150. ALDIZKARIA - 2002ko abenduaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Dekretuak

203/2002 FORU DEKRETUA, irailaren 23koa, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan Lanbide Arriskuen Prebentzioko goi mailako teknikariaren tituluari dagokion goi mailako heziketa zikloaren curriculuma ezartzen duena.

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak 4. artikuluan ezarri zuenez, Gobernuari dagokio Estatu osoko gutxieneko ikasketak zehaztea, eta hezkuntza administrazioen eskumena da beren menpeko lurraldeko curriculuma ezartzea. Halaber, lege horren 35. artikuluaren arabera, Gobernuak ezarri behar ditu lanbide heziketako ikasketetako tituluak, autonomia-erkidegoei kontsulta egin ondoren.

Maiatzaren 7ko 676/1993 Errege Dekretuaren bitartez (1993-5-22ko "Estatuko Aldizkari Ofiziala") jarraibide orokorrak ezarri ziren, lanbide heziketako tituluak eta haiei dagozkien gutxieneko ikasketak zirela-eta. Urriaren 26ko 1161/2001 Errege Dekretuak (2001-11-21eko "Estatuko Aldizkari Ofiziala") Lanbide Arriskuen Prebentzioko goi mailako teknikariaren titulua eta hari dagozkion gutxieneko ikasketak ezarri zituen; apirilaren 30eko 777/1998 Errege Dekretuak (1998-5-8ko "Estatuko Aldizkari Ofiziala") lanbide heziketaren antolamenduaren zenbait alderdi garatu zituen hezkuntza sistemaren eremuan. Behin argitaraturik dekretu horiek guztiak eta Zerga, Administrazio eta Gizarte Neurriei buruzko abenduaren 29ko 55/1999 Legearen 69. artikulua (1999-12-30eko "Estatuko Aldizkari Ofiziala"), Nafarroako Gobernuari dagokio bere eskumeneko lurraldean curriculuma ezartzea, kontuan harturik Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoak 47. artikuluan xedatu zuena eta abuztuaren 31ko 1070/1990 Errege Dekretuak xedatutakoa; izan ere, dekretu horren bidez onetsi zen unibertsitatez kanpoko irakaskuntza gaietan Estatuko Administrazioaren eginkizun eta zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzea.

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak lanbide heziketaren alorrean berrikuntza sakona hasi zuen; haren bidez, hezkuntza eta produkzio sistemen arteko erlazioak hobetu egin ziren eta bideak jarri ziren ikasleak lantokietan prestatzeko.

Lanbide heziketaren xedea da ikasleak prestatzea lanbide eremuetan jarduteko; bide horretan, behar duten prestakuntza balioanitza emanen zaie, bizitzan zehar lanbidean gerta dakizkiekeen aldaketei egokitzeko gauza izan daitezen. Lanbide heziketak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasle guztiek jasotzen duten oinarrizko lanbide heziketa eta erdi eta goi mailako berariazko lanbide heziketa hartzen ditu barne.

Berariazko lanbide heziketak moduluka antolatutako heziketa ziklo sail bat biltzen du. Ziklo horiek iraupen desberdinekoak dira eta lanbide heziketaren hainbat arlotako ezagutza-arlo teoriko eta praktikoek osatzen dituzte. Berariazko lanbide heziketak gazteei lan munduan sartzea errazten die, lagungarria da herritarren etengabeko prestakuntzarako, eta produkzio-sistemaren gaikuntza eskakizunei erantzuten die.

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko Lege Organikoaren 4. artikuluari jarraituz, curriculuma esaten zaio hezkuntza sistemaren maila, etapa, ziklo, gradu eta mota bakoitzeko irakaskuntza arautzen duten xede, eduki, baliabide pedagogiko eta ebaluazio-irizpideen multzoari. Hori dela eta, foru dekretu honetan xedeak zehaztu dira, gaitasun gisa adierazirik, bai eta modulu guztien edukiak eta ebaluazio-irizpideak ere. Horretarako, kontuan hartu da otsailaren 13ko 35/1995 Foru Dekretuak (1995-3-10eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa), Nafarroako Foru Komunitatean Lanbide Heziketako eta Arte Plastiko eta Diseinuko ikasketen egitura eta antolamenduari buruzko jarraibideak eman zituenak, hari dagokionez ezarritakoa.

Lanbide moduluen xedeak, foru dekretu honetan amaierako gaitasun gisa adierazi eta zehaztutakoak, curriculumaren gakoa dira. Ikasleen portaera definitzen dute lanbide gaitasunaren oinarrizko alderdiak lortzeko ezinbestekoak diren emaitza ebaluagarri gisa. Oinarrizko alderdi horiek tituludunen kualifikazio bateratua segurtatzen dute, eta horixe da titulua Estatu osoko lurraldeetan baliagarria izanen delako eta kualifikazioak Europakoen parekoak izanen direlako bermea.

Curriculumaren edukiak ezinbestekoak dira amaierako gaitasunak erdiesteko, eta oro har diziplinartekoak dira, tituluari lotutako lanbide gaitasunaren nolakoaren ondorioz. Gaitasun unitate bakoitzak lan munduan duen balio eta esanahiak eta lan teknikoaren balioaniztasun funtzional eta teknologikoaren premia gero eta biziagoak hartaraturik, jakintza teknologikoaren arlo askotako edukiak sartu dira curriculumean, lanbide profil bakoitzaren azpian diren produkzio-prozeduren bidez bilduak.

Amaierako gaitasun bakoitzari dagozkion ebaluazio irizpideek bidea ematen dute amaierako gaitasun hori noraino lortu den egiaztatzeko, eta ebaluazio prozesuko jarduera egokiak zehazteko gida eta euskarri dira.

Aipatu heziketa zikloa irakasteko baimena duten ikastetxeek curriculuma garatu eginen dute, heziketa zikloa osatzen duten lanbide moduluetako bakoitzaren curriculum proiektuak eta programazio didaktikoak eginez, otsailaren 13ko 35/1995 Foru Dekretuaren V. kapituluak ezarri bezala, eta, ebaluazioari doakionez, kontuan hartuz Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren uztailaren 11ko 426/1995 Foru Aginduak (1995-9-4ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) xedatu zuena; izan ere, agindu horrek arautzen ditu Nafarroako Foru Komunitatean Berariazko Lanbide Heziketan ari diren ikasleen ebaluazio prozesua eta kreditazio akademikoa.

Lanbide Arriskuen Prebentzioko goi mailako teknikariaren lanbide gaitasunak, gaitasun unitatetan antolatuak, honakoak dira: Arriskuen prebentzioa kudeatzea ondasun eta zerbitzuak ekoizteko prozesuan; Segurtasun-baldintzen ondorio diren arriskuak ebaluatu eta kontrolatzea; Lan-inguruneko arriskuak ebaluatu eta kontrolatzea; Antolaketaren eta lan-zamaren ondorio diren arriskuak ebaluatu eta kontrolatzea; Larrialdietan aritzea.

Lanbide Arriskuen Prebentzioko goi mailako teknikariak ekonomi jardueraren edozein sektoretan arituko dira, produkzio prozesuko arriskuen prebentzioaren eremuan, oro har; enpresa publiko zein pribatuetan arituko dira, nola enpresa handietan hala enpresa txiki edo ertainetan. Industri sektoretik kanpoko zerbitzu-enpresa txiki edo ertainetan ere egin dezakete lana.

Arrisku bereziko jarduerak barnean hartzen dituzten azpisektoreetan arituko dira eskuarki, adibidez:

_Erradiazio ionizatzaileen eraginpean egiten diren lanak.

_Substantzia toxikoak edo oso toxikoak erabiliz egiten diren lanak; bereziki, substantzia horiek mutazio-eragileak edo ugalkuntzan eragina duten toxikoak badira.

_Arrisku handiko produktu kimikoak erabiliz eta istripu larriak gertatzeko arriskupean egiten diren industri jarduerak.

_Agente biologikoak erabiliz edo horien eraginpean egiten diren lanak.

_Lehergaiak (edo lehergaiak dituzten objektu edo tresnak, edo pirotekniako gaiak) fabrikatu, manipulatu edota erabiltzen diren jarduerak.

_Zerupeko eta lurpeko meatzaritza lanak, eta zundaketak, lehorrean nahiz itsasoko plataformetan.

_Urpean egiten diren jarduerak.

_Eraikuntza eta hondeaketa obretako, lur-mugimenduetako eta tuneletako lanak, amiltzeko edo lur-jausiek azpian harrapatzeko arriskupean egiten direnak.

_Siderurgia lantegietako eta ontzioletako lanak.

_Gas konprimitu, likidotu edo disolbatuak ekoiztea, edo horrelako gasak maiz erabiltzea.

_Silize-hautsaren kontzentrazio handiak eragiten dituzten lanak.

_Goi-tentsioko arrisku elektrikoak dituzten lanak.

Tituluaren profilean zehaztu eta adierazitako lanbide gaitasunak erantzuna izan nahi du lan teknikoak dituen prestakuntza beharrentzat, eginkizun hauek betetzeko: segurtasuna edota antolaketa, prebentzioa, industri higienea eta arriskuen analisi eta kontrola.

Horrenbestez, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak proposatuta eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta biko irailaren 23ko bilkuran hartutako erabakiari jarraituz, ondokoa

DEKRETATU DUT:

1. artikulua.

Foru dekretu hau, Lanbide Arriskuen Prebentzioko goi mailako teknikariaren tituluari lotutako lanbide heziketako ikasketen curriculuma ezartzen duena, Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean aplikatuko da.

2. artikulua.

Lanbide Arriskuen Prebentzioko heziketa zikloa goi mailako berariazko lanbide heziketa da, eta 2.000 orduko iraupena du.

3. artikulua.

Foru dekretu honen I. eranskinean ezarri dira produkzio-sistemaren erreferentzia, zikloaren xede orokorrak eta lanbide moduluak, haien iraupena, amaierako gaitasunak, ebaluazio irizpideak eta edukiak.

4. artikulua.

Lanbide Arriskuen Prebentzioko goi mailako teknikariaren tituluari dagozkion ikasketak ondoko lanbide moduluetan antolatuko dira:

1. Ikastetxeko prestakuntza:

_Prebentzioaren kudeaketa.

_Segurtasun-baldintzen ondorio diren arriskuak.

_Ingurumeneko arrisku fisikoak.

_Ingurumeneko arrisku kimiko eta biologikoak.

_Antolaketaren eta lan-zamaren ondorio diren arriskuen prebentzioa.

_Larrialdiak.

_Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak enpresan

_Arriskuen prebentzioa industri sektorean

_Arriskuen prebentzioa eraikuntza sektorean

_Arriskuen prebentzioa zerbitzu sektorean

_Arriskuen prebentzioa nekazaritza eta basogintza sektorean

_Lan-inguruneko harremanak.

_Lan prestakuntza eta orientazioa

2. Lantokietako prestakuntza:

_Lantokiko prestakuntza.

5. artikulua.

Foru dekretu honen II. eranskinean adierazi da irakasleek zein espezialitate behar dituzten Lanbide Arriskuen Prebentzioko goi mailako teknikariaren lanbide heziketako tituluari dagozkion ikasketen curriculumeko lanbide moduluak irakatsi ahal izateko, urriaren 6ko 1635/1995 Errege Dekretuan (horren bidez Bigarren Hezkuntzako Irakasleen eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen kidegoetako irakasleak berariazko lanbide heziketako espezialitate berekiei atxiki zitzaizkien), lanbide heziketaren zenbait alderdi hezkuntza sistemaren eremuan garatzen dituen apirilaren 30eko 777/1998 Errege Dekretuan eta behar diren gainerako xedapen guztietan ezarritakoari jarraiki.

Profesional espezialistek ere zenbait lanbide modulu irakatsi ahalko dituzte, 260/1999 Foru Dekretuan arautu eta ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren bigarren xedapen gehigarrian jaso den moduan.

6. artikulua.

Ikastetxeek behar adinako autonomia pedagogikoa izanen dute ikasketak garatzeko eta beren ingurune sozioekonomiko, kultural eta profesionalaren ezaugarriei egokitzeko, foru dekretu honetan ezarritakoaren esparruan.

Lanbide Arriskuen Prebentzioko goi mailako teknikariaren lanbide heziketako tituluari dagozkion ikasketak zehaztu eta garatzeko, ikastetxeek heziketa ziklo horren Curriculum Proiektua eginen dute, ikasleen beharrak beteko dituena, Ikastetxearen Hezkuntza Proiektuaren esparru orokorrean.

Aurreko lerroaldean aipatu den Curriculum Proiektua lantzeko, kontuan hartu beharko da Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldeko Bigarren Hezkuntzako Institutuen Erregelamendu Organikoak horri buruz ezarritakoa.

7. artikulua.

Lanbide Arriskuen Prebentzioko goi mailako heziketa zikloa irakasten den ikastetxeetako departamentuek lanbide moduluetako programazioak eginen dituzte. Programazio horiek ondokoak bildu beharko dituzte, gutxienez: lanbide moduluen amaierako gaitasunen egokitzapena, ikastetxearen inguru sozioekonomiko eta kulturalean txerta daitezen eta ikasleen ezaugarrietara molda daitezen; edukien banaketa eta garapena; oinarri metodologiko orokorrak, ebaluazio prozesuari buruzko irizpideak, eta ikasleek erabiliko dituzten material didaktikoak.

8. artikulua.

Lanbide Arriskuen Prebentzioko goi mailako heziketa zikloko ikasketak ebaluatzeko, kontuan hartuko dira lanbide moduluetan ezarritako amaierako gaitasunak, ebaluazio irizpideak eta heziketa zikloaren helburu orokorrak, Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren uztailaren 11ko 426/1995 Foru Aginduak ezarri zuenari jarraiki, zeinek Nafarroako Foru Komunitatean Berariazko Lanbide Heziketako ikasleen ebaluazio prozesua eta kreditazio akademikoa arautzen baititu.

9. artikulua.

Batxiler titulua duten ikasleek egin ahal izanen dituzte Lanbide Arriskuen Prebentzioko goi mailako heziketa zikloaren ikasketak.

10. artikulua.

Funts publikoez mantendutako ikastetxeetan, Lanbide Arriskuen Prebentzioko goi mailako heziketa zikloa ikasi nahi duten ikasle guztiak onartzeko adina plaza ez badago, honako lehentasun irizpide hauek erabiliko dira, hurrenez hurren:

a) Batxilergoko modalitate hauetakoren bat ikasi izana:

_Natur eta Osasun Zientziak

_Humanitateak eta Gizarte Zientziak

_Teknologia

b) Ikaslearen espediente akademikoa. Espedienteko batez besteko nota balioetsiko da, eta horren ondotik, Batxilergoko irakasgai hauetakoren bat ikasi izana:

_Biologia

_Industri Teknologia I

11. artikulua.

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Legearen 32. artikuluan ezarritakoari jarraituz, modua izanen da Lanbide Arriskuen Prebentzioko goi mailako heziketa zikloan sartu ahal izateko, nahiz eta ezarritako baldintza akademikoak ez bete. Horretarako, ikaslegaiak hogei urte eduki beharko ditu edo bestela zikloa hasten duen urte naturalean betetzeko izan beharko ditu, eta bi kasuetan ere sarbide-proba bat gainditu beharko du, Lanbide Arriskuen Prebentzioko goi mailako teknikariaren tituluari dagozkion ikasketak aprobetxamendu onez ikasteko ezagupen eta gaitasun nahikoak dituela erakusteko.

Abenduaren 29ko 55/1999 Legearen 69. artikuluan ezarritakoaren arabera, Mantentze Lanak eta Produkziorako Zerbitzuak lanbide-saileko edo kideko beste arauzko lanbide-sail bateko zikloren bateko teknikari titulua dutenak ere sartu ahal izanen dira, baldintza hauen pean:

a) Sarbide-proba egin ahal izateko 18 urte eduki beharko dituzte

b) Proba, berriz, zenbait ikasketa gaindituta izatearekin ordeztu ahal izanen da, artikulu honetako lehen paragrafoan azaldutakoaren ildotik zehazten diren ikasketak, hain zuzen ere, teknikari tituluaren bidez frogatzen diren heldutasuna eta lanbide gaitasunak osatzeko.

12. artikulua.

1/1990 Legearen 35. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Lanbide Arriskuen Prebentzioko goi mailako heziketa zikloko ikasketak gainditzen dituzten ikasleek Lanbide Arriskuen Prebentzioko goi mailako teknikariaren titulua jasoko dute.

Aurreko idatz-zatian aipatutako titulua erdiesteko, beharrezkoa izanen da Lanbide Arriskuen Prebentzioko goi mailako heziketa zikloaren lanbide modulu guztiak gainditzea.

13. artikulua.

Honako hauek dira lanbide heziketa okupazionalarekin baliokidetzen ahal diren lanbide moduluak:

_Prebentzioaren kudeaketa.

_Larrialdiak.

14. artikulua.

Honako hauek dira laneko praktikarekin korrespondentzia izan dezaketen lanbide moduluak:

_Segurtasun-baldintzen ondorio diren arriskuak.

_Ingurumeneko arrisku fisikoak.

_Larrialdiak.

_Arriskuen prebentzioa industri sektorean

_Arriskuen prebentzioa eraikuntza sektorean

_Arriskuen prebentzioa zerbitzu sektorean

_Arriskuen prebentzioa nekazaritza eta basogintza sektorean

_Lan prestakuntza eta orientazioa

_Lantokiko prestakuntza.

15. artikulua.

Lanbide Arriskuen Prebentzioko goi mailako teknikariaren tituluaren jabe diren ikasleek bidea izanen dute Unibertsitateko ondoko ikasketetara pasatzeko:

_Industri Ingeniari Teknikoa (espezialitate guztiak).

_Meatzeetako Ingeniari Teknikoa

_Herri Lanetako Ingeniari Teknikoa

16. artikulua.

Ikastetxeei Lanbide Arriskuen Prebentzioko teknikariaren lanbide heziketako tituluari dagozkion ikasketak irakasteko baimena emanen zaie, bai ikastetxe pribatuei ikasketak irakasteko baimena emateko prozedura ezarri zuen uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuan, bai hezkuntza sistemaren esparruan lanbide heziketaren antolamenduaren zenbait alderdi garatu zituen apirilaren 30eko 777/1998 Errege Dekretuan, bai eta hura garatzen duten xedapen guztietan ezarritakoari jarraituz. Aipatu errege dekretuaren 19. artikuluaren arabera, gutxienez behar diren leku eta instalazioak foru dekretu honetako III. eranskinean ageri dira.

17. artikulua.

Otsailaren 13ko 35/1995 Foru Dekretuaren bidez gidalerro orokorrak ezarri dira Lanbide Heziketa eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikasketak Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan egituratu eta antolatzeko. Lanbide Arriskuen Prebentzioko heziketa zikloan, dekretu horren 7. artikuluaren arabera, ikasleek 2. ikasturtearen hasieratik aurrera eginen dute Lantokietako Prestakuntza modulua. Horretarako, astean behin enpresara joanen dira eta eguneko lanaldia eginen dute. Ikasturteko azken 6 asteetan bukatuko dute modulua eta hartan arituko dira soilik.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehena._Hezkuntza eta Kultura Departamentuak foru dekretu honetan aipatu den curriculuma egokitu ahal izanen du, Helduen Hezkuntzako antolamenduaren eta metodologiaren beharretara moldatuz, bai irakastokiko hezkuntzaren modalitatean bai urrutiko hezkuntzarenean. Halaber, curriculuma hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen berezitasunetara moldatu ahal izanen da.

Bigarrena._Foru dekretu honetako 9 eta 11. artikuluek aipatzen dituzten ikasleez gain, ondotik adieraziko diren ikasleek egin ahal izanen dituzte Lanbide Arriskuen Prebentzioko goi mailako heziketa zikloaren ikasketak:

a) Irakaskuntza Ertainen Erreforma Esperimentaleko Batxilergo Esperimentaleko bi ikasmailak gainditu dituztenak.

b) Bigarren Mailako Lanbide Heziketako teknikari espezialistaren titulua, goi mailako teknikariaren titulua edo ondorio akademiko berak dituen beste titulu baliokideren bat dutenak.

c) Unibertsitatera Bideratzeko Ikastaroa edo Unibertsitateaurrekoa gainditu dutenak.

d) Unibertsitate titulua edo baliokidea dutenak.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena._Hezkuntza eta Kultura kontseilariari eskumena eman zaio foru dekretu hau burutu eta garatzeko behar diren xedapen guztiak eman ditzan.

Bigarrena._Foru dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean osorik argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta biko irailaren hogeita hiruan._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

I. ERANSKINA

1._Produkzio sistemaren erreferentzia

1.1. Lanbide profila

1.1.1. Gaitasun orokorra

Teknikari honentzat produkzio sistemak eskatzen duen lanbide prestakuntza orokorra honako hau da:

Prebentzioan, taldeen babesean eta norbanakoen babesean parte hartzea, kontrol eta zuzenketa neurriak ezarriz edo moldatuz, arriskuak ezabatu edo maila onargarrietara murrizteko, lanbide-ingurunean segurtasuna eta osasuna hobetzea helburu duela, ezarritako arauei jarraituz.

Teknikari hau, nolanahi ere, arkitekto, ingeniari, lizentziadun edota arkitekto tekniko, ingeniari tekniko edo diplomadunen gainbegiraketa orokorraren menpe arituko da beti.

1.1.2. Lanbide gaitasunak

.Produkzio-prozesuaren ikuspegi orokorra eta osoa edukitzea, barneko eta kanpoko beste sail batzuekin lankidetzan aritu ahal izateko langileentzat, instalazioetarako edo ingurunerako kaltegarriak izan daitezkeen jardueren planifikazioan, kalterik izan ez dadin.

.Lan arriskuen arloan eskumena duten zerbitzu eta erakundeekin lankidetzan aritzea; bereziki, enpresako prebentzio sisteman parte hartzen dutenekin, halakorik badago.

.Enpresan prebentzioa sustatzea, oro har.

.Bere mailan, produkzio prozesuko jarduera bakoitzaren arriskuak antzeman eta aztertzea, eta bai erabiltzen diren ekipo, substantzia eta prestakinen arriskuak eta gertatzen diren erreakzioak ere.

.Segurtasun, higiene eta ingurumen arauak betearaztea, eta prebentziorako ekipo eta tresnak makina, instalazio, prozesu, substantzia eta prestakinen arriskuei egokitzeko lanak gainbegiratzea.

.Prebentzio eta babes neurriak ezartzea

prebentzio programaren eta larrialdietarako barneko eta kanpoko planen sorreran parte hartzea; giza baliabideak eta materialak ahalik egokien antolatzea arrisku-egoerak kontrolatzeko, eta larrialdietako ekintzetan eta oinarrizko laguntzetan parte hartzea.

Lan egoeretan eskatzen zaion autonomia

Teknikari honi, bera baino maila jasoagoko teknikariek esleitutako eginkizun eta xedeen esparruan, autonomiaz aritzeko eskatuko zaio, oro har, eginkizun hauek betetzeko:

.Norbanakoek lanean erabili behar dituzten babes-ekipoen erabilera kontrolatzea.

.Arriskuen ebaluazioak egitea, eta prebentzio sistemen eraginkortasunaren ebaluazioak ere bai, goragoko mailakoek egin beharrekoak izan ezik.

.Arriskuak kontrolatu eta gutxitzeko neurriak proposatzea, edo goragoko mailara jo beharra dagoela jakinaraztea, ebaluazioaren emaitzak ikusirik.

.Norbanakoen babes ekipoak eta taldeentzako prebentzio-bitartekoak behar bezala erabiltzen ote diren begiratzea.

