118. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O R I S O A I N

Udalaren 2002ko aurrekontu arrunta. Hasierako onespena.

Orisoaingo Udalak, 2002ko otsailaren 23an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2002ko aurrekontu arrunta, hemen osagaiz osagai ematen dena:

DIRUSARRERAK:

Zuzeneko zergak: 11.413,22 euro.

Zeharkako zergak: 1.202,02 euro.

Tasak eta bestelako dirusarrerak: 646,21 euro.

Transferentzia arruntak: 17.807,99 euro.

Ondareko dirusarrerak: 8.384,13 euro.

Transferentziak eta bestelako kapital-dirusarrerak: 28.247,57 euro.

Finantza-pasiboak: 75.125,00 euro.

Dirusarrerak, guztira: 142.826,14 euro.

GASTUAK:

Langileen lansariak: 9.382,56 euro.

Ondasun arruntak eta zerbitzuak erostea: 10.672,70 euro.

Transferentzia arruntak: 4.492,68 euro.

Inbertsio errealak: 118.278,20 euro.

Gastuak, guztira. 142.826,14 euro.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan ezarritakoarekin bat, jendaurrean egonen da hamabost egunean, interesatuek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten.

Orisoainen, bi mila eta biko ekainaren hemezortzian. Alkatea, María Victoria Labiano.

Iragarkiaren kodea: A0209197