118. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O L L O

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabost egunean iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukitutakoek aipatu epean bidezko oharrak aurkez ditzaten.

Eskatzailea: Zulzuri, S.L. Jarduera: zura tratatu eta lehortzeko lantegia, (paratzea). Tokia: 441. lurzatia, 6. poligonoa, Ultzurrunen.

Ollon, bi mila eta biko abuztuaren hogeita hiruan. Alkate udalburua, Oscar Razkin Larráyoz.

Iragarkiaren kodea: A0209382