.Arriskuak kontrolatu eta gutxitzeko programa zenbateraino betetzen den begiratzea, eta lan-baldintzak kontrolatzeko ezartzen zaizkion jarduerak egitea.

.Langileei arriskuen prebentzioari buruzko argibideak eta oinarrizko prestakuntza emateko lanak egitea.

.Prebentzio programak betetzen diren egiaztatzea, eta arriskuen kontrol eta murrizpenaren arloan ezartzen zaizkion lanak egitea.

Lanbide Arriskuen Prebentzioko goi mailako teknikaria partaide izan daiteke enpresatik kanpoko prebentzio zerbitzuan, mankomunitateko zerbitzuan edo produkzio prozesuari atxikita ez dagoen prebentzio zerbitzu lokabean, enpresek horrelako zerbitzuak izaten baitituzte aholku emateko edota jarduera arriskutsuak kontrolatzeko.

Litekeena da, halaber, enpresariak Lanbide Arriskuen Prebentzioko goi mailako teknikaria berariaz izendatzea bere enpresa edo establezimenduko babes jarduerez eta lanbide arriskuen prebentzioaz arduratu dadin.

Enpresako gainerako sailekin harremanak izanen ditu, larrialdietarako bitartekoak koordinatzeko eta halako egoeretan zer egin behar litzatekeen aztertzeko.

Langile guztiekin harremanak izanen ditu, maila orotan, arriskuen prebentzioari buruzko informazioa eta oinarrizko prestakuntza eman behar dizkielako.

Prebentzio gaietan eskumena duten erakunde publiko eta pribatuekin ere harremanak izanen ditu.

Laguntza jaso dezake arriskuen detekziorako eta babeserako ekipo eta bitartekoen kokapena eta banaketa antolatzeko orduan.

Laguntza behar du lan hauek egiteko:

.Lan-sistemak edo jarduteko prozedurak aldaraztea, ekintza arriskutsuak saihesteko.

.Aldaketak egitea lan-eremuetan, batez ere arrisku-guneetan, baldintza edo egoera arriskutsuak zuzentzeko. Larrialdietarako planak egitea. Prebentziorako ekipoak eta bitartekoak erostea.

.Enpresaren politika eta helburuak ezartzea arriskuen prebentzioaren arloan.

.Kanpo harremanak izatea, arriskuen prebentzioaren arloan, beste enpresa batzuekin eta erakunde publikoekin.

.Arriskuen ebaluazioak egitea, neurketa-estrategiak sortu beharra dagoenean balorazioaren adierazgarritasuna bermatzeko, edo ebaluazio-irizpideen interpretazio mekanikoa aski ez denean, alegia, ebaluatzaileak arriskuei aurre egiteko proposamen egokiak egiteko gai izan behar duen kasuetan.

1.1.3. Gaitasun unitateak

1._Arriskuen prebentzioa kudeatzea ondasun eta zerbitzuak ekoizteko prozesuan.

2._Segurtasun-baldintzen ondorio diren arriskuak ebaluatu eta kontrolatzea.

3._Lan-inguruneko arriskuak ebaluatu eta kontrolatzea.

4._Antolaketaren eta lan-zamaren ondorio diren arriskuak ebaluatu eta kontrolatzea.

5._Larrialdietan aritzea.

1.1.4. Lanbide gaitasunak eta errealizazioak

1. gaitasun unitatea: arriskuen prebentzioa kudeatzea ondasun eta zerbitzuak ekoizteko prozesuan.

a) Errealizazioak eta errealizazio irizpideak

1.1. Zuzendaritzak ezarritako segurtasun eta osasun politika gauzatzen eta garatzen laguntzea.

_Lanen bat burutzeko jarraitu beharreko prozedurak ezartzen direnean, lan horrek dituen arriskuak azalduko dira.

_Lan arriskuen prebentzioari buruzko kanpainen diseinuan parte hartuko da.

_Gainerako sailei aholku emanen zaie, hala eskatzen dutenean.

_Lehendik dagoen prebentzio-sistemaren ebaluazioan eta prebentzio-programaren sorreran parte hartuko da.

1.2. Lan arriskuen prebentzioaren arloan indarra duen araudia ezagutzea eta hura bete dadin sustatzea; barneko arauak egiten eta eguneratzen parte hartzea eta horien zabalkundean eta aplikazioan laguntzea.

_Lege-iturriak zein diren ikasiko da eta jarduerari aplikatu beharreko oinarrizko araudiaren ezagutza zabala osatuko da (instalazioak, ekipoak, makinak, produktuak, substantziak etab.).

_Arau berriren bat azaltzen denean nagusiei jakinaraziko zaie, eta haren eraginez enpresako egoeran zerbait aldatu behar bada, hala adieraziko zaie.

_Araudi berria betetzeko jarri behar diren neurriak proposatuko dira.

_Barneko araudi berrien garapenean parte hartuko da, beste sail batzuekin batera edota administrazio-organo nahiz enpresa espezializatuekin batera.

_Barneko erreferentzia-irizpideak ezartzen lagunduko da.

1.3. Lan baldintzen berrikuspenean parte hartuko da, eta, halakorik izanez gero, proiektu berrien edo lantokietako aldaketa garrantzitsuen berrikuspenean ere bai, horiek langileen segurtasun eta osasunean eragina baldin badute.

_Jarraian azaltzen diren elementuak berrikusi eginen dira, eta, behar izanez gero, horiek hobetzeko neurriak proosatuko dira:

-ekipo eta instalazio guztiak, haien segurtasun maila egiaztatzeko,

-produktu kimikoen erabilera jardueran,

-lan metodo seguruen erabilera,

-lantokien atondura.

_Arrisku faktoreei antzemateko ekipo eta eragingailuak ongi dabiltzan begiratuko da (gasa, kea eta sua detektatzekoak).

_Lanpostuetan aldizka berrikuspenak eginen dira, arriskupean lan egiten duten pertsonen jokaera segurua den egiaztatu eta kontrolatzeko.

_Proiektu berrien edo aldaketa garrantzitsuen garapenean lan arriskuen prebentzioari jaramon egiteko prozedura ezarriko da.

1.4. Laneko istripu eta gorabeheren eta lanbide-gaixotasunen datuak bilduko dira.

_Laneko istripu eta gorabeherei eta lanbide-gaixotasunei buruzko informazioa jasotzeko metodologia ezarriko da.

_Istripu, gorabehera eta lanbide-gaixotasunei buruzko informazioa lortzeko enpresan lehendik dauden erregistroak beteko dira.

1.5. Arriskuen prebentzioaren arloan eskumena duten zerbitzu eta erakundeekin lankidetzan aritzea.

_Arriskuen prebentzioaren arloan eskumena duten administrazio-organo, enpresa eta erakundeekin batera lan eginen da.

_Informazioa emanen zaie lan arriskuen prebentzioaren arloan eskumena duten langileen ordezkariei.

1.6. Langileei oinarrizko informazioa eta prestakuntza ematea lan arriskuen eta ingurumenerako arriskuen prebentzioari buruz, entrenamenduen eta informazio-kanpainen bidez, eta jokaera seguruak sustatzea.

_Langileek arriskuen eta horien prebentzioaren arloan dituzten prestakuntza-beharrak zehaztuko dira.

_Prebentzioari buruzko prestakuntza-ekintzen diseinuan parte hartuko da, Administrazioko organoekin eta enpresa espezializatuekin batera edo horien partaidetzarik gabe.

_Oinarrizko prestakuntza ekintzak eta entrenamenduak garatuko dira, lan arriskuen eta ingurumenerako arriskuen prebentziorako.

_Arriskuen prebentzioa sustatzeko kanpainak eginen dira, ikus-entzunezko bitartekoak, iragarki-oholak, kartelak, erakustaldi praktikoak eta abarrekoak erabiliz.

_Iradokizunei jaramon egiteko mekanismoa ezarriko da.

_Arriskuen prebentzioa sustatzen duten iradokizunei jaramon eginen zaie. Horrelako iradokizunak bereziki hartuko dira kontuan eta haien jarraipena eginen da.

1.7. Norbanakoen babes ekipoen hornidura eta artapena kudeatuko dira, behar diren unean eta lekuan eskura egonen direla ziurtatzeko.

_Indarra duten arauak ikusirik, zer-nolako ekipoak erabili behar diren jakinaraziko zaie nagusiei.

_Merkatuan zein ekipo dauden eskura eta nolako ezaugarriak dituzten jakinaraziko zaie nagusiei.

_Biltegiratze-sistema ezarriko da, eta gutxieneko hornidurak eta berritze-prozedurak definituko dira, noiznahi ekipo-hornidura aski izanen dela bermatzeko.

_Biltegian ekipo-mota guztiak kontrolatzeko sistema ezarriko da, ekipoak behar diren unean akatsik gabe egonen direla bermatzeko.

_Ekipoen egoerari buruzko kontrol eta fitxetako datuen erregistroa ezarriko da eta beti eguneraturik edukiko da.

1.8. Norbanakoen babes ekipoen erabilerari buruzko oinarrizko informazioa eta prestakuntza ematea.

_Norbanakoen babes ekipoak erabili behar dituzten langileei informazioa edota prestakuntza emanen zaie, ondokoak direla-eta:

-Lan bakoitzerako ekipo egokia erabili beharra.

-Ekipoen babes-ahalmena.

-Ekipoak nola erabili eta mantendu behar diren.

b) Lanbide eremua

Jarduteko bitartekoak: Norbanakoen babes ekipoak. Detektagailuak. Sua itzaltzeko babes-bitartekoak. Simulagailuak eta entrenamendurako ekipoak. Ikus-entzunezko bitartekoak eta informazio-panelak. Agiritegiak. Seinaleztatzeko eskemak eta piktogramak. Megafonia eta telefono-lineak.

Erabili beharreko informazioa: Segurtasun, Higiene edo Ingurumen arloko araudiak, nola Europako Erkidegokoak hala Estatukoak, autonomia-erkidegokoak eta tokikoak. Arriskuen prebentzioaren arloan indarra duten erregelamenduak. Hitzarmen kolektiboen ondorioz ezarritako arauak. Arriskuen prebentzioan diharduten erakundeen argitalpenak. Industrian erabiltzen diren ekipoen erabilerari buruzko eskuliburuak (presiopeko ontziak, tankeak). Enpresa hornitzaileek emandako jarraibide-fitxak edota segurtasun-fitxak. Beste sail batzuekin egiten diren programazio-bilerak.

Enpresan erabili beharreko agiriak: Prozesuari buruzko eskuliburua, jarraibideak, istripu-gaztiguak, istripuen estatistikak, txekeoetako zerrendak, txostenak.

Eman beharreko informazioa: Prestakuntza ikastaroak, entrenamendu saioak, informazio oharrak, segurtasunari buruzko filmak, arriskuei aurrea hartzeko kanpainak. Larrialdietarako barneko plana, segurtasunari buruzko eskuliburua etab.

Langile edota erakunde hartzaileak: Produkzio eta kontrol sailetako langileak. Mantentze saila. Enpresako arduradunak. Enpresak, bezero gisa. Azpikontratariak. Ingeniaritza saila eta ikerketa eta garapen saila. Enpresako prebentzio zerbitzuak eta beste enpresa publiko edo pribatu batzuetakoak.

2. gaitasun unitatea: segurtasun-baldintzen ondorio diren arriskuak ebaluatu eta kontrolatzea.

a) Errealizazioak eta errealizazio irizpideak

2.1. Arriskuak aztertzeko tekniken aplikazioan laguntzea.

_Istripu eta gorabeherak aztertu eginen dira, lekukoekin eta teknikari adituekin batera, eta txostena eginen da, datu hauek jasoz:

-Gertaerak.

-Istripu edo gorabeheran zerikusia izan duten ekipoak eta pertsonak; ekipoen egoera eta pertsonen jokaera.

-Gertaeraren ustezko kausak.

-Horrelakorik berriro gerta ez dadin zer egin behar den.

_Lan arriskuen aldiroko ikuskapenetan parte hartuko da.

2.2. Produkzio-prozesuetako arriskuak identifikatzea (ondasunen produkzioa/zerbitzugintza)

_Lantoki eta instalazioen, makina eta lan-ekipoen ezaugarrien egokitasuna egiaztatuko da, hau da, indarra duen araudia eta barneko arauak betetzen ote dituzten begiratuko da.

_Makina eta ekipoen fitxak edota erregistroak beteko dira, hala behar denean.

_Laneko metodo eta prozeduren egokitasuna egiaztatuko da, hots, indarra duen araudia eta barneko arauak betetzen ote dituzten begiratuko da.

_Barneko arauen urratze edo anomaliaren bat antzemanez gero, horren berri emanen zaie nagusiei edota, bezero gisa, enpresetako arduradunei.

_Antzemandako arriskuen inbentarioa eginen da.

2.3. Arriskuen azterketa kualitatibo eta kuantitatiboak egitea, bere mailan.

_Arriskuak neurtu eginen dira, ezarritako neurketa-metodoak erabiliz.

_Agindutako ekipoak erabiliko dira parametroak neurtzeko, egoki denean.

2.4. Arriskuak baloratzea, indarra duten araudiak eta enpresa barneko erreferentzia-irizpideak erabiliz.

_Arriskuen azterketatik ateratako emaitzak indarreko araudian azaltzen diren balioekin eta barneko erreferentzia-irizpideekin alderatuko dira.

_Arriskuen neurria zehaztuko da, ondorioen larritasunaren arabera.

2.5. Antzemandako arriskuetarako prebentzio neurriak proposatzea.

_Prebentziorako jarduketen lehentasun-hurrenkera arriskuen garrantziaren arabera erabakiko da.

_Proposatzen diren prebentzio neurriei arau orokorrak aplikatuko zaizkie, noiznahi bete behar diren arauak, hain zuzen ere.

_Proposatzen diren jarduketei printzipio orokorrak aplikatuko zaizkie, hau da, prebentzioari, taldeen babesari eta norbanakoen babesari buruzko printzipio nagusiak.

2.6. Prebentzio neurriak ezartzen laguntzea.

_Proposatutako prebentzio ekintzak burutuko dira, eskumeneko eremuan, eta gainerakoan laguntza eskatuko zaie adituei eta erakunde espezializatuei.

_Prebentzio neurriak garatzen eta ezartzen parte hartuko da, adituen edo erakunde espezializatuen laguntza eskatuz gero.

2.7. Ezarritako prebentzio neurrien eraginkortasuna zaintzea.

_Ezarritako prebentzio neurrien eraginkortasuna egiaztatuko da.

_Lokal, ekipo, instalazio, makina, tresna, substantzia, prestakin eta abarrekoak aztertuko dira, ezarritako prebentzio neurrien eragina eragotzi lezakeen aldaketarik ba ote duten begiratzeko.

_Lan-metodoak aztertuko dira, ezarritako prebentzio neurrien eragina eragotzi lezakeen aldaketarik ba ote duten begiratzeko.

_Lanpostuetako jarraibideak berraztertu eginen dira, arauen aldaketak eta eskakizun berriak agertu ahala jarraibideei eransteko.

2.8. Prebentzio-ekintzetan aldaketak egiteko proposamenetan parte hartzea.

_Araudiarekiko desbideraketen edota ezarritako neurrien ondoriozko desbideraketen berri emanen da.

_Lokal, ekipo, instalazio, makina, tresna, substantzia, prestakin eta abarrekoak aldatzeko proposamenetan parte hartuko da, lan arriskuen prebentzioa ziurtatze aldera.

_Lan-metodoak aldatzeko proposamenetan parte hartuko da, lan arriskuen prebentzioa ziurtatze aldera.

2.9. Jarduera arriskutsuen jarraipen eta kontrolean laguntzea.

_Bete beharreko barne-arauak jakinaraziko zaizkie honelako zereginak dituzten langileei: goialdeetan lan egitea, barrunbe itxietan lan egitea, mantentze lanak egitea (ekipo eta instalazioen kontsignazioa), likido sukoiak ontziz aldatzea, soldadurak egitea likido sukoiak dauden tokietan, eta antzeko lan arriskutsuak.

_Lanak egiten direnean arauzko prozedurak betetzen ote diren begiratuko da.

_Lanerako behar diren bitarteko lagungarriak ba ote dauden begiratuko da, lanaren ezaugarri zehatzak kontuan hartuz.

2.10. Prebentzio eta alarma sistemak mantentzeko lanak gainbegiratzea eta segurtasun-seinaleztapena egitea.

_Prebentzio sistemari kontrolak eta aurrearretako mantentze-lanak egiteko plana ezarriko da.

_Ordezko alarma-sistemei kontrolak eta aurrearretako mantentze-lanak egiteko plana ezarriko da.

_Sistemaren elementuei egindako kontrolen emaitzak eta kontrol-fitxak erregistraturik eta eguneraturik edukiko dira.

_Prebentzio eta alarma sistemetako ekipoak akatsik gabe eta edonoiz erabiltzeko prest edukiko dira.

_Sua itzaltzeko sistemak berrikusi eginen dira, sektorean aplikatu beharreko araudia betez.

_Sua itzaltzeko ekipoak non dauden adierazteko seinaleak jarriko dira instalazioetan.

2.11. Prestakin edota substantziak behar bezala etiketatu, ontziratu eta biltegiratzen direla ziurtatuko da, eta beraien arriskuez eta kontuz erabili beharraz ohartarazteko seinaleak jartzen zaizkiela.

_Lantokian sartzen diren substantzia eta prestakinak aztertuko dira, behar bezala etiketaturik eta ontziraturik dauden eta segurtasun-fitxak dituzten begiratzeko.

_Indarra duen araudiarekin bat etorriz, jarraibideak emanen dira, substantzia eta prestakin guztiek etiketan ikur eta kode egokiak eduki ditzaten.

_Lanean erabiltzen diren substantzia eta prestakinek su hartu edo eztanda egiteko arriskua dagoenean, beraien etiketek bete behar dituzten baldintzak jakinaraziko dira.

_Prestakin edota substantzien segurtasuna kontrolatuko da beraiek biltegiratzean eta prozesatzean, eta bai beraiek prozesatzeko erabiltzen diren ekipoen baldintzetan ere.

2.12. Norbanakoen babes ekipoen erabilera kontrolatzea, segurtasunean eraginik baldin badute.

_Norbanakoen babes ekipoak erabiltzen direnean ezarritako arauak betetzen ote diren begiratuko da, eta horrelako ekipoak nahitaez erabili behar diren lekuetan ohartarazpen-seinaleak jarriko dira.

_Lan jakin batean norbanakoek erabiltzen dituzten babes ekipoen egokitasunari buruzko irizpena emanen da, lan horretarako egokiak diren ala ez adieraziz.

_Norbanakoen babes ekipoen arauz kanpoko erabilerarik antzemanez gero, horren berri emanen zaie nagusiei, langileei eta arloko arduradunei.

2.13. Istripu eta gorabeheren estatistikak egitea eta horien berri ematea.

_Aldian-aldian estatistika-indizeak kalkulatuko dira eta istripu-kopuruen grafikoak eginen dira.

_Gertatzen diren istripu eta gorabehera guztien datuak erregistratu eta eguneratu eginen dira.

b) Lanbide eremua

Babes eta kontrolerako bitartekoak: Arriskuei aurre egiteko bitartekoak: instalazio elektrikoetan (isolatzaileak, eserlekuak, pertikak, tentsio-neurgailuak, diferentzialak eta magnetotermikoak); mugitzen diren ekipoek langileak jo edo azpian harrapatu ez ditzaten (aterpeak, katigamenduak); presio-ekipoetan, leherketa eta erredurarik gerta ez dadin (isolamenduak); ekipoak mantentzeko soldadura-lanetan (pantaila, atzerapen aurkako balbulak), materialen mugimenduak direla-eta (eskorgak, jasogailuak).

Norbanakoen babes ekipoak (kaskoa, betaurrekoak, eskularruak, segurtasun-oinetakoak, gerrikoak etab.).

Kontrolerako bitartekoak: Sare finkoak, manometroak, segurtasun-balbulak, tentsioa eta intentsitatea neurtzeko ekipoak, lur-konexioak etab.

Seinaleztapenerako bitartekoak: Ikurrak, seinaleak, arrisku-diamanteak, koloreen kodea, balizak, alarma akustikoak, babes-barandak.

Amaierako produktuak: Istripu eta gorabeheren azterlan estatistikoei buruzko txostenak. Arriskuen mapa. Segurtasun neurriak.

Prozesuak, metodoak eta prozedurak: Produkzio prozesua. Arriskuen mapak egiteko teknikak. Ikuskapen-teknikak. Istripu eta gorabeherak ikertzeko teknikak. Arriskuak ebaluatzeko metodoak.

Informazioa: Produkzio prozesuaren diagrama. Ekipoak erabiltzeko jarraibideen eskuliburua, txekeoari buruzko eskuliburua, berrikuspenen erregistroak. Lokal, ekipo eta instalazioei buruzko erregelamenduak, eta produktu kimikoak biltegiratzekoak. Substantzia eta prestakin arriskutsuak sailkatu, ontziratu eta etiketatzeko araudia. Barneko segurtasun-arauak. Arriskuen eta horien maiztasunen zerrenda. Arriskuen mapa. Istripuen nondik-norakoak, maiztasun-indizeak eta istripu edo gorabeheren larritasuna azaltzen duten gaztiguak. Arriskuen ebaluazioa.

Langile edota erakunde hartzaileak: Produkzio eta kontroleko langileak. Mantentze lanetako langileak. Ingeniaritza saila eta Ikerketa eta Garapen saila.

3. gaitasun unitatea: lan-inguruneko arriskuak ebaluatu eta kontrolatzea.

a) Errealizazioak eta errealizazio irizpideak

3.1. Lan ingurunean dauden agente kimiko, fisiko eta biologikoen arriskuak identifikatzea.

_Produkzio prozesu bakoitzean inguruneko agente fisiko eta kimikoak identifikatuko dira.

_Lokal, instalazio, material eta lan-metodoak aztertu eginen dira eta arrisku-egoerak identifikatuko dira, alegia, langileak zein egoeratan aurkitzen diren agente biologikoen eraginpean.

_Laneko metodo eta prozeduren egokitasuna egiaztatuko da, hots, indarra duten araudiak eta barneko arauak betetzen ote dituzten begiratuko da.

_Barneko arauen urratze edo anomaliaren bat antzemanez gero, horren berri emanen zaie nagusiei edota, bezero gisa, enpresetako arduradunei.

_Enpresako medikuntza zerbitzuari informazioa eskatuko zaio (datu konfidentzialak izan ezik), lan-inguruneko agente fisiko, kimiko edo biologikoen ondorioz langileek osasun-arazorik ba ote duten jakiteko.

_Bildutako datu edo informazioak aztertu eginen dira, kausa eta ondorioen arteko erlazioak ezartzeko.

3.2. Laginak biltzea, proba kualitatibo eta kuantitatiboak in situ egitea, eta, behar izanez gero, analisiak eskatzea, arriskuak neurtu ahal izateko.

_Inguruneko kutsatzaile kimikoen laginak hartuko dira, kutsatzaile-motari eta proba-motari dagozkien teknika eta tresnak erabiliz.

_Analisien emaitzak ikusi eta gero, behar izanez gero analisi zehatzagoak eskatuko dira kutsatzaile kimiko eta fisikoen mailak zehazteko.

_Lan inguruneko agente fisikoen (zarata, beroa, erradiazioak etab.) mailak neurtu eginen dira, ekipo egokia erabiliz.

_Agente biologikoak identifikatzeko probak egin daitezela eskatuko da, behar izatera, agente biologikoen arriskua egoki ebaluatzeko.

_Identifikazio-ekipoak edota neurgailuak abian jartzean eta kalibratzean, jarraibideak beteko dira.

_Neurgailuak eta erreaktiboak berriro erabiltzeko prest utziko dira, eta ziur jakinen da tresna eta substantzia horiek zehatzak eta fidagarriak direla.

