118. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M E N D A B I A

Arau subsidiarioetako aldaketa puntuala

Mendabiako Udalak, 2002ko uztailaren 29an egin osoko bilkura arruntean, gehiengo osoaren bidez, hau da, apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 47.3.i) artikuluak uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 115.1 artikuluari buruz aurreikusten duena betez, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen:

1. Hasiera batez onestea Mendabiako arau subsidiarioetako aldaketa, 2. unitateari dagokiona, Jesús Caro Ordóñez jaunak susatua eta Angel Fernández de Piérola jaun arkitektoak prestatu duen proiektuari jarraikiz.

2. Espedientea jendaurrean uztea hilabetez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitatean egiten diren egunkarietan iragarkia paratu ondoren.

3. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 115.3 artikuluan zehaztutako erakundeei espedientea igortzea.

Mendabian, bi mila eta biko abuztuaren bian. Alkatea, Samuel Caro Sádaba.

Iragarkiaren kodea: A0209054