121. ALDIZKARIA - 2002ko urriaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

715/2002 EBAZPENA, abuztuaren 2koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "NA-134 errepidean (Ebroko Ardatza), San Adriango industrialdeko sarbideak hobetzea" behin betikoz onesten duena.

Herrilan zuzendari nagusiak, ekainaren 12ko 583/2002 Ebazpenaren bidez, "NA-134 errepidean (Ebroko Ardatza), San Adriango industrialdeko sarbideak hobetzea" teknikoki onetsi eta 20 egun baliodunetan jendaurrean jarri zuen, hark ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda barne. Ebazpena 2002ko ekainaren 28ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (78. zk.) eman zen argitara.

Epe horretan ez da alegazio bat ere aurkeztu.

Hori horrela, Zainketa Zerbitzuak adierazi eta proposatutakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen 23/1983 Foru Legeko 36. artikuluko 2. idatz-zatiaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak eta Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak urriaren 7ko 3912/99 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "NA-134 errepidean (Ebroko Ardatza), San Adriango industrialdeko sarbideak hobetzea" proiektua behin betikoz onestea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.

3. Ebazpen hau San Adriango Udalera, Desjapetzapen Atalera eta Zainketa Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko abuztuaren bian.-Herrilan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: A0209072