_Neurgailuak mantentzeko lanak egin edota kontrolatuko dira.

3.3. Agente kimiko, fisiko eta biologikoen eraginpean egoteak dakartzan arriskuak baloratzea, indarra duten araudiak eta ezarrita dauden balorazio-irizpideak erabiliz.

_Inguruneko agente kimiko eta fisikoen arriskuen neurketan lortutako emaitzak indarra duen araudian eta ezarritako balorazio-irizpideetan azaltzen diren balioekin alderatuko dira.

_Arriskuen neurria zehaztuko da, inguruneko agenteek pertsonen osasunari egiten dioten kaltearen larritasunaren arabera.

_Inguruneko agente kimikoak detektatzeko sistemekin neurtutako balioak aztertuko dira eta aplikatu behar den araudiarekin bat datozen begiratuko da.

_Agente biologikoen eraginpean egoteak dakarren arriskuaren ebaluazioan parte hartuko da.

3.4. Antzemandako arriskuetarako prebentzio neurriak proposatzea.

_Prebentziorako jarduketen lehentasun-hurrenkera arriskuen garrantziaren arabera erabakiko da.

_Proposatzen diren prebentzio neurriei arau orokorrak aplikatuko zaizkie, noiznahi bete behar diren arauak, hain zuzen ere.

_Inguruneko arriskuak kontrolatzeko proposatzen diren neurriei printzipio orokorrak aplikatuko zaizkie, hau da, prebentzioari, taldeen babesari eta norbanakoen babesari buruzko printzipio nagusiak.

_Lanerako metodo eta prozeduretan aldaketak egitea proposatuko da, higiene ezaren ondorio diren arriskuak ezabatu edo gutxitzeko.

3.5. Proposatutako prebentzio-neurriak aplikatzea, edo, egoki denean, beraiek aplikatzen laguntzea.

_Proposatutako prebentzio ekintzak burutuko dira, aditu edo erakunde espezializatuen laguntzaren beharrik ez dagoen kasuetan.

_Aldaketak eta arauetako betekizun berriak lanpostuetako jarraibideei erantsiko zaizkie.

_Prebentzio neurriak garatzen eta ezartzen parte hartuko da, adituen edo erakunde espezializatuen laguntza eskatuz gero.

_Langileei aholku emanen zaie lanean bete behar dituzten arau eta prozedurei buruz.

3.6. Ezarritako prebentzio neurrien eraginkortasuna zaintzea.

_Aldizkako kontrolen programa ezarriko da, lan-ingurunean agente kutsatzailerik ote dagoen jakiteko eta hala denean haien mailak neurtzeko.

_Agente biologikoen eraginpeko langileen metodoen eta lan-baldintzen segurtasuna aldizka berrikusiko da.

_Substantzia eta prestakinak, lan-metodoak eta lan-prozedurak aldizka aztertuko dira, ezarritako prebentzio neurrien eragina eragotzi lezakeen aldaketarik ba ote duten begiratzeko.

3.7. Prebentzio-ekintzetan aldaketak egiteko proposamenetan parte hartzea, haien eraginkortasuna areagotzeko.

_Araudiarekiko desbideraketen edota ezarritako neurrien ondoriozko desbideraketen berri emanen zaie eskumena dutenei.

_Ezarritako prebentzio neurriak aldatzeko proposamenetan parte hartuko da (substantzia eta prestakinen erabilera eta lanerako metodo eta prozedura arriskutsuak direla-eta), agente kutsatzaileen eraginpean egoteak dakartzan arriskuetan antzemandako desbideraketak zuzentzeko.

3.8. Produktu kimikoak behar bezala etiketatu, ontziratu eta biltegiratzen direla ziurtatzea.

_Lanean erabiltzen diren substantzia eta prestakinak inhalatu edota ukitzea arriskutsua den kasuetan, beraien etiketek bete behar dituzten baldintzak jakinaraziko dira.

_Lantokian sartzen diren substantzia eta prestakinak behar bezala etiketaturik eta ontziraturik daudela eta ingurumen-arauekin bat datozen segurtasun-fitxak dituztela egiaztatuko da.

_Prestakin edo substantziak prozesuan manipulatzeak langileari edo inguruneari inolako arriskurik sortzen ez diola kontrolatuko da.

_Jarraibideak emanen dira, substantzia eta prestakin guztiak ingurumen-arloan indarra duen araudia betez biltegiratu eta etiketatu daitezen.

3.9. Norbanakoak inguruneko arriskuetatik babesteko ekipoen erabilera kontrolatzea.

_Norbanakoek erabiltzen dituzten babes ekipoak lan-inguruneko agente kutsatzaileen arriskuetatik babesteko egokiak diren aztertuko da, eta hala bada, irizpena emanen da hori adierazteko.

_Norbanakoen babes ekipoak erabiltzen direnean ezarritako arauak betetzen direla eta beren ezaugarri teknikoak mantentzeko moduan artatzen direla egiaztatuko da.

_Norbanakoen babes ekipoen arauz kanpoko erabilerarik antzemanez gero, horren berri emanen zaie nagusiei, kutsatzaileen eraginpean lan egiten duten langileei eta beraien arloko arduradunei.

3.10. Kutsatzaileen ebaluazioen eta ingurumen-kontrolen erregistroak edukitzea.

_Inguruneko kutsatzaileen ebaluazioen erregistroa eginen da, indarra duen araudia betez.

_Erregistroak eginen dira, lan-inguruneko agente kutsatzaileen eraginpean egoteak dakartzan arriskuak ebaluatu eta kontrolatzeko prebentziozko ekintzen berri jasoko dutenak.

b) Lanbide eremua

Jarduteko eta kontrolerako bitartekoak: Arriskuak neurtzeko behar diren ekipoak eta metodoak (hodi kolorimetrikoak, laginketa-punpa, sonometroak, dosimetroak, gas-detektagailuak, termometroak, manometroak, zuzeneko neurketak egiteko ekipoak, eskuko analisi-ekipoak etab.).

Babeserako bitartekoak: eremu mugatuetarako erauzgailuak (haizagailuak), atxikitze-elementuak (iragazkiak), aterpeak. Detektagailuak. Norbanakoen babes ekipoak (mozorroak, belarrietako babesak, eskularruak etab.).

Prozesuak, metodoak eta prozedurak: Produkzio prozesua. Inguruneko kutsatzaileen laginketa-teknikak, zuzeneko saiakuntza eta analisia.

Informazioa: Produkzio prozesuaren eta kontrol-sistemaren diagrama. Laginak hartzeko eta saiakuntza edo analisiak egiteko ekipoak erabiltzeko jarraibideen eskuliburua. Lokal, ekipo eta instalazioekin eta produktu kimikoen biltegiratzearekin zerikusia duten erregelamenduak. Substantzia eta prestakin arriskutsuak sailkatu, ontziratu eta etiketatzeko araudia. Barneko segurtasun-arauak. Inguruneko arriskuen eta horien maiztasunen zerrenda. Kutsatzaileen, haien prebentzioaren eta babesaren gaineko araudi orokorra eta zehatza.

Langile edota erakunde hartzaileak: Produkzioko eta kalitate-kontroleko langileak; Mantentze saila; Ingeniaritza saila eta Ikerketa eta Garapen saila.

4. gaitasun unitatea: antolaketaren eta lan-zamaren ondorio diren arriskuak ebaluatu eta kontrolatzea.

a) Errealizazioak eta errealizazio irizpideak

4.1. Antolaketaren eta lan-zamaren ondorio diren arriskuak ebaluatu beharra antzematea.

_Arriskuak ebaluatzea komeni ote den jakiteko, lan-zamarekin eta lanaren antolaketarekin zerikusia duten adierazleak aztertuko dira; adibidez:

-Zenbait anomalia: kexa ugari, absentismo handia, produktibitate txikia etab.

-Lan-zamaren eta lanaren antolaketaren inguruko alderdiak arautzeko legezko xedapenen aldarrikapena.

-Lantokiko teknologiaren edo antolamenduaren berrikuntza garrantzitsuak.

-Komenigarritzat jotzen denean jarduera, lan-talde edo arrisku jakinetarako aurretiaz egiten diren ebaluazioen emaitzak.

4.2. Lanaren antolaketaren eta lan-zamaren ondorioz jarduerak dituen arriskuak identifikatzea.

_Arriskuak identifikatzeko informazio adierazgarria bilduko da: enpresaren ezaugarriak, plantilarenak, lanaldiarenak eta lanpostuenak; langileekin zerikusia duten adierazleak (absentismoa, istripu-tasa, gaixotasunak, kexak etab.) eta produkzioari edo zerbitzuari lotutakoak (produkzio-indizea, kalitate-indizea etab.).

_Lana egiten den bitartean, benetako lan-prozeduren eta prozedura normalizatuen arteko tentsioak eta "desbideraketak" aztertu eta erregistratu eginen dira, halakorik badago.

_Erregistratu eginen dira lan-zamaren eta lanaren antolaketaren ikuspegitik baldintza bereziak dituzten jarduerak.

_Lanerako metodo eta prozeduraren egokitasuna egiaztatuko da, bete beharreko arauekin erkatuz.

_Jarduerarekin zerikusia duten giza talde guztien iritzia hartuko da kontuan: zuzendaritzarena, prebentzio zerbitzuena, langileria sailarena, zuzeneko arduradunena, langileena etab.

4.3. Arriskuen azterketa kualitatibo eta kuantitatiboak egitea, bere mailan.

_Aztertu beharreko arriskuen, arriskupeko langileriaren eta aplikatu beharreko metodologiaren mugaketan lagunduko da.

_Teknika eta tresna egokiak erabiliko dira definitutako arriskuak neurtzeko.

_Behar izatera, adituen edo erakunde espezializatuen laguntza eskatuko da.

_Analisi-teknikak aplikatu ondoren lortutako emaitzei buruzko txostena eginen da.

4.4. Arriskuak baloratzea, indarra duten araudiak eta enpresa barneko erreferentzia-irizpideak erabiliz.

_Arriskuen azterketatik ateratako emaitzak indarreko araudian azaltzen diren balioekin eta barneko erreferentzia-irizpideekin alderatuko dira.

_Antzemandako arriskuen neurria zehaztuko da, balizko kalteen larritasuna eta arriskupeko langileen kopurua kontuan hartuz.

4.5. Antzemandako arriskuak edota haien ondorioak ezabatu edo gutxitzeko neurriak proposatzea.

_Antzemandako arriskuak edota haien ondorioak ezabatu edo gutxitzeko neurriak proposatuko dira, prebentzio-ekintzen lehentasunaren araberako hurrenkeran.

_Enpresariari, langileei eta arriskuen prebentzioaren arloan eskumena duten langileen ordezkariei aholku emanen zaie hartu behar dituzten prebentzio neurriei buruz, hala eskatzen dutenean.

4.6. Prebentzio neurrien programaren ezarpenean laguntzea, baita neurri horien eraginkortasunaren jarraipen eta kontrolean ere.

Prebentzio neurrien programa egiten lagunduko da, eta, behar izanez gero, adituek edo erakunde espezializatuek esku har dezatela eskatuko da.

_Programako prebentzio-neurriak ezarriko dira, neurriok eraginen dieten langileekin lankidetzan.

_Arriskuak sahiesteko prestakuntza-programa diseinatzen, prestatzen eta abian jartzen lagunduko da.

_Langileei edota beraien ordezkariei kontsulta eginen zaie eta programaren jarraipen eta kontrolean parte hartzeko bidea emanen zaie.

_Hartutako neurriak eraginkorrak ote diren aztertuko da, jarraipen eta kontroleko programan ezarritako ildoei jarraituz.

_Ezarritako prebentzio-neurriek langileen osasun eta segurtasunerako arrisku berririk ez dutela sortzen egiaztatuko da.

4.7. Txandaka eta gauez ari diren langileek jasaten dituzten arriskuen jarraipen eta kontrolean laguntzea.

_Horrelako langileei informazioa emanen zaie, jasaten dituzten arriskuak eta arriskua saihesteko hartu behar dituzten neurriak azalduz, eta txandakako eta gaueko lana antolatzeko modu egokiena beraien iritziz zein den galdetuko zaie.

_Txandaka edota gauez lan egiteagatik langileek osasun-arazoak dituztela adierazten duten sintoma edo zantzuen berri emanen da, halakorik antzemanez gero.

4.8. Lanaren jarraipen eta kontrolean laguntzea, irudiak bistaratzeko pantailak erabiltzen diren lan-arloetan.

_Arlo horietako langileei informazioa emanen zaie jasaten ari diren arriskuei buruz eta arriskuok saihesteko hartu behar dituzten neurriei buruz.

_Irudiak bistaratzeko pantaila duten lanpostuetan begiratu eginen da ea ezarritako betekizunak betetzen diren eta langileak beharrezko etenaldi edo aldaketak egiten ote dituen bere jardueran.

_Bistaratze-pantaila duten ekipoekin lan egiteagatik langileek osasun-arazoak dituztela adierazten duten sintoma edo zantzuen berri emanen da, halakorik antzemanez gero.

4.9. Lan-zama fisikoaren ondorioz arriskua duten zereginen jarraipen eta kontrolean laguntzea.

_Langileei jakinarazi eginen zaie zer-nolako arriskuak jasaten ari diren eta zer egin behar duten arriskuok saihesteko, egin beharreko lanak direla-eta denbora luzean jarreraz aldatu gabe egon behar dutenean, edo jarrera deserosoan lan egin behar dutenean, edo zamak erabili edo mugimendu errepikatuak egin behar dituztenean, indar handia egin behar dutenean eta horrelako egoeretan.

_Lanak egiten direnean arauzko prozedurak betetzen ote diren begiratuko da.

_Zama fisikoaren ondorioz langileek osasun-arazoak dituztela adierazten duten sintoma edo zantzuen berri emanen da, halakorik antzemanez gero.

4.10. Estres-arriskuaren prebentzio eta kontrolean laguntzea.

_Arriskupeko langileei informazioa emanen zaie, estresaren ustezko kausak eta estresari aurre egiteko moduak azalduz.

_Estresaren sintoma edo zantzurik agertuz gero, horren berri emanen da.

b) Lanbide eremua

Prozesuak, metodoak eta prozedurak: Ebaluatzeko teknika kuantitatiboak (inkesta, eskalak etab.), kualitatiboak (elkarrizketa, beheketa, eztabaida-taldeak etab.), lan-baldintzak aztertzeko metodo osoak. Neurtzeko teknikak: ingurumen-baldintzak neurtzekoak (beroa eta hezetasuna, argia, zarata, bibrazioak, barnealdeetako airearen kalitatea etab.); lanpostuaren dimentsioak neurtzekoak; datu antropometrikoak neurtzekoak; zama fisikoa neurtzekoak. Erregistroak bideoan. Jarduteko teknikak: prestakuntza, komunikazioa eta taldeen dinamika.

Lan-arriskuen prebentzioari buruzko araudi orokorra, araudi zehatza eta dokumentazioa. Enpresaren barneko txostenak (medikuntza zerbitzuarenak, prebentzio zerbitzuarenak, langileria sailarenak etab.). Estatistikak: absentismoa, istripuak, eritasunak, produkzioa etab. Langileek eta arduradunek zuzenean emandako informazioa.

Amaierako produktuak: Txostenak, estatistikak, solasaldiak, lan-metodoei buruzko jarraibide idatziak, zabalkunde-kanpainak, ikastaroak etab.

Langile edota erakunde hartzaileak: Enpresako buru, arduradun eta langileak. Enpresak, bezero gisa. Azpikontratariak. Sailak: Ingeniaritza, Ikerketa eta Garapena, Medikuntza, Langileria etab.

5. gaitasun unitatea: larrialdietan aritzea.

a) Errealizazioak eta errealizazio irizpideak

5.1. Barneko larrialdi-plana egiten laguntzea, eta, jarduera-motaren ondorioz beharrezkoa denean, tokiko agintari eskudunei ere kanpoko larrialdi-plana egiten laguntzea.

_Barneko larrialdi-plana ezarriko da nagusiekin lankidetzan, enpresan dauden arriskuak, enpresaren antolamendua eta araudi orokorra kontuan hartuz.

_Agintariei behar adina informazio emanen zaie kanpoko larrialdi-planak ezartzeko.

_Segurtasun-azterlana eta barneko larrialdi-plana egiten lagunduko da, balizko istripuei aurrea hartzeko.

_Aldizka larrialdiaren simulakroak eginen dira, alarma jo eta gero, eta jardunaldi horietan langileak trebatu eginen dira larrialdietan egoki jokatzeko.

5.2. Larrialdietan suari aurre egiteko eragiketak planifikatu eta zuzentzea.

_Material erregaiak eta sukoiak biltegiratu eta manipulatzen direnean, kontuan hartuko da material horiek su hartzeko arriskua dagoela eta arauzko segurtasun neurriak jarriko dira.

_Instalazio eta zerbitzuetan suteak eragin ditzaketen su-iturri guztiak kontrolpean edukiko dira.

_Sua detektatzeko sistema konektaturik edukiko da eta ongi dabilela ziurtatuko da.

_Sua detektatu eta ihinztaketaz itzaltzeko sistema automatiko monitoreduna konektaturik edukiko da eta ongi dabilela ziurtatuko da.

_Sua itzaltzeko instalazio finko eta ekipo eramangarriak berrikusi eginen dira eta berehala erabiltzeko prest daudela ziurtatuko da.

_Suteetarako seinaleztapena eta antolaketa behar bezala eginen dira, eta langileak edozein gertakizuni aurre egiteko trebatuko dira.

_Su txikien itzalketaren simulakroak eraginkortasunez eginen dira, eskuko itzalgailu egokiak erabiliz.

_Erregai edo material sukoiek eragindako sute handien itzalketaren simulakroak eraginkortasunez eginen dira, ihinztagailuak, aparra jaurtitzeko aparatu mugikorrak edo hauts-erako produktu kimikoak erabiliz.

_Barnealdeetan ke handia dagoelarik sua itzaltzeko simulakroak eraginkortasunez eginen dira, lainoztagailua edo bestelako itzalgailu egokia erabiliz, arnasa-ekipoaren laguntzaz.

_Kez betetako barrualde itxian, arnasa-ekipoa erabiliz, salbamendu-ekintza eraginkortasunez burutuko da.

5.3. Larrialdietan aritzea, aurrez ezarritako planaren arabera, egoera desberdinetan.

_Egoerari dagozkion irizpideen arabera jokatuko da une oro:

-Larrialdi-hasiera

-Larrialdi partziala

-Erabateko larrialdia

-Ebakuazioa

_Larrialdian urduritasuna eta nahastea ekiditeko ahaleginak eginen dira, egoerak txarrera egin ez dezan.

5.4. Lehen sorospenetarako giza baldintzak eta baldintza teknikoak betetzea.

_Lehen sorospenetako botikina aldizka berrikusi eta eguneratu eginen da eta noiznahi erabiltzeko gertu edukiko da. Botikak eta sendatzeko materialak identifikatu eginen dira, botikina behar adina hornituko da eta hura osatzen duten material guztiak erabiltzeko prest egonen dira larrialdiaren hasieran.

_Larrialdietarako behar diren informazio, komunikazio eta garraio bide guztiak egoera ezin hobean mantenduko dira.

_Egoera arriskutsuetan jardun behar duten pertsonei lehen sorospenei buruzko prestakuntza ematen lagunduko da.

5.5. Lehen sorospenak egitea, teknika egokia erabiliz.

_Lehen sorospenak ahalik arrisku txikienarekin egiteko hartu behar diren neurri guztiak hartuko dira.

_Istripua izan duenak zer-nolako kalteak dituen begiratuko da eta berarentzako lehen sorospen egokiak aukeratuko dira.

_Istripua izan duena konorterik gabe badago, posizio egokian jarriko da, eta bihotz-biriketako susperketa eginen zaio, behar izanez gero.

_Istripua izan duenak barneko zein kanpoko odoljariorik badu, arauzko osasun-neurriak aplikatuko zaizkio.

_Korronte elektrikoak, beroak edo hotzak eragindako erredurei antzemanen zaie eta kasuaren arabera egoki diren neurriak aplikatuko zaizkie.

_Istripua izan duena erabat inmobilizatuko da lekuz aldatu baino lehen, bizkarrezurreko lesioa duela susmatzen bada.

_Hausturak, lokadurak eta giharretako lesioak ezagutu eginen dira eta behar dituzten inmobilizazio-neurriak aplikatuko zaizkie.

_Osasun-laguntza egokia emanen zaie intoxikazioa, hipotermia, deshidratazioa edo asfixia dutenei.

_Medikuen aholkua lortuko da, horretarako ezarritako metodo eta prozedurak erabiliz.

b) Lanbide eremua

Jarduteko bitartekoak: Laneko segurtasunerako bitartekoak: Norbanakoen babes-ekipoak larrialdiei aurre egiteko. Lehen sorospenetarako armairu edo botikina (barnean hesgailuak, gazak, torniketeak, disoluzio azido edo basikoak, erreduretarako pomadak etab.). Oxigenoa emateko tresna eramangarriak. Begi-garbigailuak, dutxak.

Sua detektatu eta itzaltzeko bitartekoak: Sua detektatu eta itzaltzeko ekipo automatikoa, ihinztagailuekin. Sua detektatzeko ekipo automatikoa: Detekzio-sistema monitoreduna, alarmak, ke-detektagailuak, sugar-detektagailua. Sua gas inerteez itzaltzeko instalazio finkoak: Sua CO2-z itzaltzeko sistemak. Sua halonez itzaltzeko sistemak. Ateak ixteko sistema automatikoa. Suteetarako ponpa. Ur-kolektoreen sarea, suteetarako ur-hartuneak, sua itzaltzeko instalazio finkoak: apar mekanikoa, hauts kimikoa. Sua itzaltzeko ekipo eramangarriak: hautseko, apar kimikoko, apar mekanikoko eta gas inerteko itzalgailu eramangarriak; tutu malguak, lantzak, konexioak, aizkorak. Arnasa-ekipoa: autonomoak, eskukoak.

Lehen sorospenen praktika.

Informazioa: Espainiako lan-arloko erregelamenduak. Lehen sorospenetan jarduteko gida. Barneko larrialdi-plana. Material erregaiak eta sukoiak, suteen sailkapena, suaren kimika. Ikuskapenen erregistro-liburua. Medikuntzako erregistroa.

Prozesuak, metodoak eta prozedurak: Larrialdietarako eta simulazioetarako prozedurei buruzko eskuliburua. Suteak kontrolatu eta itzaltzeko metodoak, itzalgailu eramangarriak kargatu eta berrikusteko prozedura. Suteen aurkako borrokaren antolaketa. Komunikazioak istripu lekuan. Medikuntzako aholkularitza. Gaixo eta zaurituei presako osasun-laguntza emateko teknikak: Inmobilizazio eta garraio teknikak, bihotz-biriken susperketa, odoljarioak eteteko teknikak, zauriak, erredurak, izozketak eta intoxikazioak tratatzeko teknikak. Sendagaiak emateko teknikak, miaketa-teknikak, bizi-konstanteak neurtzeko teknikak. Higiene-neurri orokor eta zehatzak.

Amaierako produktuak: Ezarritako segurtasun neurriak. Erantzuna lehen sorospenetan eta larrialdietan.

Langile edota erakunde hartzaileak: Produkzio eta kontroleko langileak; Mantentze Saila, Ingeniaritza Saila eta Medikuntza Zerbitzua.

