118. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L I Z A R R A

Autotaxien zerbitzu publikoaren erregelamenduko aldaketa hasiera batez onetsirik

Lizarrako Udalak, 2002ko abuztuaren 1ean egin bilkura berezian, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

1.-Hasiera batez onestea Lizarran autotaxien zerbitzu publikoaren erregelamenduko aldaketa.

2.-Aipatu erregelamendua hasiera batez aldatzeko erabakia jendaurrrean uztea hogeita hamar eguneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean argitara eman ondoren, interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak egin ditzaten.

3.-Epe hori inolako erreklamaziorik jaso gabe iragan ondoren, hasiera bateko onespena behin betikoa bilakatuko da.

Lizarran, bi mila eta biko abuztuaren hamalauan. Sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0209052