I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
1042/2002 EBAZPENA, irailaren 6koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Osasun Zientzien Sailerako fluxuzko zitometroa erosteko gastua baimendu eta espedienteari hasiera ematen diona.
1.-Erakunde adjudikatzailea.
a) Organismoa: Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
b) Espedientea bideratzen duen bulegoa: Ekonomi Kudeaketako Atala.
c) Espediente zenbakia: C0015/02.
2.-Kontratuaren helburua.
a) Xedearen deskribapena: Fluxuzko zitometroa.
3.-Tramitazioa, prozedura eta adjudikatzeko modua.
Lehiaketa publiko irekia.
4.-Lizitazioko oinarrizko aurrekontua.
64.308,30 euro.
5.-Agiriak eta argibideak lortzea.
a) Administrazio eta Kudeaketa Eraikineko harrera-tokia.
b) Helbidea: Arrosadiko Campusa. 31006 Iruñea (Nafarroa).
c) Telefonoa: (948) 16 90 16.
d) Telefaxa: (948) 16 96 61.
e) www.unavarra.es.
6.-Eskaintzak edo parte hartzeko eskaerak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: hogeita seigarren egun naturaleko 14:30ak arte, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza tekniko eta administratiboen orrian agertzen dena.
c) Aurkezteko tokia: Erregistro Orokorra - Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
Administrazio eta Kudeaketa Eraikina. Arrosadiko Campusa. 31006 Iruñea (Nafarroa).
7.-Eskaintza ekonomikoak irekitzea.
a) Erakundea: Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Administrazio eta Kudeaketa Eraikina. Batzar gela.
b) Helbidea: Arrosadiako Campusa. 31006 Iruñea (Nafarroa).
c) Proposamen ekonomikoak zer egunetan, ordutan eta tokitan irekiko diren Errektoretzako iragarki-oholean jakinaraziko da, ireki baino 48 ordu lehenago, gutxienez.
8.-Iragarkien gastuak.
Prentsako iragarkiek edo iragarki ofizialek sortzen dituzten gastuak adjudikaziodunaren kontura izango dira.
Iruñean, bi mila eta biko irailaren seian.-Errektorea, Antonio Pérez Prados.
Iragarkiaren kodea: A0210004