1.2. Lanbide gaitasunaren bilakaera

1.2.1. Faktore teknologiko, antolamenduzko eta ekonomikoen aldaketak

Lanbide profil honen lan-eremuak askotariko jarduera eta enpresak hartzen ditu barnean, ondasunak ekoitzi edo zerbitzuak egiten dituzten sektore askotara hedatzen baita. Edozein sektoretan aldaketaren bat egiten denean (teknologia berriak sartzea, lanaren antolaketa aldatzea, edo lan-harremanen ereduak berrikustea) gerta liteke arrisku berriak agertzea edo arrisku ezagunen aurrean langileen esposizioa aldatzea. Izan ere, sektoreetako aldaketek, ia beti, lan-baldintzak aldarazten dituzte eta horrek eragina izan dezake langileen segurtasun eta osasunean, baita, zenbaitetan, ingurumenean ere.

Produkzio sektoreetan aldaketarik egiten bada, aldi berean prestakuntza egokia eman behar zaie aldaketaren ondorioz arriskupean egon daitezkeen langileei. Aldaketa orekatuak eta aldi berean eman beharreko prestakuntzak eraginkortasuna bermatuko dute, produkzioaren ikuspegitik.

Enpresetan kalitate-sistemak sartu eta gero, maiz bizkortu egiten dira aldaketa teknologikoak eta antolamenduarenak. Beraz, profesional honek etengabe eguneratu behar ditu bere ezaguerak horrelako sistemen garapenari eta beraien ezarpenaren ondorioei dagozkien gai guztietan (Kalitate Osoa, Kalitate Zirkuluak etab.).

Informazioaren tratamenduan eta komunikazioetan oinarritutako teknologia berrien sarrera dela-eta, arreta gehiago jarri behar zaio lanpostuen diseinuari (datuak bistaratzeko pantailekin lan egitea etab.). Zerbitzuen sektorean enpresa berriak agertu izanak (aisia, aholkularitza, zerbitzu espezializatuak etab.) eta abagune sozioekonomikoak, bestalde, lana eta lan-harremanak antolatzeko modu berriak sorrarazi dituzte (telelana, lanaldi laburreko lana, lan partekatua etab.). Oraindik zaila da egoera horrek langileen osasunean zer-nolako ondorioak izanen dituen iragartzea.

Aurrerapen tekniko eta zientifikoaren ondorioz, prebentzioarekin lotura zuzena duten alderdietan aldaketak gertatuko dira (berez seguruak diren produktuak eta makinak, segurtasunerako eragingailu berriak, lehengai kaltegarrien ordezko lehengai kaltegabeak etab.). Horrela, prebentzio zaileko arrisku asko ezabatu eginen dira, edo hobeki kontrolatuko dira behintzat.

Legeriaren aldaketak bizitzaren hainbat arlotan aurretik gertatutako aldaketen ondorio izaten dira (gizartean, polítikan, ekonomian edo teknologian gertatutakoak), eta, arriskuen prebentzioari buruzko Espainiako legeriak Europako Batasunaren zuzentarauak bere egin behar dituenez, uste izatekoa da Espainiako legeen aldaketak Europan gertatzen diren aldaketen ondorio izanen direla. Bistan dagoenez, lanbide-figura honetan garrantzi handia dute lege-xedapenek. Hala bada, azaroaren 8ko 31/95 Legeak, Lan Arriskuen Prebentzioari buruzkoak, prebentzio zerbitzuak nahitaez ezarri behar direla eta zerbitzuok lan-baldintzak aztertzen eta baloratzen jardun behar dutela dio. Urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuak, Prebentzio Zerbitzuei buruzko Erregelamendua onetsi duenak, zerbitzu horien eginkizunak, enpresen erantzukizunak eta are Administrazioak jarri beharreko kontrol neurriak garatu ditu. Xedapen horiek zuzeneko ondorioak dituzte figura honen lanbide gaitasunean. Aurrekoaren ondorioz, gai hauetan espezializatutako lanbide teknikoen beharra dago.

1.2.2. Lanbide jardueretako aldaketak

Lantokian osasuna sustatzeko jarduerak ugaritu eginen dira, bizi-kalitateari gizartean gero eta balio handiagoa ematen zaiolako eta zerikusi handia duelako pertsonen lan-baldintzekin. Beraz, osasun-irizpideak ez dira gehiago izanen albo-irizpideak, ezta irizpide teknologiko eta ekonomikoen eranskinak ere. Alderantziz, lan-osasuna edozein lanbide-jardueraren atal nagusitzat hartuko da aurrerantzean.

Gehitu eginen dira, hortaz, lan-baldintzen azterketak eta azterlan epidemiologikoak egitea helburu duten lanbide-jarduerak, hau da, lanbide-jarduerek pertsonen bizi-kalitatean duten eragina aztertzeko jarduerak.

Garrantzi handia hartuko dute arriskuen prebentzioari buruzko Espainiako eta Europako araudiak kudeatu eta betetzearekin zerikusia duten jarduerek.

1.2.3. Prestakuntzako aldaketak

Arriskuaren prebentzioaren arloko legeriari buruzko ezaguerak eguneratu beharra izanen da.

Produkzio-prozesuez eta arriskuei aurrea hartzeko bitarteko teknologiko bereziez ikasitakoa eguneratu beharra izanen da.

Talde eta kolektiboak antolatu eta koordinatzeko gaitasuna beharko da. Halaber, prestakuntza eta informaziorako teknikak jakin beharko dira, arriskuen prebentzioari buruzko jarrera positiboak sustatzeko.

Trebetasun handiagoa beharko da informazioaren tratamenduan, prebentzioari buruzko datu estatistiko nagusiak kuantifikatu eta baloratzeko.

1.3. Kokapena produkzio ingurunean

1.3.1. Lanbide eta lan ingurunea.

Teknikari hau ekonomi jardueraren edozein sektoretan arituko da, produkzio prozesuko arriskuen prebentzioaren eremuan, oro har; enpresa publiko zein pribatuetan arituko da, nola enpresa handietan hala enpresa txiki edo ertainetan. Industri sektoretik kanpoko zerbitzu-enpresa txiki edo ertainetan ere egin dezake lana.

Besteak beste, arrisku bereziko jardueratzat jotzen diren sektoreetan egin dezake lana:

_Erradiazio ionizatzaileen eraginpean egiten diren lanak.

_Substantzia toxikoak edo oso toxikoak dauden tokietan egiten diren lanak; bereziki, substantzia horiek mutazio-eragileak edo ugalkuntzan eragina duten toxikoak badira.

_Arrisku handiko produktu kimikoak erabiliz eta istripu larriak gertatzeko arriskupean egiten diren industri jarduerak.

_Agente biologikoak erabiliz edo horien eraginpean egiten diren lanak.

_Lehergaiak (edo lehergaiak dituzten objektu edo tresnak, edo pirotekniako gaiak) fabrikatu, manipulatu edota erabiltzen diren jarduerak.

_Zerupeko eta lurpeko meatzaritza lanak, eta zundaketak, lehorrean nahiz itsasoko plataformetan.

_Urpean egiten diren jarduerak.

_Eraikuntza eta hondeaketa obretako, lur-mugimenduetako eta tuneletako lanak, amiltzeko edo lur-jausiek azpian harrapatzeko arriskupean egiten direnak.

_Siderurgia lantegietako eta ontzioletako lanak.

_Gas konprimitu, likidotu edo disolbatuak ekoiztea, edo horrelako gasak maiz erabiltzea.

_Silize-hautsaren kontzentrazio handiak eragiten dituzten lanak.

_Goi-tentsioko arrisku elektrikoak dituzten lanak.

1.3.2. Ingurune funtzionala eta teknologikoa

Lanbide Arriskuen Prebentzioko goi mailako teknikariak, funtsean, eginkizun eta azpieginkizun hauek beteko ditu: segurtasuna edota antolaketa, prebentzioa, industri higienea eta arriskuen analisi eta kontrola.

Teknikak eta ezagutza teknologikoak lanbide-arriskuen prebentzioaren eremukoak izanen dira; batzuk berdinak izanen dira sektore guztietarako, eta beste batzuk sektore jakinetan soilik erabiliko dira:

_Estatistika: Deskribatzailea, analitikoa, epidemiologikoa, laneko istripu eta lanbide-gaixotasunen kontrol eta prebentzioari aplikatua.

_Arriskuaren prebentzioari buruzko araudia eta legeria, honakoak direla-eta:

_Laneko segurtasuna (makineriaren babesa; materialen biltegiratzea; arrisku kimikoaren prebentzioa, substantzia eta prestakin arriskutsuen ontziratze eta etiketatzea; suteak eta leherketak gertatzeko arriskuaren prebentzioa; segurtasunerako seinaleztapena).

_Norbanakoen babesa.

_Kutsatzaileak: kimikoak, fisikoak eta biologikoak.

_Teknikak: kutsatzaile kimikoen analisiak, kutsatzaile fisikoen neurketa, kutsatzaile biologikoen identifikazioa.

_Lehen sorospenetan eta larrialdietan aritzeko teknikak.

_Lan-baldintzak eta arriskuen prebentzioari buruzko prestakuntza-beharren azterketa.

Eginbeharrak, lanpostu-eredu garrantzitsuenak:

Adibide gisa eta batez ere lan-orientaziorako, jarraian aipatuko dira tituluaren profilean zehaztutako lanbide gaitasuna eskuratuta bete daitezkeen eginbehar edo lanpostuak:

_Prebentziolaria.

_Prebentzioaren koordinatzailea.

_Prebentzioko teknikaria.

_Segurtasun eta higieneko teknikaria.

2._Curriculuma

2.1. Heziketa zikloaren helburu orokorrak

.Jarduera-sektore publiko eta pribatu guztietan, nazio mailan zein nazioartean, bete beharrekoak diren lege eta araudiak aztertzea, eta ondasunen produkzio eta zerbitzugintza prozesuetarako arau zehatzak identifikatu eta aukeratzea.

.Arriskuei aurrea hartzeko eta langileen segurtasuna eta osasuna babesteko prozeduren garrantzia aintzatestea.

.Ondasunak ekoitzi eta zerbitzuak egiteko prozesuetan erabiltzen diren instalazio, makina, ekipo, substantzia eta prestakinetatik datozen arriskuak aztertu eta, egoki denean, kontrolatzea, biztanleriarentzako arriskuak deuseztatu edo gutxitzeko.

.Larrialdietan esku hartzea eta lehen sorospenak egitea.

.Ondasun eta zerbitzuak ekoizteko prozesuetako arriskuak interpretatu, aztertu eta baloratzea, datuak euskarri egokietan erregistratzea eta emaitzak behar bezala prozesatzea, kontrol-neurriak ezarri ahal izan daitezen.

.Metodo zientifikoaren ohiko estrategiak eta arriskuen prebentzioaren arloko prozedura teknikoak autonomiaz erabiltzea, benetako arazoen edo balizko kasu praktikoen aurrean erabakiak hartzeko, datu edo informazio jakinen arabera, norberaren ekintzak ustez ekarriko dituen emaitzak baloratuz.

.Ondasun eta zerbitzuen produkzioa arautzen duten legeak, haren esparru ekonomikoa eta antolamendua ulertzea, lan-harremanetatik sortzen diren eskubideak eta betebeharrak identifikatzea eta gaitasuna hartzea ezarritako prozedurak bete eta hobetzeko eta beraietan akatsak agertzen direnean konponbideak proposatzeko.

.Langileei prebentzioaren arloko prestakuntza eta trebakuntza emateko ezinbestekoa den dokumentazio teknikoa aztertu, moldatu eta, egoki denean, aukeratzea.

.Bere lanbideari buruzko informazioaren iturriak aukeratu eta baloratzea; horrela, bere kabuz ikasteko gaitasuna garatuko du eta lanbide-gaitasunak etengabe osatu eta moldatuko ditu, bere lanbide-eremuko sektoreetako teknologia, ekonomia eta antolamendua aldatzen diren heinean.

2.2. Lanbide moduluak

1. lanbide modulua: prebentzioaren kudeaketa

Iraupena: 192 ordu

1. gaitasun unitateari lotua: arriskuen prebentzioa kudeatzea ondasun eta zerbitzuak ekoizteko prozesuan.

a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak

1.1. Arriskuen prebentzioaren eremuko oinarrizko elementuak bereiztea.

.Prebentzioaren eta babesaren esanahiak bereiztea lan-arriskuen prebentzioaren esparruan.

.Istripu eta gorabehera terminoak bereiztea, kausari erreparatuz.

.Lan-istripuaren eta lanbide-gaixotasunaren arteko desberdintasunak zehaztea.

.Arrisku-egoerak ezagutzea.

.Osasun kontzeptua azaltzea medikuntzaren eta prebentzioaren ikuspegietatik.

1.2. Enpresaren antolamendu-eta funtzio-egitura aztertzea; barneko sailetatik eta langileen ordezkarietatik, baita erakunde publiko eta entitateetatik ere, arriskuen prebentzioaren arloko eskumena dutenak identifikatzea.

.Enpresa arruntetan arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten eginkizun-arloak zein diren azaltzea, diagramak eta organigramak erabiliz.

.Arriskuei aurrea hartzeko arloaren kanpo-harreman funtzionalak azaltzea, diagramak erabiliz.

.Prozesuen segurtasunari eta, oro har, arriskuen prebentzioari buruzko barneko eta kanpoko informazio-fluxua deskribatzea, ondokoak kontuan hartuz:

_Arriskuen prebentzioaren arloan eskumena duten erakunde publiko eta entitateak, eta haien eginkizunak.

_Enpresaren barneko sailetatik eta langileen ordezkarietatik lan-arriskuen prebentzioaren arloan eskumena dutenak eta haien eginkizunak.

1.3. Ondasun eta zerbitzuak ekoizteko oinarrizko prozesuak aztertu eta garatzea, haien faseak, eragiketak eta erabili beharreko gaiak erlazionatuz, eta prozesuan arriskuei aurrea hartzeko bide ematen duen informazioa garatuz.

.Prozesu jarraitua eta prozesu etena bereiztea, haien ezaugarriak identifikatuz, arriskuen prebentzioaren ikuspegitik.

.Segurtasunarekin eta ingurumenarekin zerikusia duten produkzio-prozesuetan erabiltzen diren sistema, ekipo eta eragingailuak deskribatzea.

.Ondasun edo zerbitzuak ekoizteko ereduzko prozesu baten diagrama oinarri harturik:

_Prozesuan erabiltzen diren substantzia edo prestakinak identifikatzea.

_Etapa bakoitzeko parametroak zehaztea (materiaren egoera, tenperaturak, presioak, kontzentrazioak...) sor ditzaketen arriskuen arabera.

.Ereduzko prozesu baten azalpen zehatza eta prebentzioari buruzko arau eta legeak oinarri harturik:

_Prozesuaren eskema egitea, zeinetan agertuko baitira kontrol eta segurtasunerako sistemak (suteetarako sareak, alarma-sareak...), ekipoak (finkoak, mugikorrak...) eta eragingailuak.

_Fase jakin baterako, prebentzio-prozedura normalizatuak osatzea, lanerako jarraibideetan banakatu eta sekuentziatuak, eta gutxienez honako zehaztapenak dituztenak:

-Substantzia eta prestakinak.

-Fasean erabiltzen diren ekipo, tresna eta eragingailuak.

-Laginak biltzeko plana eta egin beharreko saiakuntza-motak.

-Aplikatu beharreko segurtasun-arauak.

-Jarraibideen orria edo lan-fitxa.

-Prozesuko prebentzio-sistemak lantokian kokatzeko eskema marraztea, eta aukeratu den kokaeraren arrazoiak azaltzea.

1.4. Lan-baldintzen ondorio diren arrisku-faktoreak eta berauek saihesteko prebentzio-teknikak elkarrekin erlazionatzea, lan-esparruan segurtasun eta osasunari kalte egin diezaieketen balizko eragileen arabera.

.Lan-baldintzetatik datozen arrisku-faktoreak identifikatzea.

.Lan-baldintzak hobetzeko prebentzio-teknikak ezagutzea.

.Arrisku-faktoreak eta jarduteko prebentzio-teknika egokiak elkarrekin lotzea.

.Segurtasun eta osasunerako kalteak identifikatzea lan-esparruan eta ingurunean.

.Kalteen eta lan-baldintza txarrek sorrarazitako arrisku-faktoreen arteko erlazioak ezartzea.

1.5. Arriskuen prebentzioaren arloan indarra duen lege-esparrua interpretatzea.

.Informazio-iturri nagusiak erabiltzea, arriskuen prebentzioari buruzko nazio mailako eta nazioarteko legeen berri jakiteko.

.Txostenak egitea arau edota erregelamendu berriei buruz eta lehendik daudenen aldaketei buruz.

.Indarra duen legeria moldatuz, enpresaren barneko arau gisa erabiltzen ahal diren jarraibide edo prozedurak sortzea.

.Laneko Segurtasun eta Higieneari eta Prebentzioari buruzko arauak ez betetzeak dakartzan legezko erantzukizunen berri ematea.

1.6. Metodologian ezarritako moduan aritzea eta bertan adierazitako dokumentazioa erabiltzea arriskuen ebaluazioari buruzko datuak biltzeko, baita istripu, gorabehera eta lanbide-gaixutasunei buruzko datuak biltzeko ere.

.Ereduzko produkzio-prozesu bat, arrisku jakinak dituena, eta alegiazko segurtasun-plan bat emanik:

_Datu-bilketarako prozedura deskribatzea, gerta litezkeen istripu, gorabehera edo lanbide-gaixotasun motei ongien egokitzen zaiena.

_Hura erregistratu eta jakinarazteko behar diren agiriak definitzea.

_Informatikako programak erabiltzea istripu, gorabehera eta lanbide-gaixotasunen erregistroen tratamendurako.

_Arriskuen ebaluazioan behar diren erregistroetarako dokumentazio-ereduak garatzea.

_Istripu-gaztiguak eta gainerako erregistro ofizialak betetzea.

_Estatistikako kalkulu errazak egitea istripu edo gorabeherei buruzko datuekin, eta enpresako ereduzko erregistroak betetzea, istripu, gorabehera eta lanbide-gaixotasunen datuak jasotzeko.

1.7. Segurtasun eta ingurumen arloetako ikuskapenen esanahia eta erabilera baloratzea, industri jardueraren testuinguruan.

.Industri-produkzioko alegiazko prozesu bat, arrisku handikoa, aztergai harturik:

_Kanpoko auditoreek ikuskapena eginen balute, gutxienez zein alderdi ikuskatu behar lituzketen zehaztea.

_Arriskuen eta ingurumen-eraginaren ebaluazioaren alegiazko emaitzak adieraztea, unitate eta termino egokiak erabiliz.

_Auditoreen ikuskapenaren alegiazko ondorioak azaltzeko txostena egitea, tresna informatikoak erabiliz.

_Auditoreen ikuskapenaren emaitzek agerian jarritako arazoak konpontzeko zuzenketa-neurriak identifikatzea.

b) Edukiak

Arriskuei aurrea hartzeko oinarriak:

_Lana eta osasuna

_Lanbide-arriskuak eta haien prebentzioa. Arrisku-faktoreak eta prebentzio-teknikak.

_Lan-istripuak eta lanbide-gaixotasunak. Langileen osasuna hondatzeko beste arrisku batzuk.

_Lan-baldintzak: segurtasun-baldintzak; lan-ingurua; lanaren antolaketa eta lan-zama.

Arriskuen prebentzioa antolatzeko egitura:

_Enpresan prebentzioarekin zerikusia duten eginkizun-arloak. Organigramak.

_Arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak eta entitateak.

_Prebentzioaren antolaketa enpresa barnean. Prebentzioarekin zerikusia duten lanpostuen azterketa eta deskripzioa.

Produkzio-prozesuen antolaketa, eta arriskuen prebentzioarekiko erlazioa:

_Prozesu-motak eta horien eskemak. Prozesuen diagramen azterketa; ikurrak.

_Arriskuei aurrea hartzeko eta arriskuetatik babesteko tekniken interpretazioa, hainbat prozesu ezberdinetan: ereduzko prozesuetako faseak, eragiketa nagusiak eta eragiketa lagungarriak.

_Prozesuetako prebentzioari buruzko dokumentazioa: segurtasuneko eskuliburu eta fitxak. Lanerako metodo eta jarraibideak; produkzio-protokoloak; jarduteko prozedura normalizatuak.

_Prebentzio eta babeserako instalazio eta ekipoen kokaera.

Prebentzioa kudeatzeko printzipioak:

_Prebentziorako plangintza, programazioa, antolaketa eta jarduketak.

_Prebentzioaren kontrola. Auditoreen ikuskapenak.

_Datuak biltzeko metodologia: arriskuen ebaluazioari buruzko datuak; istripu, gorabehera eta lanbide-gaixotasunei buruzko datuak. Metodoen hobekuntza.

_Lan-istripuen kostuak: istripuaren biktimarentzat, enpresarentzat eta gizartearentzat.

_Agiriak egitea datuak biltzeko eta prebentzioari buruzko jarraibideak emateko.

_Datuak lantzea, estatistikako metodoei jarraituz eta informatikako aplikazioak erabiliz, arriskuen balorazioan emaitzak lortzeko.

Ingurumen arloko prebentzio-teknikak:

_Produktuaren segurtasuna eta kalitatea kudeatzeko sistemak: segurtasun eta kalitate politikak.

_Ingurumen-arazoak: atmosferaren, uraren eta lurraren kutsadura. Hondakinak.

_Ingurumenaren kudeaketa: enpresatik ingurumena babestea, praktika onak.

_Industriako segurtasuna eta ondare-arriskuen prebentzioa.

_Bideko segurtasuna. Zirkulazio istripuak.

Arriskuen prebentzioaren arloko arau-iturriak:

_Erkidegoaren zuzentarauak, eta horien txertaketa Espainiako legerian.

_Estatuko, autonomia-erkidegoetako eta tokiko xedapenak.

_OITren hitzarmenak.

_Arauen sailkapena jarduera-arloka eta arrisku-motaren arabera.

_Arriskuen prebentzioa hitzarmen kolektiboetan.

_Arriskuen prebentzioa enpresen barneko arauetan.

2. lanbide modulua: segurtasun-baldintzen ondorio diren arriskuak.

Iraupena: 160 ordu

2. gaitasun unitateari lotua: segurtasun-baldintzen ondorio diren arriskuak ebaluatu eta kontrolatzea.

a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak

2.1. Arriskuen analisirako teknikak aplikatzea.

.Arriskuak identifikatzea lanlekuetan, ekipo, instalazio, makina eta tresnetan, substantzia eta prestakinetan eta lan-metodoetan, arriskuen analisirako teknikak erabiliz.

.Arriskuak sailkatzea, legezko araudia eta alderdi teknikoak kontuan hartuz, eta handienetik txikienera ordenatzea.

.Lan-eremuan gertatutako istripu eta gorabeherak zergatik gertatu diren ikertzea, istripuak ikertzeko ezarritako metodologiari jarraituz.

.Metodo kualitatiboak, agirien analisiaren bidezkoak, metodo estatistikoa eta zuzeneko metodoa aplikatzea, laneko segurtasun-baldintzen ondorio diren arriskuak baloratzeko, jarduera jakinetan.

.Probabilitate-medotoak aplikatzea analisi kuantitatiboak egiteko, alegia, segurtasun-baldintzen ondorio diren arriskuak neurtzeko.

2.2. Segurtasun-planen proposamenak egitea, segurtasun-egoeraren ikuskapenen ondorioz.

.Prebentzioaren printzipio nagusiak aipatzea prebentzio-ekintzak lehenesten direnean.

.Alegiazko kasu praktiko batean, segurtasunaren ikuskapena egin behar delarik, honako hauek egiteko zer informazio eta baliabide behar diren adieraztea:

_Ikuskapena planifikatzeko.

_Ikuskapena egiteko.

_Emaitzak ustiatzeko.

.Egindako arrisku-analisien emaitzak indarra duen araudian ezarritako balioekin alderatzea, edota erreferentzia-irizpideekin, eta konparazioaren ondorioak interpretatzea.

