azterlanean planteatzen den antolamenduan oinarriturik, hari dagokion urbanizazio proiektua idatziko da. Hartan zehaztuko dira espazio publikoaren eraikuntza nahiz kalitate arloko xehetasun guztiak, eta bete beharko dira gero hiri-kalitatetzat hartzen direnak. Urbanizazio proiektuaren bidez ezin izanen dira inola ere determinazio arau-emaileak aldatu.

Espazio publiko guztia hartuko duen urbanizazio proiektu bakar bat idatziko da, eta bertan obrak exekutatzeko fase desberdinak ezartzen ahalko dira, eremuaren garapenerako aurreikusitakoaren arabera.

14. art. Urbanizazioaren baldintzak.

Hemen aipatzen diren baldintza hauek gutxienekotzat hartu behar dira:

_Instalazio sare guztiak proiektatu beharko dira indarra duten araudien arabera eta bete beharko dituzte konpainia hornitzaileek finkatzen dituzten eskakizun guztiak.

_Lur mugimendua: espazio publikoena osorik eginen da, lurzatien barnealdea sartu gabe.

_Espaloiak: hormigoizko zintarriak, terrazo irristagaitzekin, bi koloretakoa bederen. Oinezkoentzako pasabideen tokian, zintarriek koxka bat izanen dute, espaloiaren zola galtzadakoarekin lotzeko. Garajeetarako sarbideak eginen dira zintarriak apalduz.

_Hormigoizko txorkoak espaloietan eta zoladura gogorretan, 3,50 m-tik gora zabal direnetan.

_Bidexka publikoak eta oinezkoentzako bide-sarea parke eta plazetan: zola galtzadarriz, hormigoi inprimatuz, harlauzaz, terrazo irristagaitzez, baldosaz eta abarrez egina, udal teknikarien irizpideei jarraikiz.

_Kainu-zuloak sareta bisagraduna dutenetakoak izanen dira.

_Galtzadetako gurpil-geruza: 4 cm aglomeratu asfaltikoa berotan, D-12 motako trinkoa, agregakin ofitikoarekin, gainerako geruzak urbanizazio proiektuan erabakitzeko utzita (gomendatzen da 30 cm-ko azpigeruza bat, zagorrezkoa, eta 6 cm-ko aglomeratu asfaltikoa kareharrizko agregakinarekin).

_Argiterian fluxua (gauekoa zein egunekoa) apaltzeko sistema bat jarriko da, sodio-lurrunezko lanparekin.

_Ureztaketa-ahoak paratuko dira kaleetan eta lorategietan, mangerak haietan lotu ahal izateko, gehienez ere 30 m-ko tartea utzita. Lorategien kasuan, berdeguneetan eta pasealekuetatik hurbil paratuko dira.

_Suteetarako ahoak aurreikusiko dira, erabilera eta jabari publikoko eremuetan, betiere ingurunearen baldintzak kontuan harturik, Suteen aurkako babes-neurriekin bat.

_Lurzati guztietan izanen da euri-ura biltzeko sistema bat, lurzatiaren puntu jakin batean sare orokorrarekin lotuko dena.

_Urbanizazio proiektuan kontuan hartuko da lur azpian hodiak jarri behar direla, telefonia, irrati eta telebista seinaleak kable bidez hedatu ahal izan daitezen. Behar adina hodi paratu beharko dira, gaur egungo beharrei ez ezik geroko garapenak ekarriko duen sare handitzeari ere erantzuteko.

_Urbanizazio proiektuan haurrentzako jolas eta aisia lekuak ere sartu beharko dira.

Urbanizazio proiektu honek konpondu beharko du Eremu honetako hirigintza-zerbitzuen eta zerbitzu orokorren arteko lotura, azken horiek horretarako behar adinako ahalmena dutela egiaztatuz.

15. art. Lorezaintzaren baldintzak.

Lorezaintzari dagozkion kontuei batera erantzunen die urbanizazio proiektuak, honako baldintza hauek kontuan harturik:

_Lorezaintzak kapitulu lokabea izanen du urbanizazio proiektuaren barrenean.

_Ez da azalera txikiko belardirik diseinatuko, ahal dela, arrazoi funtzionalengatik beharrezkoa ez bada.

