118. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

734/2002 EBAZPENA, abuztuaren 2koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana. Honen bidez esleitzen dira "Iruñeko Barrutiko zenbait errepidetako zoladuraren konponketa eta indartzea: NA-30, Iparraldeko Ingurubidea, NA-32, Ekialdeko Ingurubidea, NA-4201, Artika, NA-70101, Asterain-Irurtzun eta beste zenbait lan xeheago" izeneko obrak.

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, aditzera ematen da abuztuaren 2ko 734/2002 Ebazpenaren bidez kontratu hau esleitu dela:

-Kontratuaren xedea: aipatu lanak egitea.

-Esleipen modua: enkantea.

-Esleipenaren prezioa: 470.152,00 euro.

-Egiteko epea: 60 egun natural.

-Esleipen-hartzailea: Industrias Asfálticas de Navarra S.A.

Iruñean, bi mila eta biko abuztuaren bian.-Herrilan zuzendari nagusia, Álvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: A0209207