.Segurtasun-baldintzen ondorio diren arriskuez ohartarazteko seinaleztapena nola egin behar den azaltzea.

.Alegiazko kasu praktiko batean, segurtasun-plana egin behar delarik, antzemandako arriskuei aurre egiteko ekintza-plana proposatzea, honako ekintzak jasoz:

_Lanerako metodo eta ekipoen baldintza seguruak ezarri.

_Arriskuak deuseztatu edo gutxitzeko prebentzio-neurriak aukeratu, bestelako arriskurik sorrarazi gabe.

_Deuseztatu ezin diren arriskuetatik taldeak eta norbanakoak babesteko ekipoak proposatu.

_Lan-prozesuetan, instalazio, makina eta ekipoetan, substantzia eta prestakinetan eta abarrekoetan aldaketak eginez gero sor litezkeen arriskuak baloratzea.

2.3. Norbanakoentzako babes-ekipoen (EPI) hornidura, artapena eta erabilera aztertzea.

.Ekipo horiek sailkatzea, zein arriskutatik babesten duten kontuan harturik.

.Haien ezaugarriak eta erabileraren mugak deskribatzea.

.Haiek mantentzeko arauak labur azaltzea.

.Haien biltegiratzea, artapena eta berriztapena planifikatzea.

.Haien ziurtapen eta erabilerari buruzko arauak aztertzea.

.Erabilera okerrak identifikatzea.

2.4. Arrisku kimikoa bere prebentzioarekin erlazionatzea.

.Produktu kimikoen manipulazioa eta arrisku kimikoko jarduerak arautzen dituen indarreko legeria aztertzea.

.Arrisku-oharrak (R esaldiak), kontua izateko aholkuak (S esaldiak) eta piktogramak segurtasun-baldintzetatik datozen arriskuekin eralazionatzea.

.Substantzia eta prestakin arriskutsuak nola biltegiratu behar diren adieraztea.

2.5. Arrisku bereziko egoeretarako egokiak diren lan-prozedurak garatzea.

.Arrisku bereziko jarduerak sailkatzea, produkzio-sektoreekin erlazionatuz.

.Seguru jarduteko prozedurak egitea, jarduera hauetarako:

_Goialdeetan lan egiteko

_Barrunbe itxietan lan egiteko

_Likido sukoiak ontziz aldatzeko

_Soldadurak egiteko gai sukoiak dauden lekuetan.

.Eragiketak prozedura seguruen arabera egiten direla egiaztatu ahal izateko erabili behar diren irizpideak azaltzea.

2.6. Babes-ekipoak, detekzio-sistemak eta sua itzaltzeko sistemak mantentzeko prozesua aztertu eta egitea.

.Prebentzio eta alarma sistemak mantentzeko lanetan egin beharreko urratsak azaltzea, aplikatu behar den araudiari jarraituz

.Babes-sistemen eta suteetarako sistemen mantentzeari buruzko fitxak edota erregistroak betetzea, aplikatu beharreko araudiari jarraituz.

.Ur-sareak eratzeko ekipoak deskribatzea:

_Suteetarako ponpa

_Banaketa sareak.

_Suteetarako ur-hartuneak.

_Suteetarako tutu malguak.

.Ihinztagailu, detektagailu eta alarma-aparatuen sistema automatikoa zein elementuk osatzen duten eta nola funtzionatzen duten azaltzea.

.Estazio finkoaren funtzionamendua eta artapena deskribatzea, sua itzaltzeko elementua zein den kontuan izanik:

_CO2 gasa.

_Halon gasa: biltegiratze zentralizatua eta modulukakoa.

_Apar fisikoa eta kimikoa.

_Hauts lehorra, erabilera anitzekoa eta berezia.

.Hauts lehorreko, gas inerteko eta aparreko itzalgailu eramangarriak aldizka berrikustea eta beterik daudela egiaztatzea.

2.7. Makina eta ekipoak mantentzeko lanen erregistroak egitea.

.Mantentze lanetako arrisku elektrikoen garrantzia baloratzea.

.Garrantzizko datuak aukeratzea, makina eta ekipoen mantentzeari buruzko fitxa edota erregistroak betetzeko, araudiari jarraituz.

b) Edukiak

Segurtasun-baldintzak:

_Segurtasuna lanean.

_Segurtasun-teknikak.

Arriskuen analisia. Aplikatu beharreko teknikak:

_Segurtasun-baldintzen ondorio diren arriskuen analisirako metodo kuantitatibo eta erdikuantitatiboak.

_Segurtasunaren ikuskapenak: helburua, metodologia, etapak.

_Gorabehera eta istripuen jakinarazpena eta erregistroa. Araudia.

_Metodo estatistikoen bidez epe laburreko eta luzeko azterlanak egiteko diagramak. Estatistikako indizeak.

_Istripuen ikerketa. Metodologia.

Lan egiteko tokia eta eremua.

_Segurtasuna proiektuan.

_Lokalek bete beharreko baldintza orokorrak.

_Makina eta ekipoen kokaera.

_Segurtasuna hobetzeko faktoreak.

_Ordena eta garbitasuna.

_Materialen biltegiratze segurua.

_Arriskuak, prebentzio eta babes neurriak, eta araudia

Segurtasunerako seinaleztapena.

_Seinaleztapenari buruzko arauak lantokietan.

_Segurtasun-seinaleak.

_Lan-prozedura seguruak eta segurtasun-arauak.

Norbanakoen babesa

_Norbanakoentzako babes-ekipoak. Homologazioa eta ziurtapena.

_Norbanakoentzako babesen sailkapena arrisku-motaren arabera.

Makineriaren, ekipoen eta esku-tresnen babesa:

_Arriskuak, prebentzio intrintsekoa eta babesa.

_Segurtasun-neurrien hautaketa.

_Galdarak eta presiopeko ontziak.

_Ekipo neumo-hidraulikoak.

_Jasotzeko eta garraiatzeko ekipoak. Zamen erabilera mekanikoa. Aparatu mugikorrak.

Arrisku kimikoaren prebentzioa:

_Substantzia eta prestakin arriskutsuen identifikazioa eta ontziraketa. Araudia.

_Substantzia eta prestakinak beren ezaugarri eta propietateen arabera biltegiratzea. Araudia.

_Esku-hartzeak instalazio arriskutsuetan.

Arrisku elektrikoaren prebentzioa:

_Arriskuak, prebentzio neurriak eta korronte elektrikoaren ukipenaren ondorioak. Araudia.

_Korronte elektrikoaren zuzeneko eta zeharkako ukipenaren kontrako babesa.

Suteak eta leherketak gertatzeko arriskuaren prebentzioa:

_Arriskuak, prebentzio eta babes neurriak.

_Babes eta alarma sistemak.

_Suteetarako ekipoen artapena. Araudia.

Arrisku bereziko lanak, lanari datxezkion arriskuak, prebentzio eta babes neurriak:

_Goialdeetan egiten diren lanak.

_Barrunbe itxietan egiten diren lanak.

_Likido sukoiak ontziz aldatzeko lanak.

_Soldadura lanak gai sukoiak dauden lekuetan.

_Lanerako prozedura eta metodoen ezarpena.

3. lanbide modulua: ingurumeneko arrisku fisikoak.

Iraupena: 160 ordu

3. gaitasun unitateari lotua: lan-inguruneko arriskuak ebaluatu eta kontrolatzea.

a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak

3.1. Lanbide-jarduerako agente fisikoek ingurumenean eragiten duten kutsadura aztertzea, kutsadura-iturriaren kalitate-irizpideak eta legezko araudia aplikatuz.

.Osasunari eragiten dioten ingurumeneko energia-iturriak identifikatu, deskribatu eta energia-motaren arabera sailkatzea.

.Agente fisikoen eragina jasateko arriskua dagoen egoerak identifikatzea.

.Agente fisiko bakoitzaren eragin jasangarria zenbaterainokoa izan daitekeen adieraztea.

.Kasu praktikoetan, ingurumenean zaratak, bibrazioak eta erradiazioak daudelarik:

_Agente fisikoak detektatzea lantokietan, ekipo, instalazio eta makinetan, tresnerian eta lan-metodoetan.

_Zarata, bibrazio eta erradiazio iturrietan neurketak egitea, ekipo eta tresnak trebetasunez erabiliz, eta emaitzak behar bezala adieraztea.

3.2. Kutsatzaileak neurtzeko teknikak aplikatzea, haien eragina jasateko arriskuen garrantzia zehazteko.

.Agente fisikoak direla-eta neurtu behar diren parametroak deskribatzea.

.Zaratak, bibrazioak, tenperatura eta erradiazioak neurtu eta erregistratzeko zein ekipo eta tresna erabili behar diren adieraztea.

.Alegiazko kasu praktiko batean, agente fisikoak "in situ" neurtu behar direlarik:

_Neurtzeko ekipoak kalibratu eta prest jartzea.

_Zarata-mailak neurtzea, sonometroekin eta erregistro jarraituekin.

_Erradiazioak neurtu eta erregistratzeko ekipoak erabiltzea.

3.3. Agente fisikoen eragina jasateko arriskua ebaluatzea, ezarrita dauden erreferentzia-irizpideei jarraituz.

.Kutsatzaile fisikoen eragina jasateko arriskua kalkulatzea, ezarrita dauden metodo kuantitatiboak erabiliz.

.Ezarrita dauden erreferentzia-irizpideetatik egokienak aukeratzea, arriskuaren arabera.

.Neurketan ateratako emaitzak indarreko araudian azaltzen diren balioekin eta barneko erreferentzia-irizpideekin alderatzea.

.Kasu praktiko batean, zarata, bibrazio eta erradiazioek osasunean duten eragina baloratu behar delarik:

_Inguruneko kutsadura agente fisikoek gizakiengan izan dezaketen eraginarekin erlazionatzea (ibilbidea, magnitudea, iraupena eta maiztasuna).

_Txosten egokia egitea, "in situ" bildutako datuekin, kutsadurak osasunean duen eraginaren arrazoiak azaltzeko eta behar diren zuzenketa neurriak deskribatzeko.

3.4. Detektatu diren agente fisikoen ondoriozko arriskuei aurrea hartzeko eta beraietatik babesteko neurriak proposatzea.

.Prebentzioaren printzipio orokorretatik abiatuta, prebentzio ekintzen lehenespenean, arriskuak ezabatu edo gutxituko dituzten neurriak lehenestea.

.Lan-prozesu, instalazio eta makinen aldaketen ondorioz gerta litezkeen arrisku-egoera berriak aurreikustea.

.Agente fisikoen arriskuez ohartarazteko seinale normalizatuak irudikatzea.

.Agente fisikoetatik babesteko banakako ekipoen erabileran eta seinaleztapenean aplikatu beharreko araudiaren oinarrizko alderdiak labur azaltzea.

b) Edukiak

Lan-ingurune fisikoa, arrisku faktorea den aldetik:

_Agente fisikoak. energia-motak.

_Emisio-iturriak.

_Arrisku fisikoekin lotura duten lanbide-gaixotasunen eta laneko gaixotasunen epidemiologia. Oinarrizko estatistikak.

_Osasunaren zainketa.

_Industri higienearen arloan jarduteko metodologia.

Zarata:

_Entzumenaren mekanismoa. Soinuaren kualitateak.

_Zarata jarraitua eta talka-hotsak. Horien ezaugarri diren parametroak. Neurtzeko teknikak eta ekipoak.

_Zarataren ondorioak.

_Zarataren eragina jasateko arriskua. Balorazio irizpideak.

_Araudia. Eraginaren ebaluazioa. Zaratari buruzko udal ordenantzak.

_Zarata gelditzeko edo murrizteko prebentzio-neurriak.

_Taldeentzako eta norbanakoentzako babes akustikoa.

Bibrazioak:

_Haien ezaugarri diren parametroak. Sailkapena maiztasunaren arabera.

_Gorputzean duten eragina. Neurtzeko teknikak eta ekipoak.

_Bibrazioen eragina jasateko arriskua. Balorazio irizpideak. Araudia. Eraginaren ebaluazioa.

_Bibrazioen azelerazioa edo transmisioa ezabatu eta murrizteko prebentzio-neurriak.

_Norbanakoen babesa bibrazioen aurrean.

Giro termikoa:

_Giro termikoa eta giza organismoa.

_Beroarengatiko ingurumen-agresibitatearen indizeak. Beroa neurtzeko teknikak eta ekipoak.

_Beroaren eragina jasateko arriskua. Bero-kolpea. Balorazio irizpideak. Araudia. Beroaren eraginaren ebaluazioa.

_Estres termikoari aurrea hartzeko neurriak.

_Hotzaren eragina.

_Norbanakoen babesa.

Erradiazioak:

_Erradiazio ez-ionizatzaileak. Ultramoreak, infragorriak, mikrouhinak, irrati-maiztasunak, laserrak eta eremu elektromagnetikoak. Eraginak osasunean.

_Erradiazio ionizatzaileak. Organismoarekiko interakzioa. Eragin biologikoak. Parametro bereizgarriak eta dosiak. Gehieneko maila onargarriak.

_Erradiazioen eragina jasateko arriskua. Erradiazioak neurtzeko teknikak eta ekipoak. Balorazio irizpideak.

_Erradiazio ionizatzaileetarako osasun-babesari buruzko araudia eta erregelamendua. Erradiazioen eragina jasateko arriskuaren ebaluazioa.

_Erradiazioengatiko arriskuak ezabatu eta gutxitzeko prebentzio neurriak.

_Taldeen babesa eta norbanakoen babesa.

4. lanbide modulua: ingurumeneko arrisku kimiko eta biologikoak.

Iraupena: 160 ordu

3. gaitasun unitateari lotua: lan-inguruneko arriskuak ebaluatu eta kontrolatzea.

a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak

4.1. Lanbide-arriskuak sorraraz ditzaketen agente kimiko eta biologikoen motak aztertzea.

.Kutsatzaile kimikoak sailkatzea, beren mota, osaera eta organismoan duten eragina kontuan hartuz.

.Lanbide-jarduerak sailkatzea, agente biologikoak zertarako manipulatzen diren kontuan hartuz.

.Ondasunak ekoitzi edo zerbitzuak egiteko alegiazko prozesu batean:

_Agente kimiko arriskutsuak detektatzea lantokietan, instalazioetan, substantzia eta prestakinetan eta lan-metodoetan.

_Jardueran agente biologikoak izatea errazten duten inguruabarrak edota egoerak detektatzea.

_Agente kimiko eta biologikoen eragina jasateko arriskua dagoen egoerak eta horien kausak identifikatzea.

4.2. Laginketa-teknikak, detektagailuak eta neurgailuak erabiltzea, eta behar diren analisiak "in situ" egitea, kutsadura kimiko eta biologikoari buruzko datuak lortzeko.

.Laginak biltzeko teknikak azaltzea (zatikiak, gasak, lurrunak eta mikroorganismoak), ezarritako araudiari jarraituz, eta kutsatzailearen eta ingurunearen ezaugarriei dagokien metodologia aukeratuz.

.Laginak eta datuak biltzeko erabili beharreko material eta erreaktiboak identifikatu eta deskribatzea.

.Lagin-mota bakoitza nola artatu, garraiatu eta etiketatu behar den azaltzea.

.Kasu praktikoetan, laginak hartu behar direlarik:

_Laginak hartzeko tresnak erabiltzea: tresnak kalibratzea, funtzionamendu egokia egiaztatzea eta elementuak aldatzea:

_Laginak hartzeko erabili behar diren erreaktiboak eta euskarriak prestatzea.

_Ingurumena kutsatzen duten mikroorganismoen laginak hartzeko erabiltzen diren hazkuntza-inguruneak prestatzea.

_Laginak laborategira bidali eta bertako arduradunei emateko orriak betetzea.

.Alegiazko produkzio-prozesua eta lantokiak aztergai harturik:

_Produkzio-prozesuan azaldu litezkeen kutsatzaile kimiko edota biologikoak identifikatzea.

_Aplikatu beharreko balorazio-irizpideak edo erreferentzia-balioak identifikatzea, araudiari jarraituz.

_Laginak hartu eta analisiak egiteko erabili beharreko metodologia identifikatzea.

_Alegiazko kasu praktikoan aplikatzen ahal diren beste balorazio-metodo batzuk deskribatzea.

_Ingurumeneko kutsatzaileen neurketak edo, egoki denean, behaketak egitea, tresna egokia erabiliz, eta erabili beharreko ekipoak kalibratu ondoren.

4.3. Agente kimiko eta biologikoen eragina jasateko arriskua ebaluatzea.

.Eragina kalkulatzeko prozedurak erabiltzea, esku hartzen duten faktoreak eta aldagaiak identifikatuz.

.Ezarrita dauden erreferentzia-irizpideetatik egokienak aukeratzea, arrisku kimiko edo biologikoaren arabera.

.Kalkuluetatik ateratako emaitzak indarreko araudian azaltzen diren balioekin eta ezarrita dauden erreferentzia-irizpideekin alderatzea, arriskurik ba ote dagoen jakiteko.

.Alegiazko kasu praktiko batean, kutsatzaile kimiko eta biologikoek osasunean duten eragina baloratu behar delarik.

_Ingurunean dauden kutsatzaileen eraginez zein gaixotasun sor litezkeen azaltzea.

_Ingurumeneko kutsadura eta gizakiek horren eragina jasateko duten arriskua erlazionatzea, kutsatzaileak gorputzean sartzeko bidea, beraien kontzentrazioa eta beraien eraginpean ematen den denbora kontuan izanik.

_Txosten egokia egitea, "in situ" eta laborategian bildutako datuekin, kutsadurak osasunean duen eraginaren arrazoiak azaltzeko eta behar diren zuzenketa neurriak deskribatzeko.

4.4. Arrisku kimiko eta biologikoei aurrea hartzeko eta beraietatik babesteko neurriak proposatzea.

.Prebentzioaren printzipio nagusiak aipatzea prebentzio-ekintzak lehenesten direnean.

.Arriskuak deuseztatu edo gutxitzeko prebentzio-neurriak aukeratzea, bestelako arriskurik sorrarazi gabe.

.Arriskuei aurre egiteko zer-nolako prebentzio eta babes neurriak hartu behar diren arrazoitzea: agente kutsatzailearen ordez beste bat erabili, kutsadura-iturriari ekin, hedatze-bideari ekin edota norbanakoak babesteko neurriak hartu.

.Lan-prozesuetan, instalazio eta ekipoetan, substantzia eta prestakinetan proposatutako aldaketak eginez gero sor litezkeen arrisku-egoera berriak aurreikustea.

4.5. Indarra duen legeria edota barne-araudiak aplikatzea produktu kimikoen manipulazioari eta norbanakoen babes-ekipoen erabilerari.

.Substantzia eta prestakinak etiketatu eta ontziratzean aplikatu behar den ingurumen arloko araudiaren oinarrizko alderdiak labur azaltzea.

.Arrisku-oharrak (R esaldiak) eta kontua izateko aholkuak (S esaldiak) bereiztea eta beraiek piktogramekin eta arriskuarekin erlazionatzea.

.Substantzia eta prestakin arriskutsuak nola biltegiratu behar diren adieraztea.

.Arriskuak norbanakoen babes-ekipoen erabilerarekin eta agente kimiko edo biologikoek ekipo horietan egiten dituzten aldaketekin erlazionatzea.

.Agente kimiko edo biologiko jakinetarako norbanakoek erabili behar dituzten babes-ekipoak nola seinaleztatu behar diren azaltzea.

b) Edukiak

Lan-ingurunean agente kimiko eta biologikoen eraginpean egoteko arriskuak.

_Agente kimiko eta biologikoekin lotura duten lanbide-gaixotasunen eta laneko gaixotasunen epidemiologia.

_Industri higienearen arloan jarduteko metodologia.

_Produktu kantzerigenoak.

_Ugalketan eragina duten arrisku toxikoak.

Agente kimikoak:

_Lan-inguruneko kutsatzaile kimikoen sailkapena. Nondik etor daitezkeen.

_Oinarrizko toxikologia. Kutsatzaileen eraginak.

_Detektagailuak eta neurgailuak. Kutsatzaile kimikoen neurketa: lagin-bilketa (sistema aktiboak eta pasiboak) eta analisi-teknikak.

_Eragina jasateko arriskua. Arriskua ebaluatzeko metodoak: baloraziorako ingurumen-irizpideak eta eraginaren adierazle biologikoak. Gehieneko eragin jasangarria.

Araudia.

_Agente kimikoengatiko arriskuak ezabatu eta gutxitzeko prebentzio neurriak.

_Taldeen babesa eta norbanakoen babesa.

_Substantzia kimikoen eta prestakin arriskutsuen ontziraketa eta etiketatzea. Araudia.

_Substantzia eta prestakin arriskutsuen biltegiratzea eta manipulazioa. Araudia.

_Atmosferaren kutsadurari buruzko legeria.

Arrisku bereziko lanak:

_Soldadurak egitea likido sukoiak dauden lekuetan, likido sukoiak ontziz aldatzea, barrunbe itxietan lan egitea. Lanari datxezkion arriskuak.

_Prebentzio eta babes neurriak. Lanerako metodo eta prozeduren ezarpena. Araudiak.

Agente biologikoak:

_Kutsatzaile biologikoak. Sailkapena.

_Laginak hartzeko metodologia. Analisi-teknikak.

_Arriskuak. Eragina jasateko arriskua.

_Ebaluazio irizpideak. Araudia eta prebentziozko jarduketak. Gehieneko eragin jasangarria.

_Agente biologikoengatiko arriskuak ezabatu eta gutxitzeko prebentzio neurriak.

_Taldeen babesa eta norbanakoen babesa.

5. lanbide modulua: antolaketaren eta lan-zamaren ondorio diren arriskuen prebentzioa.

Iraupena: 160 ordu

4. gaitasun unitateari lotua: Antolaketaren eta lan-zamaren ondorio diren arriskuak ebaluatu eta kontrolatzea.

a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak

5.1. Lanaren antolaketatik datozen arriskuak aztertzea eta horiek ebaluatzeko teknikak aplikatzea.

.Lanaren antolaketarekin zerikusia izan eta langileen osasunari eragiten dioten arrisku-faktoreak definitzea.

.Ereduzko lanpostu batean lanaren antolaketarekin lotura duten arriskuak ebaluatzeko behar diren informazio-iturriak erabiltzea.

.Lanaren antolaketa dela-eta arriskua dagoela erakusten duten adierazleak zein diren esatea.

.Lanaren antolaketak dakartzan arriskuak eta beraiek osasunean duten eragina erlazionatzea.

.Ebaluazio teknika objektiboak eta subjektiboak erabiltzea lanaren antolaketak dakartzan arriskuak zehazteko.

.Inplikaturiko giza taldeen parte-hartzea lanaren antolaketatik datozen arriskuen ebaluazio prozesuan zergatik den garrantzitsua azaltzea.

5.2. Laneko mikroklima neurtzeko teknikak aztertu eta aplikatzea.

.Airearen kalitatearen adierazleak deskribatzea, eta airearen kalitatea dela-eta analizatu edota neurtu behar diren parametroak ere bai.

.Airearen kalitatearen adierazleak neurtu eta erregistratzeko zein ekipo eta tresna erabiltzen diren esatea.

.Alegiazko kasu praktiko batean, laneko mikroklimaren analisia "in situ" egin behar delarik:

_Balorazio irizpideak interpretatzea.

_Adierazleak neurtzeko ekipoak kalibratu eta prest jartzea.

_Zarata neurtzea, sonometroekin eta erregistro jarraituekin.

_Argia, tenperatura, hezetasuna, aireberritzea eta haizearen abiadura neurtu eta erregistratzeko ekipoak erabiltzea.

5.3. Lan-zamatik datozen arriskuak aztertzea eta horiek ebaluatzeko teknikak aplikatzea.

.Lan-baldintzekin zerikusia izan eta neke fisikoan eragina duten faktoreen zerrenda ematea.

.Jarduera-mota desberdinetako gastu metabolikoak kalkulatzea.

.Lanbide jakinetan gorputz-eta adimen-zamak dakartzan osasun-arazoak deskribatzea.

.Gorputzaren eta adimenaren lan-zamak dakartzan arriskuak ebaluatzeko teknikak aplikatzea eta teknika horiek aplikatuz ateratzen diren datuak aztertzea.

.Lan-zamatik datozen arriskuak aztertu eta ebaluatzeko teknikak nola aplikatu behar diren eta zertarako ez diren egokiak azaltzea.

5.4. Lanaren antolaketa eta zama aztertuz atera diren emaitzak baloratzea.

.Ezarrita dauden erreferentzia-irizpideak edota indarra duen araudiak ematen dituen balioak erabiltzea, analisi-teknikekin arriskuei buruz lortutako emaitzak ebaluatzeko.

.Ebaluatutako arriskuen garrantzia zehaztea, beraien ondorioek osasunari egiten dioten kaltearen larritasunaren arabera.

.Emaitzak bi sexuen ikuspegietatik bereizi eta aztertzea.

5.5. Lanaren antolaketatik eta lan-zamatik datozen arriskuak deuseztatu edo gutxitzeko neurriak proposatzea.

.Prebentzioaren printzipio nagusiak aipatzea prebentzio-ekintzak lehenesten direnean.

.Arriskuak deuseztatu edo gutxitzeko prebentzio-neurriak aukeratzea, bestelako arriskurik sorrarazi gabe.

.Aurrea hartu behar zaien arriskuetarako aukeratutako prebentzio-neurriak zergatik aukeratu diren azaltzea.

b) Edukiak

Lanaren antolaketa. Izaera psikosozialeko faktoreak.

_Antolaketaren egiturari dagozkion faktoreak. Lanpostuaren, norbanakoaren eta enpresaren ezaugarriak.

_Lanaldiaren antolaketa. Txandakako lana eta gaueko lana.

_Faktore psikosozialak eta horien ondorioak ebaluatzeko metodologia eta teknikak.

_Esku-hartze psikosoziala: aldaketak lanaren antolaketan, aldaketak zuzendaritza moduan eta aldaketak norbanakoengan.

_Araudia.

Lanaren antolaketa. Ergonomia eta lanpostuaren ikuskera.

_Ergonomia eta haren aztergaiak.

_Lanpostuaren diseinua. Lekuaren itxura, altzariak, aginte eta kontrol tresnak.

_Makina eta erreminten aukeraketa eta diseinua. Lan egiteko jarrera makinetan.

_Ekipoetan bistaratze-pantailak dituzten lanpostuak.

_Jardueraren ikus eta entzunezko baldintza eta ezaugarriak.

_Airearen kalitatea barnealdeetan. Laneko mikroklimaren kutsatzaileak. Tenperatura, aireztapena eta hezetasuna. Neurgailuak. Esposizioaren gehieneko balioak.

_Araudia.

Lan-zama:

_Lan fisikoa eta haren arazoak: esfortzuak, jarrerak eta mugimendu errepikakorrak. Zama fisikoaren balorazio eta prebentziorako parametroak.

_Adimen-zama eratzen duten faktoreak. Adimen-zamaren balorazioa. Buruaren nekearen prebentzioa. Araudia.

Estresa:

_Estresaren ezaugarriak eta haren ondorioak fisiologian, egoera psikikoan, gizartean eta lanean.

_Prebentzio neurriak. Ebaluazioa eta esku-hartzea.

6. lanbide modulua: larrialdiak.

Iraupena: 116 ordu

5. gaitasun unitateari lotua: Larrialdietan aritzea.

a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak

6.1. Larrialdietarako ereduzko plana egitea.

.Larrialdietarako plana egitera daramaten baldintzak zehaztea.

.Larrialdietarako egin behar den plan-mota bereiztea, jarduera-motaren eta jarduerak sor dezakeen arriskuaren arabera.

.Alegiazko kasu praktiko bat emanik, larrialdietarako plana osatzea, suteetarako larrialdi-planari eta eraikinen ebakuazioari buruzko araudia kontuan harturik.

.Planeko agiri hauek egitea:

_Arriskuaren ebaluazioa.

_Babesteko baliabideak.

_Larrialdi-plana bera: sailkapena, ekintzak eta ekipoak.

_Ezarpena.

6.2. Larrialdietan jarduteko prozedurak eta neurriak proposatzea.

.Larrialdietarako prozedura behar duten egoera arriskutsuak eta berorien faktore eragileak deskribatzea.

.Larrialdi-hasieran, larrialdi partzialean eta larrialdi orokorrean hurrenez hurren egin behar diren gauzak azaltzea.

.Eraikin baten planoa harturik, larrialdi-planaren irudikapen grafikoa planoan dagoelarik, honakoak bereiztea:

_Detekziorako, alarmarako eta sua itzaltzeko instalazioak eta argi bereziak.

_Autobabes neurriak hartzeko prest dauden giza baliabideak.

_Babeserako baliabideen eta irtenbideen kokaera.

_Eraikina jendez husteko baldintzak, aplikatu beharreko araudian ezarritako balioekin.

_Larrialdi jakin batean, arriskugune bakoitzean erabiliko diren baliabideak, irtenbideak eta borrokabideak proposatzea.

6.3. Egoera simulatuetan su-itzalketa aztertu eta su-itzalketaren itxurak egitea, ekipo egokia erabiliz, tokiaren eta errekuntza-motaren arabera.

.Sute-motak deskribatzea ezaugarri hauek kontuan izanik:

_Erregaiaren izaera.

_Sua dagoen tokia.

_Suak hartutako eremu fisikoa.

.Suteetarako baliabideak eta erregai likidoen ezaugarriak erlazionatzea.

.Sua detektatu eta alarma jotzeko sistema finkoaren funtzionamendua azaltzea.

.Sua itzaltzeko substantzia solido, likido eta gaseosoek su-mota desberdinetan duten eragina azaltzea.

.Sute-simulazio batean:

_Norbanakoentzako babes-ekipo egokia aukeratzea, su-motaren arabera.

_Suaren kontrako agente solido, likido eta gaseosoak dituzten itzalgailu eramangarriak eta sistema finkoak aukeratu eta erabiltzea.

_Sua itzaltzea, ekipoari dagozkion metodoa eta teknika erabiliz.

6.4. Lehen sorospenetan aritzea, gaixo eta zaurituen itxura eta sintomak aztertu ondoren.

.Botikinetan larrialdietarako eduki behar diren baliabideak aukeratzea.

.Istripua izan duena, soroslea eta lekukoak, halakorik badago, babesteko modua aukeratzea.

.Larrialdiaren inguruabarrak ikusirik, laguntza nori eskatu behar zaion (ospitaleak, suhiltzaile zerbitzua, herri babesa, udaltzaingoa etab.) eta barneko zein kanpoko zerbitzuetara deitzeko zer komunikabide erabili behar den adieraztea.

.Zaurituen sintomak eta bizi-konstanteen adierazleak ezagutzea.

.Zaurituen tratamenduan egin beharreko urratsak azaltzea (gorputzaren jarrera, inmobilizazioa etab.).

.Odoljarioak, erredurak, hausturak, luxazioak eta giharretako lesioak daudenean, hurrenez hurren, zer egin behar den eta zer ez den egin behar azaltzea.

.Simulazio-ariketa praktikoetan:

_Zauritua suspertzeko, odoljarioa eteteko, gorputz-atalak inmobilizatzeko eta lotzeko neurriak aplikatzea.

_Zaurituen sendaketak eta garraioak egitea.

_Datuak biltzea eta medikuntzako kontsulta ezartzea.

b) Edukiak

Larrialdi eta ebakuazio planak.

_Larrialdi-plana behar duten egoerak.

_Emisioak, jarioak, isurketak, suteak eta leherketak.

_Larrialdi gehien izaten duten produkzio-sektoreak.

_Istripu larrien ondorioak eta horien hedapena.

_Barneko larrialdi-planak.

_Kanpoko larrialdi-planak. Halako planak aplikatu behar zaizkien sektoreak.

_Larrialdi-planen kudeaketa. Esku hartzeko taldeak.

_Prestakuntza. Informazioa. Simulazioak.

_Larrialdien kontrolaren arloan indarra duen legeria.

_Larrialdietako ekintza: suteetan, leherketen ondoren eta intoxikazioa dagoenean.

Suteen aurkako borroka

_Suaren katea

_Eraikuntzako materialen portaera sua dagoenean.

_Sua itzaltzeko teknikak, su-motaren arabera.

_Sua itzaltzen duten agenteak.

_Sua itzaltzeko instalazio eta ekipoak.

_Ikuskapenak eta suteen aurkako borrokaren antolaketa.

Lehen sorospenak

_Larrialdietarako sistema abian jartzea lehen sorospenetan: babestu, abisatu eta lagundu.

_Anatomia eta fisiologiako oinarriak eta diagnostikorako prozedurak.

_Medikuntza-zerbitzuen kontsulta.

_Sorospen-teknikak:

.Agente fisiko eta kimikoek egindako erreduretarako.

.Odoljario, haustura eta zaurietarako.

.Intoxikazioetarako.

.Lehen sorospenetarako botikinen mantentzea

.Sendagaiak emateko printzipioak.

.Larri dauden zauritu eta gaixoen erreskatea eta garraioa.

.Bihotz-birikak suspertzeko teknikak.

7. lanbide modulua: informazioaren eta komunikazioaren teknologiak enpresan.

Iraupena: 128 ordu.

a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.

7.1. Sistema informatikoa osatzen duten elementu logiko eta fisikoen oinarrizko eginkizunak interpretatzea.

.Prozesaketa-unitate zentralaren eta ekipo periferikoen oinarrizko eginkizunak azaltzea eta datu-prozesaketaren fase komunekin duten lotura erakustea.

.Barneko memoriaren oinarrizko eginkizunak bereiztea eta haren edukierak sistema informatikoaren prestazioei nola eragiten dien azaltzea.

.Ordenagailu pertsonaletan erabili ohi diren artxibo-euskarri desberdinen ezaugarri nagusiak bereiztea.

.Ordenagailu pertsonalen merkatuan aurkitzen diren ereduzko modeloren batzuen ezaugarri orokorrak deskribatzea.

.Sistema informatikoei buruzko oinarrizko kontzeptuak definitzea.

.Kasu praktiko batean, softwarea instalaturik daukan sistema informatikoa eta haren oinarrizko dokumentazioa emanda, honakoak identifikatzea:

_Sistemaren "hardware"-a.

_Sistema eragilea eta haren ezaugarriak.

_Sistemaren konfigurazioa.

_Instalatutako aplikazioak.

_Sistemak erabiltzen dituen informazio-euskarriak.

7.2. Erabiltzaile bakarreko sistema eragile baten tresnak, funtzioak eta prozedurak aplikatzea, erabiltzaile gisa.

.Erabiltzaile bakarreko sistema eragile baten egitura, funtzioak eta oinarrizko ezaugarriak azaltzea.

.Erabiltzaile bakarreko sistema eragilea instalatzea.

.Informatikako ekipoa piztea eta abiatzearen urratsak ongi betetzen direla egiaztatzea, sistema eragilea kargatzeko funtzioak identifikatuz.

.Alegiazko kasu praktikoetan: sistema eragilearen tresna, funtzio eta prozedurak erabiltzea, sintaxia edo, egoki denean, eragiketaren protokoloa justifikatuz.

7.3. Oinarrizko eragiketak egiteko behar diren agindu edo jarraibideak aplikatzea, eremu lokaleko sareari konektaturik dagoen sistemarekin.

.Sareko zerbitzariaren oinarrizko funtzioak deskribatzea.

.Sareko sistema eragileko agindu eta jarraibide nagusien sintaxia azaltzea.

.Kasu praktiko batean, zerbitzariaren disko gogorrean dagoen informazioa kopiatu, eguneratu eta igortzea, sareko sistema eragilearen bitartez.

7.4. Xede orokorreko programekin (testu-prozesadorea, kalkulu-orria, datu-basea edo pakete grafikoak) erabiltzaile gisa lan egitea, eta bildutako informazioaren osotasuna, segurtasuna, erabilgarritasuna eta isilpekotasuna bermatzen dituzten prozedurak aplikatzea.

.Aplikazio hauen funtzioa bereizi, identifikatu eta azaltzea: Testu-prozesadorea, kalkulu-orria eta datu-basea.

.Aplikazio informatikoak behar bezala instalatzea.

Alegiazko kasu praktikoetan:

_Testu-prozesadorea erabiltzea, testuak editatu, berreskuratu, aldatu, gorde eta bateratzeko funtzio, prozedura eta tresnak baliatuz.

_Kalkulu-orriak erabiltzea, datu-tratamendurako oinarrizko funtzio, prozedura eta tresnak baliatuz.

_Datu-basea erabiltzea, datu-tratamendurako oinarrizko funtzio, prozedura eta tresnak baliatuz.

_Testu-tratamenduko aplikazio, kalkulu-orri eta datu-baseen artean datuak edo informazioa trukatzea.

_Informazioa eta dokumentuak sortu, kopiatu, transkribatu eta betetzea.

_Aplikazio-paketeen eta erabiltzen den informazioaren segurtasun-kopiak egitea.

7.5. Informazio eta komunikazioaren arloan Internetek eskaintzen dituen aukerak sakonean jorratzeko programekin lan egitea, erabiltzaile gisa

.Interneten funtzionamenduaren printzipioak ezagutzea

.Sareari etekin hobea ateratzeko balio duten programen konfigurazioa eta erabilera ezagutzea

.'Web orrietan zehar segurtasunez 'nabigatzea"

.Bilatzaileak erabiltzea eta Interneten informazioa aurkitzea

.Interneteko baliabideak aprobetxatzea: testuak, irudiak eta fitxategiak

.Posta elektronikoz mezuak bidali eta jasotzea

7.6. Agirien aurkezpen elektronikorako programak erabiltzea, irudi eta testuen tratamendu egokia eginez.

.Kartel, diptiko, triptiko eta orrialdeka eratutako dokumentuen maketazioak diseinatzea, irudi eta testuen konposizioaren bitartez

.Langileak informatu, prestatu eta motibatzeko dokumentazioa egitea

.Aurkezpen grafikoak sortzea

.Kartelak egitea prebentzioari buruzko informazio-kanpainetarako

.Kalitateko irudiak lortzea, ordenagailuz diseinatutako lan, liburu elektroniko edo zabalkundeko materialetan.

.Informazioa adierazpen-indarrez transmititzea.

b) Edukiak

Informatikaren oinarriak:

_Datu-prozesaketa eta informatika.

_Ekipo informatikoaren konfigurazioa. "Hardware" eta "software" elementuak.

Sistema eragileak:

_Sistema eragilearen oinarrizko funtzioak.

_Erabiltzaile bakarreko eta erabiltzaile anitzeko sistema eragileen erabilera.

_Sistema eragilearen instalazioa eta konfigurazioa. Ingurune grafikoak, PCrako "Windows" bezalakoak.

Sare lokalak:

_Eremu lokaleko sare-mota nagusiak.

_Sare lokalen osagai fisikoak.

_Sare lokaletako sistema eragilea.

Tresna informatikoen programak:

_Disko eta fitxategien kudeaketa.

_Memoriaren kudeaketa.

_Birus kontrako programak.

Testu-prozesadoreak:

_Dokumentuen diseinua.

_Testuen edizioa.

_Artxiboen kudeaketa.

_Testuen inprimaketa.

Kalkulu-orriak:

_Kalkulu-orrien diseinua.

_Kalkulu-orrien edizioa.

_Artxiboen kudeaketa.

_Kalkulu-orrien inprimaketa.

Datu-baseak:

_Taulekin lan egitea.

_Kontsultekin lan egitea.

_Formularioak.

_Txostenak.

_Datu-baseak sortzea

Pakete integratuak: grafikoak eta autoediziokoak

_Pakete integratuen modulartasuna.

_Grafikoak dokumentuetan txertatzea.

_Irudi digitalari buruzko oinarrizko kontzeptuak.

_Irudiak eskuratzea: eskanerra, irudiak PCtik atzematea, argazki digitalak.

_Irudien tratamendu digitala, editore grafikoaren bitartez

Internet eta posta elektronikoa

_Interneten funtzionamenduaren printzipioak ezagutzea

_Web orrietan zehar "nabigatzea"

_Bilatzaileak erabiltzea eta Interneten informazioa aurkitzea

_Interneteko baliabideak aprobetxatzea: testuak, irudiak eta fitxategiak

_Lortutako informazioa egiaztatu eta erkatzea

_Posta elektronikoz mezuak bidali eta jasotzea

_Berri-taldeak

Komunikazio-teknikak:

_Komunikazioa. Entzuketa. Asertibitatea. Komunikazioa eta entzuketa aktiboa. Portaerak (pasiboa, adierazkorra, oldarkorra). Aplikazioak egoera jakinetan.

_Komunikatzea: aditu eta adierazi. Barne-komunikazioa, eraginkortasunez informatu ahal izateko bide.

_Komunikazioa mezu-motari eta hartzaileari egokitzea.

_Talde-lana: Ingurunea eta lan-giroa. Taldearen baitan komunikazioa hobetzeko teknikak. Komunikazioa eta gatazken ebazpena taldean.

Aurkezpen elektronikoak

_Aurkezpenerako egituraren definizioa.

_Diapositiba elektronikoak.

_Testu eta irudien diseinu bateratua aurkezpen informatikoetan.

8. lanbide modulua: arriskuen prebentzioa industri sektorean.

Iraupena: 145 ordu.

a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.

8.1. Industri sektoreko enpresek lan-arriskuei aurrea hartzeko erabiltzen dituzten planak aztertu eta ebaluatzea.

.Industri sektoreko enpresek lan-arriskuei aurrea hartzeko erabiltzen dituzten planak elkarrekin alderatzea eta bakoitzari buruzko iritzi arrazoitua azaltzea.

.Lan-arriskuei aurrea hartzeko hainbat plan aztergai direlarik, konplexutasun maila desberdinekoak:

_Plan bakoitzaren alderdi nagusiak, hura osatzen duten agirietan azaltzen direnak, identifikatu eta deskribatzea.

_Osasuna eta segurtasuna arriskuan jartzen dituzten faktoreak eta arrisku-egoerak, planetan azaltzen direnak, identifikatu eta deskribatzea.

_Enpresako prebentzio arloko arduradunek eta larrialdietan zeregin bereziak ezartzen zaizkien pertsonek betetzen dituzten eginkizunak deskribatzea.

_Istripurik gerta ez dadin hartu behar diren prebentzio-neurriak eta ezarrita dauden prebentzio-metodoak deskribatzea.

_Aztertu diren planak burutzeko behar diren baliabideen kostuak ebaluatzea.

8.2. Lan-arriskuen prebentzioari buruz industri sektorean indarra duen araudia aztertzea.

.Lan-arriskuen prebentzioaren arloan langileek eta enpresak dituzten eskubide eta betebehar nagusiak identifikatzea.

.Lan-arriskuei aurrea hartzeko hainbat plan aztergai direlarik, konplexutasun maila desberdinekoak:

_Lan-inguruneko garbitasun eta ordenari buruzko arauak banan-banan azaltzea.

_Seinale eta alarmen, suteetarako ekipoen eta sendaketak eta lehen sorospenak egiteko ekipoen sinbologiari eta kokaera fisikoari buruzko arauak banan-banan azaltzea.

_Sistemak, makinak eta instalazioak geldiarazteko eta barnetik nahiz kanpotik manipulatzeko arauak identifikatu eta deskribatzea.

_Aztertutako plan bakoitzeko arau zehatzak indarra duen legeriarekin alderatzea, eta arau orokorrak planean aplikatu edo zehazteko orduan egin diren akatsak azaltzea, halakorik aurkituz gero.

8.3. Prozesu kimikotik datorren arriskuari aurrea hartzeko erabiltzen diren sistema, ekipo eta eragingailuak aztertzea, eta sistema eta eragingailu horiek arrisku-faktoreekin eta prozesuko eragiketekin erlazionatzea.

.Prozesuko segurtasuna kontrolatzeko sistemaren funtzionamendua azaltzea, detektagailu, alarma eta eragingailuen funtzionamendua eta interakzioa deskribatuz.

.Prozesuko eragingailuen funtzioa prozesuaren garapenean beraiek eragiten dituzten aldagai eta aldakuntzekin erlazionatzea.

.Prozesu kimiko baten diagrama aztergai harturik, diagrama horretan segurtasun-sistema ageri delarik:

_Kontrol-sistemari lotutako segurtasun-elementuak identifikatzea.

_Alarma-sistemen funtzioa azaltzea eta halako sistemak eduki beharra justifikatzea.

_Ordezko ekipoak eduki beharra justifikatzea, segurtasun-sistema diren aldetik.

8.4. Ingurumena babesteko neurriak behatzeko behar diren baliabideak aztertzea.

.Ingurumenari buruzko erregelamendu eta arau multzo bat aztergai harturik, eta alegiazko fabrikazio-prozesu edo laborategi baten ezaugarriak kontuan izanik:

_Arauditik hartu eta prozesuari aplikatu behar zaizkion funtsezko arauak identifikatzea.

_Ingurumenean eragina izan dezaketen parametroak identifikatzea.

_Kutsatzaileak detektatu eta neurtzeko eragingailuen (zainketa-sareak, ekipo mugikorrak edo analisietarako kit-ak) hornidura eta aplikazioa justifikatzea.

.Atmosferara egiten diren emisioen, ur-arazketaren eta hondakinen tratamenduaren kontrolerako sistemen beharra eta garrantzia baloratzea, ingurumena babesteko eta ingurumenari buruzko arau eta zuzentarauak betetzeko baliabideak diren aldetik.

8.5. Industri sektorean prebentziorako erabiltzen diren baliabide eta ekipoen erabilera zuzena definitu eta sustatzea.

.Egoera jakin batean har daitezkeen erabaki-mota desberdinak identifikatu eta sailkatzea.

.Lan-arriskuei aurrea hartzeko hainbat plan, konplexutasun maila desberdinekoak, aztergai harturik, beraietan deskribatzen diren babes ekipo eta baliabideak aztertzea.

8.6. Industri sektorean segurtasunerako erabiltzen diren baliabide eta ekipoen erabilera definitu eta sustatzea.

.Norbanakoentzako babes jantzi eta ekipo arrunten propietateak eta erabilera deskribatzea.

.Sua itzaltzeko sistema-moten zerrenda ematea eta bakoitzaren propietate eta erabilerak deskribatzea.

.Arriskua edota larrialdia dagoela adierazteko jartzen diren arauzko seinale eta alarmen ezaugarriak eta xedea deskribatzea.

.Istripuen ondoren sendaketak eta lehen sorospenak egiteko eta zaurituak lekualdatzeko diren ekipo eta baliabideen ezaugarriak eta erabilerak deskribatzea.

.Alegiazko kasuetan, lan-ingurune desberdinen deskripzioak oinarri harturik:

_Segurtasun eta babeserako baliabide eta ekipoen zehaztapenak determinatzea.

_Dokumentazio teknikoa egitea, larrialdietarako ekipo, seinale, alarma eta irtenbideak non kokatu behar diren erakusten duena, indarra duen legeriari jarraituz.

8.7. Larrialdiei aurre egiteko eta sua itzaltzeko ekintzak burutzea, aurrez zehaztutako planaren arabera.

.Alegiazko larrialdi batzuk, hain zuzen ere, mota desberdineko sute batzuk, aztergai harturik:

_Su-mota bakoitza itzaltzeko ekipo eta produktu egokienak eta teknika eraginkorrena erabil daitezen sustatzea.

_Norbanakoen babes-ekipoak behar bezala erabil daitezen sustatzea.

_Ebakuazioa egitea, horretarako ezarritako epean, arau egokiei jarraituz eta norberaren eginkizuna betez.

8.8. Prebentzio-planen akats edo hutsuneen ondorioz gertatutako arrisku-egoerak eta istripuak aztertzea.

.Alegiazko kasu teoriko batzuk aztergai harturik, zeinetan langileen eta baliabide eta instalazioen segurtasuna kolokan jarri eta kalteak eragin baitira:

_Segurtasuna kolokan jarri duten kausak identifikatzea.

_Ezbeharra ekiditeko har zitezkeen neurriak banaka deskribatzea.

_Sortu den arrisku-egoerari aurre egiteko plana definitzea.

_Egoera konpontzeko zein ekipo eta baliabide behar diren zehaztea.

_Txostena egitea, indarra duen araudiarekiko desbideraketak edo arau-hausteak deskribatzeko.

_Kalteen kostua kalkulatzea.

8.9. Industri sektoreko enpresetan gertatutako benetako istripuak aztertu eta ebaluatzea.

.Istripuen kausak identifikatu eta deskribatzea.

.Arrisku-faktoreak eta istripua gertatzea eragotziko zuketen neurriak identifikatu eta deskribatzea.

.Istripuaren kausak direla-eta, langilearen eta enpresaren erantzukizuna ebaluatzea.

b) Edukiak

Lan-arriskuei aurrea hartzeko planak eta arauak

_Segurtasun-politika enpresetan.

_Lan-arriskuen prebentzioari buruz industri sektorean indarra duen araudia.

_Lan-inguruneko garbitasun eta ordenari eta norbanakoen higieneari buruzko arauak.

_Helburuak lortzeko jarraibideak ahoz jakinaraztea.

_Lan-arriskuei aurrea hartzeko planei buruzko dokumentazioa.

Arrisku faktoreak eta egoerak

_Industri sektoreko arrisku arruntenak.

_Prebentzio-metodoak.

_Babesak makinetan eta instalazioetan.

_Segurtasun neurriak produkzioan, makinen prestaketan eta mantentze lanetan.

Segurtasunerako baliabide, ekipo eta teknikak

_Norbanakoentzako babes jantzi eta ekipoak.

_Seinaleak eta alarmak.

_Suteetarako ekipoak.

Larrialdi-egoerak

_Ebakuazio-teknikak

_Su-itzalketa

_Kalteen balorazioa

Prozesu eta lan kimikoen segurtasuna:

_Segurtasun-teknikak: Bilakaera eta ikuspegia.

_Prebentzio-neurrien planifikazioa.

Arriskuen analisia.

_Segurtasunerako seinaleztapena.

Kimika sektoreko eta kideko industrietako jarduerei lotutako arriskuak:

_Industria kimikoa

_Janari-edarien industria.

_Ehungintza eta jantzigintza

_Larrugintza eta zapatagintza

_Zuraren eta kortxoaren industria

_Papergintza, argitalpena, arte grafikoak eta grabatutako euskarrien erreprodukzioa

Prebentzioa eta ingurumenaren babesa

_Industri higienea. Prebentzioa eta lan-ingurunearen babesa..

_Kutsatzaile fisiko, kimiko eta biologikoak. Detektagailuak eta neurgailuak. Analisiak eta higienearen arloko arriskuen mapa.

_Atmosferara egiten diren emisioek, hondakin-urek eta hondakin solidoek sortzen duten kutsadura. Larrialdi-plana ingurumenaren kutsaduraren aurrean.

_Kutsatzaileen tratamendu eta neurketarako teknikak. Ingurumenaren arloko araudia.

_Teknologia garbia erabiltzea hondakin gutxiago sortzeko.

9. lanbide modulua: arriskuen prebentzioa eraikuntza sektorean.

Iraupena: 116 ordu.

a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.

9.1. Eraikuntza obretako lan-arriskuei aurrea hartzeko planak aztertu eta ebaluatzea, obraren segurtasunerako behar diren neurri eta jarduketak planaren aplikazioaren ikuspegitik interpretatuz.

.Eraikuntza bateko prebentzio plana oinarri harturik:

_Arrisku-faktore nagusiak identifikatzea.

_Aurreikusitako neurriak ordenatu eta garatzea, aplikatuko balira ere.

_Plana aplikatzeko behar diren baliabideak identifikatu eta azaltzea.

_Ezustean azaldu litezkeen arrisku-faktoreak identifikatzea eta horiei aurrea hartzeko behar diren neurriak proposatzea.

9.2. Eraikuntza obretako segurtasunerako behar diren neurri, bitarteko eta jarduketak aztertzea.

.Alegiazko obra batean, behar diren neurri, bitarteko eta jarduketak azaltzea, honakoak direla-eta:

_Behin-behineko instalazioak

_Obrako biltegi eta tailerrak

_Bitarteko lagungarriak

_Makineria

_Obrako atazak

_Gorabehera-orriak behar bezala betetzea.

.Segurtasun arloan indarra duen araudia aukeratzea, egin beharreko atazaren eta erabili beharreko baliabideen arabera.

9.3. Segurtasunaren arloko prestakuntza-beharrak ebaluatzea eta behar diren prestakuntza-ekintzak definitzea, obra-mota, esku hartzen duten giza baliabideak eta prebentzio-plana erlazionatuz.

.Alegiazko kasu bat aztergai hartuta, obraren bat eta beraren prebentzio-plana egin behar direlarik:

_Higieneari eta lehen sorospenei buruz egin behar diren prestakuntza-ekintzak identifikatu eta deskribatzea, obraren ezaugarrien eta planaren arabera.

_Giza baliabide jakinei aplikatuko zaien prestakuntza-plana diseinatzea.

b) Edukiak

Lan arriskuen prebentzioari buruzko araudia

_Lan-arriskuei aurrea hartzeko batzordeak lanean.

_Segurtasunerako seinaleztapena.

_Segurtasunerako teknikak.

_Eskumenak, erantzukizunak eta zehapenak.

_Informazioa eta estatistika segurtasunaren arloan.

_Lanbide-arriskuak eta horien aurkako teknikak

_Lan-istripuak:

Azterlana eta Prebentzio Plana

_Planeko agiriak.

_Lehendik dagoen oinarrizko araudia. Interpretazioa eta aplikazioa.

_Makinen erabiltzaileen arriskuak eta prebentzio-bitartekoak. Norbanakoentzako eta taldeentzako babesak. Arriskuak makinetan eta makinekiko lanetan.

_Arriskuak eta prebentzio-bitartekoak obra-mota bakoitzean.

_Planaren analisia. Estatistikako indizeak. Istripuak. Norbanakoen babes-jantziak. Lehen sorospenak.

Segurtasuna bitarteko lagungarrietan

_Bitarteko lagungarriei buruzko agiri grafikoak.

_Jantzi, aldamio, asto, plataforma eta eskailerei buruzko segurtasun-arauak.

_Segurtasun-arauak jasogailuetan.

Arriskuak eraikuntzako eta herri lanetako zeregin nagusietan:

_Eraikuntza:

-Makinen erabiltzaileak, oro har.

-Enkofratzaileak, burdinlariak.

-Igeltsariak, oro har.

-Iturginak, berogailu-teknikariak.

-Argiketariak.

-Isolagarri eta iragazgaizgarrien jartzaileak.

-Eskaiolistak eta aurrefabrikatuen jartzaileak.

-Pintatzaile eta berniztatzaileak.

-Metalezko egituren muntatzaileak.

-Soldatzaileak.

-Zurginak.

-Igogailuzainak.

_Herri lanak:

-Makinariak, oro har.

-Enkofratzaileak, burdinlariak.

-Igeltsariak, oro har.

-Hodi-instalatzaileak.

-Zolatzaileak.

-Bide-seinaleztapeneko langilea.

-Seinalezaina.

-Aurrefabrikatuen jartzailea.

Segurtasuna behin-behineko instalazioetan eta obrako tailerretan

_Dokumentazio grafikoa instalazio eta tailerrei aplikaturik.

_Segurtasun-arauak komun, aldagela eta jantokietan.

_Segurtasun-arauak obrako instalazio eta tailerretan.

Segurtasuna makinerian

_Makineriari buruzko agiri grafikoak. Ezaugarri orokorrak, adierazleak eta segurtasunerako eragingailuak.

Segurtasuna obrako atazetan

_Agiri grafikoak obrako atazei aplikaturik.

_Lurrak/arrokak mugitzeko atazak. Zuloak, ezpondak eta lubetak. Zirkulaziorako bideak. Arekak. Lerradurak eta lur-jausiak.

_Lurpeko lanak. Lurrari eusteko prozedurak. Kutsatzaileen emisioa.

_Itsasoko eta ibaietako obrak eta obra hidraulikoak. Norbanakoentzako babes-jantziak. Ur gaineko ekipoak.

_Eraikitze eta eraiste obretako atazak.

Seinaleztapena

_Obra finkoan.

_Obra mugikorrean.

10. lanbide modulua: arriskuen prebentzioa zerbitzu sektorean.

Iraupena: 116 ordu.

a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.

10.1. Prebentzio-ergonomiako teknikak aztertu eta aplikatzea.

.Lanpostuaren kalitatearen adierazleak aztertzea eta lanpostu osasungarri eta erosoa lortzeko baloratu edota neurtu behar diren parametroak deskribatzea.

.Alegiazko kasu praktiko batean, lanpostua "in situ" aztertu behar dela:

_Balorazio irizpideak interpretatzea.

_Lanpostuaren neurriak, banaketa eta begietarako atsegingarritasuna zehaztea.

_Adierazleak neurtzeko ekipoak kalibratu eta prest jartzea.

_Zarata, argia, tenperatura, hezetasuna, aireberritzea eta haizearen abiadura neurtu eta erregistratzeko ekipoak erabiltzea.

10.2. Erradiazio ionizatzaileak sortzen dituzten iturri eta ekipoen oinarri fisikoak interpretatzea.

.Erradiologian erabiltzen diren atomo-fisikako kontzeptu eta unitate nagusiak azaltzea: egitura atomikoa, uhin elektromagnetikoak, kitzikapena eta ionizazioa eta energia-unitateak.

.Erradiazio ionizatzaileen eta materiaren arteko interakzioa azaltzea, alegia, nola eratzen den irudi erradiologikoa, zuzenean nahiz informazioa irudi bihurtzen duten detektagailuen bidez.

.Dosimetrian erabiltzen diren magnitude eta unitate atomiko nagusiak azaltzea: esposizioa (X), zurgatutako dosia (D), dosi baliokidea (H), dosi eraginkorra (He).

.Rx ekipoen eta Rx sorten ezaugarri fisikoak azaltzea: Rx tutuaren elementuak, Rx tutuari lotutako eragingailuak, Rx tutuek sortzen duten erradiazioaren ezaugarriak eta irudi-sistema guztien ezaugarriak:

10.3. Erradiazioen ekintza-mekanismoak eta organismoaren erantzun-mekanismoak aztertea: zelularen erantsuna, sistemaren erantzuna eta organismo osoaren erantzuna.

.Erradiazioak material biologiko batean eragiteko mekanismoak aipatzea eta bakoitza berari dagokion erantzuna-dosia erlazio-kurbarekin lotzea.

.Zelulak erradiazioari nola erantzuten dion eta erantzunean zein faktorek eragiten duten (fisikoak, kimikoak eta biologikoak) azaltzea.

.Sistemek eta organismo osoak (heldua, enbrioia eta fetua) erradiazioari nola erantzuten dioten azaltzea.

.Erradiazioaren epe luzeko eraginak (somatikoak eta genetikoak), arrisku-faktoreak eta horien haztapena azaltzea.

10.4. Erradiaziotik babesteko prozesua azertu eta protokoloak interpretatzea, arriskuak erabili beharreko unitate, neurri eta ekipoekin erlazionatuz edo lotuz.

.Erradiazioetarako babesaren kontzeptua, helburuak eta teknikak azaltzea, eta bai babesa justifikatu eta hobetzeko irizpideak ere.

.Lanbidea dela-eta erradiazioaren eraginpean dauden langileen sailkapena eta lantokietako zainketa-sistemak deskribatzea (eremuen sailkapena, seinaleztapena eta sarrera eta kontrol sistemak).

.Lanbidea dela-eta eraginpean dauden langileek, eriek eta gainerako pertsonek erradiologia unitateetan har dezaketen dosiaren mugak azaltzea.

.Langileak, eriak eta gainerako jendea erradiazioetatik babesteko neurriak azaltzea, beren teknika eta ekipoekin: egiturazkoak (blindaje finkoak) eta bestelakoak (osagarriak).

.Babes errediologikoan eragina duten ekipoen istripu eta matxurak bereiztea.

.Unitate bakoitzeko babes-arau nagusiak azaltzea:

_oinarrizkoa

_orokorra erradioskopiarekin

_erradiologia espezializatua (TAC, digitala eta angiografia)

_unidades mugikorrak, eskopiarekin edo halakorik gabe

_pediatria

_hortzak

_erradioterapia

_beste batzuk (podologia, albaitaritza, mamografia eta hezurren dentsitometria)

10.5. Material erradioaktiboak jaso, biltegiratu, erabili eta kanporatzeko protokoloetako teknikak aztertzea.

.Gai erradioaktiboak jaso eta biltegiratzeko arau eta baldintzak azaltzea: lekua (gammatekak), eremuaren kontrola, manipulatu eta identifikatzeko baldintzak (izaera eta aktibitatea _Bq-tan_).

.Hondakin erradioaktiboen mota bakoitza bera kanporatzeko erabili beharreko protokoloarekin (barneko kudeaketa edo kudeaketa transferigarria) erlazionatzea (erreferentzia-zenbakia, erradionuklidoa, aktibitatea, hondakin-mota, pisua, ukipeneko dosiaren gehieneko tasa, arrisku gehigarriak, biltegiratze data eta kanporatze data), aktibitate-mailaren (Bq) arabera.

10.6. Arrisku erradiologikoa duten larrialdietarako plana interpretatzea, ezarrita dauden protokoloen arabera.

.Erradiazio-iturriaren kontrola galdu eta langileen, erien eta gainerako jendearen osasunean edota ingurumenean berehalako ondorioak sor daitezkeen larrialdi erradiologikoak deskribatzea.

.Horrelako larrialdietarako plana, kasu bakoitzean jarduteko modua eta beharrezko ekipamendua deskribatzea.

.Kasu praktiko batean, larrialdi-plana aztergai delarik:

_langileek zenbateko dosia jaso lezaketen kalkulatzea, denbora eta sortarainoko distantzia kontuan hartuz, egoera bakoitzean.

.Instalazio erradiologikoen funtzionamenduari buruzko nazio mailako eta nazioarteko araudia interpretatzea.

b) Edukiak.

Zerbitzuen sektoreko arrisku orokorrak

_Zerbitzuen sektoreko arrisku orokorrak eta prebentzio-neurriak.

Ergonomia: bulegoetako lan-eremuen azterketa ergonomikoa

_Lanpostuaren neurriak

_Lan egiteko jarrera

_Ingurunearen erosotasunari buruzko baldintzak

Osasun arloko jardueraren arriskuak:

_Arrisku biologikoak:

-Identifikazioa

-Hartu beharreko prebentzio-neurriak

-Norbanakoentzako babes jantzi eta ekipoak.

_Gas anestesiko, konposatu zitostatiko eta esterilizazio-gasen eraginpean egotearen arrisku kimikoak

-Identifikazioa

-Hartu beharreko prebentzio-neurriak

-Norbanakoentzako babes jantzi eta ekipoak.

_Arrisku erradiologikoak

_Erradiazioen fisika.

_Rx ekipoen eta Rx sorten ezaugarri fisikoak.

_Erradiobiologia.

_Babes erradiologikoa.

Larrialdiak.

_Jarduteko protokoloak.

Nazioko eta nazioarteko araudia.

_Nazioko araudia.

_Harmonizazio eta normalizaziorako nazioarteko araudia.

_Erregistroak: motak eta artapena.

11. lanbide modulua: arriskuen prebentzioa nekazaritza eta basogintza sektorean.

Iraupena: 87 ordu.

a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.

11.1. Lan-arriskuen prebentzioari buruz nekazaritza eta basogintza sektorean indarra duen araudia aztertzea.

.Lan-arriskuen prebentzioaren arloan langileek eta enpresak dituzten eskubide eta betebehar nagusiak identifikatzea.

.Nekazaritza eta basogintzako makineria eta instalazioak erabiltzean hartu beharreko segurtasun-neurriak azaltzea.

.Pestizida eta ongarriak beren segurtasun edo kaltegarritasunaren arabera sailkatzea eta produktu bakoitzari ezarritako segurtasun-ikurra identifikatzea.

.Pestizida eta ongarriak ontziratu, etiketatu eta garraiatzen direnean aplikatu beharreko segurtasun-araudia identifikatzea.

11.2. Nekazaritza eta basogintza sektorean segurtasunerako erabiltzen diren baliabide eta ekipoen erabilera definitu eta sustatzea.

.Norbanakoentzako babes jantzi eta ekipo arrunten propietateak eta erabilera deskribatzea.

.Sua itzaltzeko sistema-moten zerrenda ematea eta bakoitzaren propietate eta erabilerak deskribatzea.

.Istripuen ondoren sendaketak eta lehen sorospenak egiteko eta zaurituak lekualdatzeko diren ekipo eta baliabideen ezaugarriak eta erabilerak deskribatzea.

.Alegiazko kasuetan, lan-ingurune desberdinen deskripzioak oinarri harturik:

_Segurtasun eta babeserako baliabide eta ekipoen zehaztapenak determinatzea.

11.3. Nekazaritza eta basogintza sektoreko enpresetan gertatutako benetako istripuak aztertu eta ebaluatzea.

.Istripuen kausak identifikatu eta deskribatzea.

.Arrisku-faktoreak eta istripua gertatzea eragotziko zuketeen neurriak identifikatu eta deskribatzea.

.Istripuaren kausak direla-eta, langilearen eta enpresaren erantzukizuna ebaluatzea.

11.4. Nekazaritza eta basogintza sektoreko lanaren arrisku higienikoaren eragileak osasunean duten eraginarekin eta beraiek detektatu edota neurtzeko teknika eta eragingailuekin erlazionatzea.

.Pestizida eta ongarriak sailkatzea, beren mota, osaera eta organismoan duten eragina kontuan hartuz.

.Kutsatzaile kimikoak eta laneko mikroklimak sorrarazten dituenak sailkatzea, beren izaera eta organismoan duten eragina kontuan hartuz.

.Nekazaritza eta basogintza sektorean ari diren norbanakoak eta taldeak babesteko ohiko neurriak deskribatzea.

11.5. Nekazaritza eta basogintza sektorean lan-zamatik datozen arriskuak aztertzea eta horiek ebaluatzeko teknikak aplikatzea.

.Lan-baldintzekin zerikusia izan eta neke fisikoan eragina duten faktoreen zerrenda ematea.

.Jarduera-mota desberdinetako gastu metabolikoak kalkulatzea.

.Zama fisikoarekin zerikusia duten osasun-arazoak deskribatzea.

11.6. Ingurumena babesteko neurrien behaketarako behar diren baliabideak aztertzea.

.Arauditik hartu eta sektoreari aplikatu behar zaizkion funtsezko arauak identifikatzea.

.Ingurumenean eragina izan dezaketen parametroak identifikatzea.

.Kontrol-sistemen eta hondakinak tratatzeko sistemen beharra eta garrantzia baloratzea, ingurumena babesteko eta ingurumenari buruzko arau eta zuzentarauak betetzeko baliabideak diren aldetik.

b) Edukiak.

Lan-arriskuen prebentzioari buruz nekazaritza eta basogintza sektorean indarra duen araudia.

Nekazaritzako makineriaren arrisku arrunt eta orokorrak

_Lan-ekipoen erabilera.

_Nekazaritzako makinak eta langileak nahasten diren lan-eremuak.

_Indar-hartunea eta Cardana.

Nekazaritzako traktorea

_Traktore-motak

_Traktorea erabiltzearen arriskuak.

_Beste arrisku-egoera batzuk

-Erorikoak

-Norberak edo bestek gidatutako traktoreak zapaltzea

-Harrapaketa

-Sutea

-Zarata eta bibrazioak

-Zirkulazio-istripua

-Substantzia toxikoak, hautsa eta substantzia alergikoak

_Legezko araudi oinarrizkoa

Nekazaritza eta basogintzako makineria

_Motokultorea.

_Motozerra.

Pestizidak eta ongarriak

_Definizioak eta sailkapenak

_Toxikologiaren oinarriak

_Segurtasun-errutinak, pestizidak direla-eta

_Norbanakoentzako babes-ekipoa

_Etiketatzea

_Ongarriak

Laboreak

_Laboreak eta beraiei lotutako prebentzio-neurriak.

_Laborantza estentsiboko laboreak eta bazka-laboreak.

_Zurezko labore mediterraneoak.

_Barazkigintza eta frutagintzako laboreak..

Abere-ustiapenak

_Abeltzaintzako lan-eremuak eta instalazioak.

_Purinak eta simaurra.

_Abeltzaintzari lotutako gaixotasunak.

_Profilaxiko errutinak.

_Behi-eta zaldi-azienda.

_Txerri-azienda.

_Ardi-eta ahuntz-azienda.

_Beste abere-ustiapen batzuk.

Lan-zama:

_Lan fisikoa, inguruneko baldintzak eta beraien arazoak: esfortzuak, jarrerak eta mugimendu errepikakorrak. Zama fisikoaren balorazio eta prebentziorako parametroak.

12. lanbide modulua: lan-inguruneko harremanak.

Iraupena: 58 ordu

a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak

12.1. Komunikazio teknikak eraginkortasunez erabiltzea lan ingurunean jarraibideak eta informazioa jaso eta transmititzeko, ideiak edo iritziak trukatzeko, zereginak esleitzeko eta proiektuak koordinatzeko.

.Mezu jakin bateko komunikazio mota identifikatzea, bai eta komunikazio onerako erabiltzen diren estrategiak ere.

.Komunikazio-prozesuaren etapak sailkatzea eta haren ezaugarriak azaltzea..

.Mezu argia duen komunikazio ona transmisioaren xede nagusia aizuntzen duten bide dibergenteak dituenetik bereiztea.

.Mezua bidaltzean igortzen dena eta jasotzen dena bat ez badatoz komunikazioan gertatuko diren arazoak ondorioztatzea.

.Mezua ulertzea eragozten duten interferentziak aztertu eta baloratzea.

12.2. Lan ingurunean sortzen diren gatazkei aurre egitea negoziazioaren bitartez, eta taldeko kide guztiek arazoaren detekzioan parte har dezaten lortzea, aurreiritzirik gabe eta gatazka konpontzen delarik, batez ere aldarazi ahal diren alderdiei lehentasuna emanik.

.Negoziazioaren kontzeptua eta elementuak definitzea.

.Negoziazio egoera batean gertatzen ahal diren portaera motak eta haien eraginkortasuna identifikatzea.

.Negoziaziorako estrategiak identifikatzea eta enpresetan gatazkak ekartzen dituzten egoera ohikoenekin erlazionatzea.

.Negoziazioa prestatzeko metodoa identifikatzea, eta horretarako ondoko faseak kontuan hartzea: informazioa biltzea, indarren arteko erlazioa ebaluatzea eta egin litezkeen akordioen aurreikuspena.

12.3. Erabakiak hartzea, horretara bultzatzen duten inguruabarrak aintzat harturik eta besteek izan litezkeen konponbideez dituzten iritziei jaramon eginik.

.Egoera jakin batean har daitezkeen erabaki-mota desberdinak identifikatu eta sailkatzea.

.Erabakia hartu beharra dakarten inguruabarrak aztertzea eta erabakirik egokiena hartzea.

.Konponbidea edo erantzuna aurkitzeko metodoa aplikatzea.

.Besteen iritziak errespetatzea eta kontuan izatea, nahiz eta norberaren iritzien aurkakoak izan.

12.4. Buruzagi jardutea modu eraginkorrean bere lan-eskumenen eremuan, kasuan kasurako estilorik egokiena erabiliz.

.Aginte-estiloak identifikatzea eta haietariko bakoitzaren berariazko jarreren berri ematea.

.Buruzagitzaren estiloak buruzagiak aurre egin beharreko egoerekin erlazionatzea.

.Enpresako tarteko buruen zeregina, eskumenak eta mugak aintzatestea.

12.5. Bileretan zuzendari edo moderatzaile aritzea edo haietan parte hartzea, laguntza aktiboa emanez edo partaideen kolaborazioa lortuz.

.Lan-taldeek banaka ari direnen aldean dituzten abantailak azaltzea.

.Bilerak planifikatzeko funtzioa eta metodoa deskribatzea, eta kasu simulatuen bitartez bileretako helburuak, agiriak, aztergaiak, parte-hartzaileak eta deialdia definitzea.

.Bilera-motak eta haien eginkizunak definitzea.

.Bilera-motak eta haien eginkizunak definitzea.

.Partaideen tipologia identifikatzea.

.Bileren garapeneko etapak deskribatzea.

.Talde-bileretan lortu nahi izaten diren helburu nagusiak azaltzea.

.Taldeak dinamizatzeko eta haien funtzionamendurako teknikak identifikatzea.

.Teknika nagusien ezaugarrien berri ematea.

12.6. Lan inguruneko motibazio-prozesua bultzatzea, bertako giroa hobetzea eta langileek enpresaren helburuak erdiesteko konpromisoa har dezatela lortzea.

.Lan inguruneko motibazioa definitzea.

.Motibazioaren teoria nagusiak azaltzea.

.Lan ingurunean aplikatzen ahal diren motibazio-teknikak identifikatzea.

.Simulatutako kasuetan, kasuan kasurako egokiak diren motibazio-teknikak aukeratu eta aplikatzea.

b) Edukiak.

Komunikazioa enpresan

_Taldeko kideei esleitutako zereginen berri ematen duen agiria sortzea.

_Helburuak lortzeko jarraibideak ahoz jakinaraztea.

_Komunikazio-motak.

_Komunikazio-prozesuaren etapak.

_Komunikazio sareak, bitartekoak eta bideak.

_Komunikaziorako oztopoak/trabak.

Pertzepzio-datuak manipulatzeko bitartekoak.

_Jarrerak sortzen dituen komunikazioa.

_Informazioaren kontrola. Informazioa zuzendaritzaren eginkizun gisa.

Negoziazioa

_Kontzeptua eta elementuak

_Negoziaziorako estrategiak

_Eragin-estiloak

Arazoak konpontzea eta erabakiak hartzea

_Lan inguruneko harremanen ondorioz sortutako gatazka egoerak konpontzea.

_Arazoak konpontzeko prozesua.

_Erabakian eragina duten faktoreak.

_Taldean erabakiak hartzeko metodorik ohikoenak.

_Erabakiak hartzeko faseak.

Aginte-estiloak

_Zuzendaritza edota buruzagitza

_Zuzendaritza-estiloak

_Buruzagitzari buruzko teoriak eta ikuspegiak

Lan-taldeak gidatzea/zuzentzea

_Taldeak dinamizatzeko eta zuzentzeko teknikak erabiltzea.

_Bileraren etapak.

_Bilera-motak.

_Taldeak dinamizatzeko eta zuzentzeko teknikak..

_Partaideen tipologia.

Motibazioa lan ingurunean

_Motibazioaren definizioa.

_Motibazioaren teoria nagusiak.

_Motibazio-faktoreen diagnostikoa.

13. lanbide modulua: lan prestakuntza eta orientazioa.

Iraupena: 58 ordu

a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak

13.1. Prebentzio edota babes ekintzak erabakitzea, arrisku-faktoreak eta berauek osasunean eta ingurumenean duten eragina gutxitzeko.

.Norberaren lan-eremuko arrisku-egoerarik arruntenak identifikatzea eta horien arabera jarduteko teknika orokorrak erabiltzea.

.Osasunari eta ingurugiroari egiten zaizkion kalteak berauen ondorioen eta arrisku-faktore ohikoenen arabera deskribatzea.

.Arriskurik ohikoenei dagozkien prebentzio eta babes neurriak proposatzea, haien ondorioak gutxitzeko.

13.2. Egoera simulatuetan, istripuaren ondoren oinarrizko osasun neurriak berehala aplikatzea.

.Alegiazko kasu batean zenbait edo anitz lagun zauriturik suertatuz gero, esku hartzeko lehentasuna ezartzea, lesioek biziraupenerako duten arriskua irizpide erabilita.

.Suertatzen diren lesioen arabera, aplikatu behar diren neurrien sekuentzia identifikatzea.

.Behar diren osasun-teknikak burutzea (BBS, inmobilizazioa, lekualdatzea...) eta horretarako ezarrita dauden protokoloak aplikatzea.

13.3. Kontratazioaren modalitateak bereiztea eta lan munduan besteren konturako edo bere konturako langile gisa sartzeko prozedurak aplikatzea.

.Bere produkzio-arloan indarreko legeriak baimendurik dauden lan kontrataziorako modalitateak identifikatzea.

.Egoera jakin batean, lanbide-esparruan enplegua bilatzeko teknika nagusiak hautatzea eta era egokian erabiltzea.

.Indarreko legeriaren arabera, bere konturako langile gisa jarduteko behar diren agiriak identifikatzea eta horiek behar bezala betetzea.

13.4. Lan-merkatuan orientatzea, bere gaitasunak eta interesak eta lanbide-ibilbiderik egokiena identifikatuz.

.Bere gaitasunak eta ezagutzak identifikatzea eta ebaluatzea, lanbide-balioak emanez.

.Bere interesak eta motibazioak definitzea eta, hala denean, sexuak edo bestelako faktoreek eragiten dituzten baldintzak baztertzea.

.Bere interesei dagozkien prestakuntza-eskaintza eta lan-eskaria identifikatzea.

13.5. Lanaren lege-esparrua interpretatzea eta lan-harremanetatik datozen eskubideak eta betebeharrak bereiztea.

.Lan zuzenbidearen oinarrizko informazio-iturriak erabiltzea (Konstituzioa, Langileen Estatutua, Europako Batasunaren zuzentarauak, Talde Hitzarmena...) eta berari dagozkion eskubideak eta betebeharrak bereiztea.

."Hartzekoen likidazioa"n agertzen diren kontzeptuak interpretatzea.

.Ereduzko talde-negoziazio simulatu batean:

_Negoziazio-prozesua deskribatzea.

_Negoziatzen diren aldagaiak identifikatzea (soldatak, segurtasuna eta higienea, produktibitatea, teknologia).

_Negoziazioaren ondorioz suerta daitezkeen ondorioak eta neurriak deskribatzea.

.Gizarte Segurantzarekiko prestazioak eta betebeharrak identifikatzea.

13.6. Espainiako egitura sozioekonomikoaren datuak interpretatzea, haietan eragina duten aldagaiak identifikatzea eta hauen aldakuntzek izaten ahal dituzten ondorioak azaltzea.

.Ekonomiari buruzko informazio orokorrak oinarri hartuta:

.Makroekonomiaren magnitude nagusiak identifikatzea eta haien arteko erlazioak aztertzea.

13.7. Sektoreko enpresa baten antolaketa eta egoera ekonomikoa aztertzea eta haiek eragin dituzten parametro ekonomikoak interpretatzea.

.Sektoreko ereduzko enpresa baten arlo funtzionalak azaltzea eta haien artean zer-nolako harremanak dauden adieraztea.

.Enpresa baten memoria ekonomikoa oinarritzat hartuta:

_Hartan esku duten aldagai ekonomiko nagusiak identifikatu eta interpretatzea.

_Enpresaren egoera ekonomikoa eragiten duten oinarrizko ratioak (finantza-autonomia, kaudimena, bermea eta ibilgetuaren finantzaketa) kalkulatu eta interpretatzea.

_Enpresak zein finantzabide erabiltzen ahal dituen adieraztea.

b) Edukiak

Lan-osasuna

_Lan-baldintzak eta segurtasuna.

_Arrisku-faktoreak: prebentzio eta babes neurriak.

_Lanaren antolaketa segurua: prebentzio eta babeserako teknika orokorrak:

_Lehen sorospenak.

Lan-arloko legeria eta lan-harremanak

_Lan zuzenbidea: naziokoa eta Erkidegokoa.

_Gizarte Segurantza eta beste prestazio batzuk.

_Talde-negoziazioa.

Orientazioa eta gizarteratze-laneratzea

_Lana bilatzeko prozesua.

_Nork bere kontura lan egiteko ekimenak.

_Norberak lanbidean duen gaitasuna eta pertsona gisa dituen interesak aztertu eta ebaluatzea.

_Prestatzeko eta lanbidera bideratzeko ibilbideak.

_Bereizkeriarik gabeko gizarte-ohiturak.

Ekonomiaren oinarriak

_Aldagai makroekonomikoak eta adierazle sozioekonomikoak.

_Nazioarteko harreman sozioekonomikoak.

Enpresaren ekonomia eta antolaketa

_Enpresa: arlo funtzionalak eta organigramak.

_Enpresaren funtzionamendu ekonomikoa.

14. lanbide modulua: lantokiko prestakuntza.

Iraupena: 354 ordu

a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak

14.1. Enpresan arriskuei aurrea hartzeko politikaren ezarpen eta garapenean parte hartzea.

.Prebentzio-programaren proiektua egitea: lanean izaten diren arriskuak, prebentzio neurriak eta babes neurriak azaltzea, jarduerak dituen arriskuak kontuan harturik.

.Prebentzio-programa garatzeko eskura dauden informazioa eta baliabideak aztertzea, lehendik dagoen programari hobekuntzak egiteko edo ezarri beharreko programa berria ahalik ongien egiteko.

.Kontrol egokiak egitea, enpresan ezarritako prebentzio-programa behar bezala burutuko dela ziurtatzeko.

.Prebentzio-programa ebaluatzea eta egin behar zaizkion aldakuntzak zehaztea, ezarritako neurrien eraginkortasunaren arabera.

14.2. Lan-arriskuen prebentzioari buruzko araudi orokorra eta zehatza bete daitezela sustatzea eta langileak horretara bultzatzea helburu duten jarduerak egitea.

.Enpresaren jarduera kontuan izanik, hari aplikatu behar zaion araudia hautatzea.

.Norbanakoen eta taldeen segurtasun-arauak betetzea eta betearaztea une oro, jarduera guztietan.

.Arai berriak jakinarazi eta horien berri zabaltzeko behar diren elementuak aukeratzea.

.Barneko araudietan aldaketak egitea araudi berriari egokitzeko.

14.3. Informazio, prestakuntza eta motibazio jarduerak antolatzea enpresako langileentzat.

.Informazio-kanpainak egitea jarduerak dituen arriskuei buruz, talde-babeserako neurriei buruz eta norbanakoentzako babes-ekipoei buruz.

.Jardueraren arriskuak direla-eta langileek behar duten prestakuntza definitzea, enpresako lan-baldintzen hobekuntza lortzeko.

.Prestakuntza-ekintzen garapenean parte hartzea.

.Langileek beren lan-baldintzei buruz duten iritzia jasotzeko sistema ezartzea.

.Langileek lan-baldintzen hobekuntzari buruz egiten dituzten iradokizunak jasotzea, prebentzio-programari eransteko.

14.4. Produkzio-prozesuei eragiten dieten arrisku zehatzak eta orokorrak identifikatu eta kontrolatzeko neurriak erabiltzea.

.Arrisku-egoera ohikoenak identifikatze aldera, lokal, makina, ekipo, substantzia, prestakin eta lan-metodoak ikuskatzea.

.Egoerak aztertzea, datu-erregistroak, emaitzen tratamendu estatistikoa eta datuen justifikazioa direla bide, eta jarduerei buruzko txostena egitea enpresako arriskuen prebentzioaren arduradunarentzat.

.Agente kimiko kutsatzaileak behar bezala etiketatu eta manipulatzen diren jakinaraztea.

.Produktu kutsatzaileak gordetzeko erabiltzen diren gelak kontrolatzea.

.Arriskurik ohikoenei dagozkien prebentzio eta babes ekintzak proposatzea, haien ondorioak ezabatu edo gutxitzeko.

.Talde-babeserako instalaturik dauden baliabideen berri ematea eta nola erabili behar diren jakinaraztea.

.Norbanakoentzako babes-ekipo egokiak aukeratzea arrisku bakoitzerako, ekipoen fitxategia sortuz edota eguneratuz eta informazioa gordetzeko edozein euskarri-mota erabiliz.

.Norbanakoentzako babes-ekipoen biltegiko inbentarioa egitea, aldagai guztiak kontuan izanik (erabiltzailea, iraungitasun-epea, mantentzea, berritzea...), eta behar denean horniduren eskaria egin dadila aholkatzea.

.Langileei arrisku bakoitzerako banakako babes-ekipo egokiei buruzko informazioa ematea, nola erabili eta zaindu behar dituzten azalduz.

14.5. Enpresan beti ere arduratsu jokatzea eta lankidetzan aritzea prebentzio-zerbitzuekin eta arriskuen prebentzioaren arloan eskumena duten erakundeekin.

.Beti ere enpresako prozedura eta arauekiko begirunea agertzea.

.Bere jarduerak enpresako prebentzio-programari nola eragiten dion aztertzea.

.Prebentzio zerbitzuetako langileekin eta prebentzio arloko ordezkariekin koordinaturik aritzea, eta ustekabeko aldaketa, premia edo gorabehera guztiak haiei jakinaraztea.

.Lanpostura garaiz iristea, baimenduta dauden atsedenaldiak egitea eta garaia izan arte lantokitik ez alde egitea, bidezko arrazoiren bat ez badago.

.Enpresaren eskariak eta arauak betetzea eta lanbidean ongi aritzea, alegia, egitekoak betetzea, lehentasunaren araberako hurrenkeran, eta lana behar den garaian bukatzea.

.Ematen zaizkion jarraibideak eta zereginak arretaz interpretatu eta betetzea, bere lanaren ardura izatea eta unean uneko pertsona egokiarekin harreman eraginkorretan aritzea.

b) Edukiak

Lantokiari buruzko informazioa.

_Lantokiaren antolaketa: organigramak..

_Erantzukizun-lerroa. Gorabehera, premia eta arazo guztiei buruzko informazioa jarduera burutu bitartean.

_Produkzio-prozesuari buruzko informazio teknikoa. Prozedurei buruzko eskuliburuak. Jokaera zuzena enpresako eta lan-taldeko organigramaren barruan.

Arriskuen prebentzioari buruzko informazioa lortzeko prozesuak.

_Garatu beharreko prozedura eta prozesuei dagokien terminologiaren erabilera.

_Segurtasun eta osasun arloko arduradunak eta larrialdietan zeregin zehatzak dituzten taldeak.

_Arriskuen prebentzioari buruzko informazio-iturrien identifikazioa.

_Informazio-iturrien hautaketa.

_Informazioa lortzeko kudeaketa.

_Lantokiko segurtasun eta osasunarekin zerikusia duten jakinarazpen eta erreklamazioen kudeaketa.

_Informazioa eskatzea, komunikazio-teknikak erabiliz, eta langileek emandako informazioa interpretatu, kuantifikatu eta prozesatzea.

Informazioaren antolaketa eta tratamendua.

_Arriskuen prebentzioaren eta ingurumen-eraginaren arloko hainbat fase eta alderdiri buruzko agiriak katalogatu, sailkatu eta artxibatzea.

_Agiriak katalogatu, artxibatu eta sailkatzeko erakundean erabiltzen den metodoaren identifikazioa.

_Erakunde barnean informazioa trukatzeko erabiltzen diren prozesuaren eta prozeduraren identifikazioa.

_Estatistikak egitea.

_Datu-baseetarako programa informatikoen erabilera.

_Langileek segurtasun gaietan hartzen duten prestakuntzaren egokitasuna/ezegokitasuna. Ekintzak.

_Segurtasunerako sistema, ekipo eta eragingailuen egokitasuna/ezegokitasuna. Ekintzak.

Documentazioa eta protokoloak.

_Aplikatu beharreko legezko araudiaren identifikazioa: iturria eta maila. Arriskuen ebaluazioa. Prebentzio-ekintzaren planifikazioa:

_Babes eta prebentzio neurriak eta prebentzioan erabili beharreko materiala. Lan-baldintzen eta langileen jardueraren kontrola.

_Langileen osasunaren kontrolak.

_Lan-istripuen eta lanbide-gaixotasunen zerrenda.

Arriskuen prebentzioari eta ingurumen-eraginari buruzko informazio edota prestakuntza planak.

_Planaren gaiaren identifikazioa.

_Txostengile eta laguntzaileei informazioa helaraztea.

_Dokumentazioa/material didaktikoa identifikatu eta prestatzea.

_Informazio-edota prestakuntza-planaren kudeaketa komunikabideetan. Egutegiak betetzen diren begiratzeko kontrolak. Ebaluaziorako galdera-sorten analisia.

Arriskuen prebentzioari eta ingurumen-eraginari buruzko informazioa eta prestakuntza.

_Segurtasuna produkzio-sisteman eta kalitate-planetan sartzea.

_Segurtasunaren "kosturik eza".

_Etengabeko hobekuntza segurtasunean.

_Komunikazioa, hartzaileen ezaugarrien, baldintzen, egoera pertsonalen, gizarte-eta lan-egoeraren arabera.

_Segurtasunaren eta ingurumen-eraginaren arloan pertsonak motibatzeko gakoak lan-ingurunean.

-Kontzeptuak.

-Jarrerak.

-Prozedurak.

Ingurumen arloko kudeaketa.

_Abiaburuko dokumentazioa.

_Arazoen identifikazioa.

_Kontrola.

_Hondakinen tratamendua eta kanporatzea.

_Ingurumen arloko auditoreen ikuskapenak.

_Lortutako dokumentazioa. Ekintzak.

2.3. Iraupena, sekuentzia eta ordu-banaketa

LANBIDE MODULUA IRAUPENA ASTEKO ORDUAK IKASMAILA

1. Prebentzioaren kudeaketa 192 6 1.a

2. Segurtasun-baldintzen ondorio diren arriskuak 160 5 1.a

3. Ingurumeneko arrisku fisikoak 160 5 1.a

4. Ingurumeneko arrisku kimiko eta biologikoak 160 5 1.a

5. Antolaketaren eta lan-zamaren ondorio diren arriskuen prebentzioa 160 5 1.a

6. Larrialdiak 116 4 2.a

7. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak enpresan 128 4 1.a

8. Arriskuen prebentzioa industri sektorean 145 5 2.a

9. Arriskuen prebentzioa eraikuntza sektorean 116 4 2.a

10. Arriskuen prebentzioa zerbitzu sektorean 116 4 2.a

11. Arriskuen prebentzioa nekazaritza eta basogintza sektorean 87 3 2.a

12. Lan-inguruneko harremanak 58 2 2.a

13. Lan prestakuntza eta orientazioa 58 2 2.a

14. Lantokiko prestakuntza 354 Lanaldian

II. ERANSKINA

Lanbide arriskuen prebentzioko heziketa zikloko lanbide moduluetan irakaslanean arituko diren irakasleen espezialitateak

LANBIDE MODULUA IRAKASLEEN ESPEZIALITATEA KIDEGOA

1. Prebentzioaren kudeaketa. Lan prestakuntza eta orientazioa. Bigarren hezkuntzako irakaslea

2. Segurtasun-baldintzen ondorio diren arriskuak. Fabrikazio mekanikoko antolaketa eta proiektuak. Bigarren hezkuntzako irakaslea

. Energia-sistemetako antolaketa eta proiektuak

3. Ingurumeneko arrisku fisikoak. Industri kimika eta analisiak. Bigarren hezkuntzako irakaslea

. Diagnosi-prozesu klinikoak eta produktu ortoprotesikoak

4. Ingurumeneko arrisku kimiko eta biologikoak. Industri kimika eta analisiak. Bigarren hezkuntzako irakaslea

. Diagnosi-prozesu klinikoak eta produktu ortoprotesikoak

5. Antolaketaren eta lan-zamaren ondorio diren

arriskuen prebentzioa. Lan prestakuntza eta orientazioa. Bigarren hezkuntzako irakaslea

6. Larrialdiak. (1).

7. Informazioaren eta komunikazioaren. Fabrikazio mekanikoko antolaketa eta proiektuak. Bigarren hezkuntzako irakaslea

teknologiak enpresan. Energia-sistemetako antolaketa eta proiektuak

8. Arriskuen prebentzioa industri sektorean*. Fabrikazio mekanikoko antolaketa eta proiektuak. Bigarren hezkuntzako irakaslea

. Energia-sistemetako antolaketa eta proiektuak

9. Arriskuen prebentzioa eraikuntza sektorean*. Fabrikazio mekanikoko antolaketa eta proiektuak. Bigarren hezkuntzako irakaslea

. Energia-sistemetako antolaketa eta proiektuak

10. Arriskuen prebentzioa zerbitzu sektorean*. Industri kimika eta analisiak. Bigarren hezkuntzako irakaslea

. Diagnosi-prozesu klinikoak eta produktu ortoprotesikoak

11. Arriskuen prebentzioa nekazaritza eta basogintza sekt*. Fabrikazio mekanikoko antolaketa eta proiektuak. Bigarren hezkuntzako irakaslea

. Energia-sistemetako antolaketa eta proiektuak

12. Lan-inguruneko harremanak. Lan prestakuntza eta orientazioa. Bigarren hezkuntzako irakaslea

13. Lan prestakuntza eta orientazioa. Lan prestakuntza eta orientazioa. Bigarren hezkuntzako irakaslea

(*) Lanbide modulu honen irakaskuntzan laguntzaile arituko da "irakasle espezialista" bat, LOGSEko 33.2 artikuluan aurreikusten diren horietakoa.

(1) Lanbide modulu hau irakasteko beharrezkoa da irakasle espezialista bat, LOGSEko 33.2 artikuluan aurreikusten diren horietakoa.

Hezkuntza Departamentuak beste espezialitate batzuetako irakasleak gaitu ahal izanen ditu Lanbide Arriskuen Prebentzioko heziketa zikloko zenbait lanbide modulu irakasteko.

III. ERANSKINA

Ikasketa hauetarako gutxienez behar diren leku eta instalazioak

Apirilaren 30eko 777/1998 Errege Dekretuko 19. artikuluarekin bat etorriz, Goi Mailako Lanbide Heziketako Lanbide Arriskuen Prebentzio zikloko irakaskuntza gauzatu ahal izateko ondorengo taulan azaltzen diren irakaslekuak behar dira, gutxienez.

Irakaslekuen azalerak ikasleen kopuruaren arabera murriztu ahal izanen dira, 2. eta 3. zutabeetako balioak erreferentzia harturik.

Segurtasun tailerra 120 m2 90 m2

Prozesu tailerra 240 m2 210 m2

Analisi laborategia 90 m2 60 m2

Erabilera anitzeko gela 60 m2 40 m2

.Ez da interpretatu behar zehaztu diren prestakuntza eremu diferenteek nahitaez zerrakuraz bereizirik egon behar dutenik. __ __ a0210515 __

Iragarkiaren kodea: