118. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

874/2002 EBAZPENA, apirilaren 30ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, 2002. urterako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko hainbat zentrotarako eskuzko josturen hornidura esleitzen duena (9/2002 lehiaketa publikoa).

Nafarroako Administrazio Publikoetako Kontratuei buruzko 10/1998 Foru Legearen 97. artikulua betetzeko, aditzera ematen da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 30eko 874/2002 Ebazpenaren bidez, honako kontratu hau adjudikatu dela:

-Kontratuaren xedea: 2002. urterako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko hainbat zentrotarako eskuzko josturen hornidura kontratatzea (9/2002 lehiaketa publikoa).

-Esleitzeko modua: lehiaketa publikoa, prozedura irekia.

-Adjudikazioaren prezioa: 375.863,18 euro, BEZa barne.

-Adjudikazio-hartzaileak:

.Alcon Cusí, S.A.

.B. Braun Dexon, S.A.

.Boston Scientific Iberica, S.

.Johnson & Johnson, S.A.

.Lorca Marín, S.A.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hogeita hamarrean.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: a0209151