_Urbanizazio proiektuan honako puntu hauek sartuko dira:

-Ureztaketa automatikoa, aspertsore eta difusore zirkuituen bidez, elektrobalbula eta programatzaileekin, eta tantaka, beharrezkoa bada.

-Landare-lurra gehitzea, geruza organikoa, ongarritzea eta lehenbiziko mozketa.

-Oihangunetzat hartuko da.

-Kaleetako zuhaitzak tamaina ertain eta txikikoak izanen dira, lerroka jarriak, nahasita edo ez, eta loreren bat erakusten dutela.

-Enborraren perimetroa 14 cm-koa izanen da espaloietan, eta 16 cm-koa berdeguneetan; altuera 1,80 m-koa gutxienez eta, adin aldetik, mintegian 7 urte bederen eginak.

-Zuhaitz guztietan zurkaitzak jarriko dira.

-Landareen arteko tartea, oro har, 5 m-koa izanen da lerroan, espezie txiki edo ertainen kasuan, eta 8 m-koa tamaina handiko zuhaitzak direnean.

16. art. Oztopo fisikoak kentzea.

Urbanizazio proiektuak egokitu beharko ditu oinezkoentzako espazioak (espaloiak, parkeak, pasealekuak) oztopo arkitektonikorik izan ez dezaten, hala agintzen baitu 85/95 F.D.ak bere 42. 1 artikuluan.

(Oztopo fisiko eta sentsorialei buruzko uztailaren 11ko 4/1988 Foru Legea eta ekainaren 29ko 154/1989 Foru Dekretua, 4/1988 Foru Legea garatu eta aplikatzeko Erregelamendua onesten duena).

Parke zentraleko zuhaitzak tamaina handikoak izanen dira, usu jarriak eta espezie autoktonoetakoak, hosto erorkor nahiz iraunkorrekoak, eta lore ugari ematen dutenak; eta espezie desberdinetako oihantxoak egiten dituztela jarriko dira.

17. art. Hiri-altzariak.

Urbanizazio proiektuan hiri-altzariak ere sartuko dira (bankuak, paperontziak, iturriak, mutiloiak, zutikako seinaleak eta lurrekoak, etab.), Eremu osoa kontuan hartuz zehaztuko direnak.

18. art. Aldi bereko eraikuntza eta urbanizazioa.

Eraikitzeko eskubidea erabiltzen ahalko da, urbanizazioko lanak amaitu baino lehen, baldin eta honako baldintza hauek betetzen badira:

a) Irmotu bada, administrazio bidean, birzatiketa proiektua behin betikoz onesteko egintza.

b) Formalizatu baldin bada, Udalaren alde, erabilera eta jabari publikoko ekipamendu eta espazio libreetarako erreserbaturiko lurren lagapena.

c) Urbanizazio proiektua behin betikoz onetsi bada.

d) Urbanizazioko lanak nola dauden ikusirik, Administrazioari iruditzen bazaio dagokion etapako lurzati guztiek orube bihurtzeko behar diren zerbitzu guztiak edukiko dituztela eraikuntza lanak amaitzen direnerako.

e) Behar adinako fidantza ematen bada, legerian onartzen diren moduetako edozeinen bidez, kasuan kasuko urbanizazio-lanak burutuko direla bermatzeko.

f) Lizentzia eskatzeko idazkian, sustatzaileak eraikuntza ez erabiltzeko konpromisoa hartzen badu, urbanizazioko lanak amaitzen diren arte.

19. art. Kaleen eredu-sekzioak.

Proposaturiko antolamenduaren barrenean bereizten dira bi motatako kaleak: kale nagusiak eta bigarren mailakoak.

Kale nagusien galtzada 6 m zabal izanen da, lerroan aparkatzeko lekua utziko da, 2,50 m zabal, bi aldeetan, eta 3 m zabal hartzen duten espaloiak jarriko dira, txorkoak dituztenak, bi aldeetan.

Bigarren mailako kaleen galtzada 6 m zabal izanen da, lerroan aparkatzeko lekua utziko da, 2,50 m zabal, alde batean, eta 3 m zabal hartzen duen espaloia jarriko da alde horretan berean, txorkoak dituena, eta 1,50 m-ko espaloia beste aldean. Mota honetako kaleak erdi-oinezkonentzakoak izanen dira, ibilgailuentzako aldearen eta oinezkoentzakoaren artean bereizketarik jarri gabe.

Kale batzuetan nahiz besteetan, lurzati bakoitzaren espazio pribatuaren barrenean, 50 cm-ko zabalera duen hesia jarriko da, eta horretatik hara jartzen ahalko da lurzatiaren itxitura, kalearen bi aldeetan.

Proposaturiko eredu-kaleak espedientean sartu den eskeman ikus daitezke.

V. KAPITULUA

Eraikuntza

20. art. Kode eta kontzeptuen gaineko determinazioak.

_Eraikigarritasun kontagarria:

Eraikuntzetako eraikigarritasun kontagarria, ondorio guztietarako, eraikuntzaren altuera onartuekin (BS+1 edo BS+2 eta atikoak) proposatutakoa izanen da, kontuan hartu gabe, beraz, sotoen eta teilatupearen eraikigarritasuna.

_Azalera eraikia osotara:

Solairu guztietan eraikitako azalera guztien batuketa da, eta horien neurria izanen da eraikuntza osoaren kanpoko ingurakariak biltzen duen azalera. Hegalkinak, eraikin osagarriak eta estalitako azalera guztiak (nahiz eta ez egon itxirik) azalera eraikiaren barrenean sartzen dira.

B.O.E. etxebizitzetako azalera eraikia neurtzeko, beraien legeria berariazkoa aplikatuko da.

_Sotoa:

Sestra lerroaren azpitik dagoen solairua da.

Lurzati horizontaletan edo malda _ % 10 dutenetan, beheko solairuaren forjatuaren gainaldea jartzen ahalko da lurraren sestra lerrotik hasi eta 1,50 m bitarte.

Malda handia duten lurzatietan (> ehuneko 10), BSaren altuera neurtuko da sestra lerrorik altuenetik, eta ezin izanen da hartatik 50 cm baino altuago egon beheko solairuaren forjatuaren goiko aldearen kota.

_Lur gaineko solairuak:

Sotoaren gainetik daudenak dira.

_Teilatupeko solairua:

Lur gaineko azken solairuaren sabaiko forjatuaren eta estalkiaren maldak zehazten dituen planoen artean dagoen solairua da. Ezin izanen dute ez argirik ez aireberrikuntzarik izan plano bertikalean. Estalkiko planoetan bakar-bakarrik onartzen dira "Velux" motako leihoaren edo antzekoaren bidez irekitako zuloak.

Bere azpiko solairuei loturik egon beharko du, eta ez du jabetza inola ere zatituko horizontalki.

Ez da kontuan hartzen aprobetxamendu kontsumorako.

_Atiko-solairua:

Bera da araudiak onartzen duen lur gaineko azkeneko solairua, fatxada planoetatik atzeraematen denean. Kasu horretan, onartzen da zuloak irekitzea plano bertikaletan, txapitula eitekoak izan ala ez.

Kontuan hartzen da aprobetxamendu kontsumorako.

_Estalkia:

Bera da eraikina estaltzen duen elementua, laua edo makurtua izan daitekeena.

Altuera neurtzeko modua.

Planoetan finkaturiko altuerak neurtuko dira, solairu bakoitzeko 3 m eginez, kasuz kasu honela:

_Kalearen sestra lerroa denean (ñ 0,50 cm, lurzatiarekin) eta lurzatiaren malda < ehuneko 10: barneko sestra lerroa baxuena duen fatxadaren erdian.

Neurketak fatxadaren erdian

Malda < ehuneko 10.

_Kalearen sestra lerroa denean (ñ 0,50 cm, lurzatiarekin) eta lurzatiaren malda > ehuneko 10: barneko sestra lerroa altuena duen fatxadaren erdian.

Neurketak fatxadaren erdian

Eraikin osagarriak

_Halakotzat hartzen dira eraikin nagusitik bereiz daudenak.

_Debekatu egiten dira eraikin nagusiaren osagarri diren nolanahiko eraikuntzak, baldin eta ez badute ondaretu daitekeen aprobetxamendurik.

_Onartzen dira olanak, eguzkitakoak, animalia apaingarri edo goardiakoentzako eraikinak, lorategiko altzariak eta kirol nahiz aisialdirako instalazioak. Halako kasuetan ez da onartuko lurzatien itxitura baino altuagoa den instalaziorik.

_Kirol instalazio guztiak lurzati bakar bati egonen dira loturik. Nolanahi dela, errespetatuko dira lurraren sestra-lerro naturalak, zeren debekatzen baita haiek aldatzea, non ez den gutxieneko egokitzapen bat, aurreikusitako instalazioek hala beharturik.

_Debekaturik daude baratzeko berotegiak eta etxebizitzetarako erabilerarekin bat ez datozen eraikuntzak.

Estalkiaren gaineko eraikuntzak

_Bakarrik onartzen dira elementu apaingarriak eta estetikagatik fatxadari bukaera ematen diotenak, eta elementu teknikoak edo zerbitzuetakoak, eraikinari eransten zaizkionak: tximiniak, antenak, etab., ahal dela beren instalazioa eraikinaren diseinu orokorrarekin bat datorrela. Debekaturik daude tonu distiratsuak eta anodizatuak.

_Onartzen dira estalkiaren plano berean jartzen diren luzernarioak, baldin eta hartatik gora ateratzen ez badira.

21. art. Eraikinentzako arauak tipologien arabera.

_Tipologia. Familia bakarreko etxebizitzak, bakartuak edo bikiak.

Osaketa librea da. Nolabaiteko homogeneotasuna adostu beharko da, materialen, osaketaren eta formen artean. Homogeneotasun hori oinarrizko unitate bakoitzean zehaztuko da.

Eraikinaren teilatupea eta sotoa nahiz erdisotoa erabiltzen ahalko dira, kontaketarako inolako eraginik izan gabe.

Lorategi-eremuak: debekaturik dago eraikin bolumetriko bizigarri eta iraunkorra egitea lorategi-eremuan edo zoladura emandakoan. Estalitako terraza pribatuekin, kontaketarako, haien azaleraren erdia hartuko da.

Eraikinaren oinplanoa sartu beharko da gehienez ere 15 m x 20 m-koa den laukizuzen batean, familia bakarreko etxebizitza bakartuen kasuan, eta 20 m x 20 m-ko beste batean, familia bakarreko etxebizitza bikienean.

_Lurzati berekiko familia anitzeko eraikinaren tipologia.

Eraikinek osaketa librea izanen dute. Lurzati bereko eraikinen osaketa homogeneoa izanen da.

Determinazio hau zehaztuko da oinarrizko unitate bakoitzean dagokion agiria idatzita.

Lorategi-eremuak: debekaturik dago eraikin bolumetriko bizigarri eta iraunkorra egitea lorategi-eremuan edo zoladura emandakoan.

_Tipologia. Etxebizitza atxikiak.

Etxebizitza atxikientzat proposamen bera eginen da osaketa nahiz eraikuntza aldetik. Proposamen horrek oinarrizko unitate bakoitzean zehaztuko du eraikinaren definizio osoa, kanpoaldetik ikusita. Eraikinaren teilatupea eta sotoa nahiz erdisotoa erabiltzen ahalko dira, kontaketarako inolako eraginik izan gabe.

Lorategi-eremuak: debekaturik dago eraikin bolumetriko bizigarri eta iraunkorra egitea lorategi-eremuan edo zoladura emandakoan.

Utzi beharko da 5,50 m edo gehiagoko horma-arteko tartea, ardatzetik neurtuta, etxebizitza bakoitzean.

_Tipologia. B.O.E. etxebizitza.

B.O.E. etxebizitzen tipologiarako, oinarrizko unitate bakoitzean, proposamen bera eginen da kanpoaldeko osaketa nahiz eraikuntza aldetik.

Beraien diseinurako, bete beharko da babes araubideko etxebizitzen berariazko araudia.

_Zerbitzuetako eraikinak, merkataritzakoak, etab.

Osaketa libreko eraikinak dira eta dagokien orubean egon beharko dute, araudi grafikoan zehazten den altuera dutela eta behar diren sotoez horniturik.

22. art. Gutxieneko lurzatia.

Bere hartan uzten da indarra duen planeamenduak zehazten duen gutxieneko lurzatiaren azalera:

_Familia bakarreko etxebizitza atxikia = 200 m2.

_Familia bakarreko etxebizitza bikia = 300 m2.

_Familia bakarreko etxebizitza bakartua = 500 m2.

23. art. Eraikuntzaren altuera.

1. Eraikinen altuera.

Eraikinen altuera arauturik dago antolamendu planoetan.

Egiten diren eraikin berriek ez dituzte gaindituko Planak oinarrizko unitate bakoitzarentzat finkatzen dituen gehieneko neurriak. Lehendik dauden eraikinak handitzen ahalko dira, baldin eta ondorioz gelditzen den eraikinak ez baditu gainditzen eraikin berrientzat finkatzen diren gehieneko mugak..

Altuera neurtuko da ordenantza honetako 18. artikuluan ezarritakoaren arabera:

BS+2 _ 9,50 m.

BS+1 _ 7,00 m.

2. Solairuen altuerak.

Beheko solairuen eta gainerako solairuen gehieneko eta gutxieneko altuera libreak honako hauek izanen dira:

Beh. solairua _ 4,00 m.

Gain. solairuak 2,50 H < H < 3,00 m.

Sotoak eta erdisotoa: H > 2,20 m.

24. art. Fatxadak: sarguneak eta gorputz edo elementu irtenak.

Eraikinen osaketa bolumetrikoa lurzatiaren beraren barrenean librea da, onartzen baitira sarguneak, hegalkinak eta gorputz irtenak fatxada eta solairu guztietan.

Ez da onartzen ez hegalkinik ez gorputz irtenik antolamendu planoetan zehazten den lurzati-lerrokaduraren gainean.

25. art. Eraikuntzaren atzeraemanguneak.

Eraikinak atxikitzen ahalko dira lurzatiaren espazio publikoarekiko mugan edo bestela muga horretatik atzeraematen ahalko dira. Atzeraemanez gero, atzeraemanguneak berdina izan beharko du oinarrizko unitate osoan.

Familia bakarreko etxebizitza bakartuak edo bikiak atzeraeman beharko dira, 1m gutxienez, beste lurzatien mugetatik.

26. art. Gehieneko altueratik gorako eraikuntzak.

1. Eraikinak estaltzen ahalko dira teilatu maldadunarekin edo estalki lauarekin.

2. Eraikinaren gehieneko altueratik goiti dauden eraikuntza guztiak, non ez diren argi edo aireberritze elementuak, tximiniak edo airea girotzeko instalazioa, sartu beharko dira plano horizontalarekin gehienez ere ehuneko 35eko malda duten planoen barrenean, eraikinaren barne nahiz kanpo fatxadetan onartutako gehieneko hegalduratik neurtuta.

3. Eraikinarentzat onartutako altueraren gainetik egiten diren eraikuntza guztiak egin beharko dira eraikinaren gainerakoan, baina bereziki fatxadetan, erabiltzen direnen antzeko kalitatea duten materialekin.

27. art. Estalkiak:

Eraikinen estalkiak makurtuak izanen dira.

Estalki makurtuek % 35etik beherako malda izanen dute beren isurki guztietan.

Estalkiaren planoan bakarrik onartuko dira terrazak, zeinen barreneko okupazioa estalkiaren guztirako azaleraren % 50 baldin bada eta guztirako hori ez bada 100 m2-tik gorakoa.

28. art. Teilatu-hegalak.

Teilatu-hegalak gehienez ere 1,20 m aterako dira fatxadako planotik.

Eremu publikoaren gaineko teilatu-hegal guztiek zorrotenei loturiko erretena izanen dute. Zorrotenek lurzatiaren barrenetik izanen dute beren bidea.

29. art. Mehelinak.

Egiten diren eraikin berrietan edo erreformatzen direnetan, baldin eta agerian gelditu behar duten mehelinak izan behar badituzte, modu berezian tratatu beharko dira, kokaturik dauden inguruneari egokitzeko.

Mehelinak egokitzeko, fatxadako materialari jarraipena emanen zaio, eraikuntza-sistema, kolorea, etab. ezaugarri berekoak izan ditzaten.

Udalak edozein kasutan onartzen ahalko ditu mehelinentzat artikulu honetan ezarritakoarekin bat ez datozen tratamenduak, Udalaren zerbitzu teknikoek aldez aurretik txostena egiten badute eta, betiere, justifikatzen bada ongi egokitzen direla eraikina kokaturik dagoen ingurunean.

30. art. Materialak.

Artikulu honek eragina du etxebizitza berrietako kanpoaldeko elementu guztien gainean: fatxadak, estalkia, etab.

_Lehenetsitako materialak:

-Harlandua.

-Harri-hormak.

-Entokatu eta pintatutako fabrika-hormak.

-Zurgin-lanak, bernizatu edo pintatutako zurarekin.

-Zeramikazko teilaren bidezko estalkia.

-Metalezko teilatu-hodi eta zorrotenak.

_Onartutako materialak:

-Harri natural edo artifizialaren bidezko plakadura.

-Bistako adreiluaren bidezko fabrika-obra, lur-kolore argikoa, beiraztatu gabea (debekaturik hiri lurzoru finkatuan).

-Geruza bakarreko morteroaren bidezko estaldurak.

-Zurezko fatxadak, hezetasunaren kontra trataturik.

-Zarpiatu eta pintatutako fabrika-fatxadak.

-Arotz-lanak, aluminio lakatu edo anodizatu ilunarekin.

-P.V.C. aroztegiak.

-Estalkia, hormigoi arrezko teilaz egina.

_Debekatutako materialak:

-Bistako hormigoizko blokeen bidezko hormak.

-Zeramikazko plaketaren bidezko estaldura.

-Plastikozko materialen bidezko fatxadak.

-Gortina-hormak edo kristalezko azalera handiak.

-Metalezko itxitura edo estalkiak (xafla, altzairu herdoilgaitza, etab.).

-Uralita bidezko itxitura edo estalkiak.

-Arbel edo antzekoen bidezko estalkia.

-Oro har, beren ezaugarriengatik edo kolorearengatik lehendik egina dagoen eraikinarekin bat ez datozen material guztiak.

Udalak onartzen ahalko ditu artikulu honetan espres aipatzen ez diren beste material batzuk, aldez aurretik bere teknikari aholkulariek adostasun txostena ematen badute eta espedientean justifikatzen bada bat datozela ingurunearekin eta eraikin-multzoaren tipologiarekin.

31. art. Lurzatietako itxiturak.

Itxitura, ate, garajeen sarbide, obra-matxoi, errementeri-lan eta abarretarako proposamena oinarrizko unitate bakoitzean berari dagokiona izanen da.

Itxitura elementuen gainean geroago egin nahi bada aldaketaren bat, proiektu baterakoi baten barrenean egin beharko da, kasuan kasuko oinarrizko unitateko jabe ukitu guztiek sinaturik.

Lurzatiaren itxitura espazio publikoaren aldera ez da 2,00 m baino altuagoa izanen, eta honela eginen da: zokaloan bistako hormigoia, harri-horma, harrizko txapatua, harri artifiziala, bistako adreilua, 1,00 m bitarte, pastaz edo antzeko zerbaitez erremataturik, eta gainerakoan, aipaturiko gehieneko altueraraino, material bereko matxoiak, burdin sare zurrunaren bidezko sarrailagintza, metalezko burdinesi edo bastidoreak, landareak eta antzekoak.

Erabat debekaturik dago hesi metalikoak, plastikoak edo bestelako material opakoak jartzea, hala nola metalezko xaflak, nahiz eta behin-behinekoz izan. Bihurdurazko hesi metalikoak erabil daitezke, baina bakarrik lurzatien arteko barne itxituretan.

Kereta eta ainarra erabiltzea ere zilegi da, kolore nabarmenekoak ez badira eta hasierako hesiaren altuera gainditzen ez badute.

Itxitura mailakatua denean, altuera neurtuko da maila bakoitzaren erdiko puntutik.

32. art. Barreneko aparkalekuak.

Norberaren lurzatian aparkatzeko bi leku, gutxienez, eduki beharko dira etxebizitza bakoitzeko.

B.O.E. araubideko etxebizitzen kasuan, aparkatzeko leku bat beharko da etxebizitza bakoitzeko norberaren lurzatian.

AZKEN XEDAPENA

Ordenantza hauetan espresuki arautzen ez diren xehetasun guztiei dagokienez, bete beharko da indarra duen Udalaren Hirigintza Planeamenduan eta arlo honetako legezko xedapenetan ezarritakoa.

Esteribarren, bi mila eta biko urriaren hogeita bostean. Alkatea, Francisco Javier Borda Garde. __ __ A0211673 __

Iragarkiaren kodea: