118. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A L L O

Lan eskaintza publikoa

Alloko Udaleko alkate udalburuak, gaurko egunean, honako ebazpen hau eman du:

Ikurisik Alloko Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat, D mailakoa eta lan-kontratuduna, Udalaren E mailakoen artean deialdi murriztuaren bidez betetzeko beharra dagoela, eta hori plantillako lanpostuak handitu gabe, betiere 2002ko maiatzaren 6ko bilkuran onetsitako plantilla organikoaren arabera eta Alloko Udalak 2002ko uztailaren 15eko bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz.

Toki Araubidearen oinarriak arautzen dituen Legearen 21. artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

Honako hau ebatzi dut:

1.-Honako lan eskaintza publikoa onestea:

Alloko Udalaren zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat, D mailakoa, lan-kontratuduna eta lanaldi osoan, Udalaren E mailakoen artean deialdi murriztuaren bidez betetzeko.

2.-Argitara bedi Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

3.-Udalaren iragarki oholean argitara dadila agintzea.

Allon, bi mila eta biko uztailaren hamabostean. Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0209045