116. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

712/2002 EBAZPENA, irailaren 9koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "Nafarroa etorbidea (Iruñeko Mendebaldeko saihesbidea) moldatzeko II. fasea: Ermitagañako ingurubideko eta Arcadio Larraonako biribilguneak" proiektuaren jendaurreko aldia ebatzi eta proiektua behin betikoz onesten duena.

Ekainaren 7ko 561/2002 Ebazpenaren bidez "Nafarroa etorbidea (Iruñeko Mendebaldeko saihesbidea) moldatzeko II. fasea: Ermitagañako ingurubideko eta Arcadio Larraonako biribilguneak" proiektuari onespen teknikoa eman zitzaion eta jendaurrean jarri zen. 2002ko ekainaren 24ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (76. zk.) eman zen argitara.

Ebazpen horren bitartez, proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri ziren, bidezko oharrak eta alegazioak egin zitezen.

Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak aditzera eman du alegazio aldian ez dela bakar bat ere aurkeztu.

Hori horrela, Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak adierazi eta proposatutakoarekin bat, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak urriaren 7an emandako 3912/99 Foru Aginduaren bidez ditudan ahalmenak erabiliz, eta Nahitaezko Desjabetzapen Prozedurari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraituz, Zuzendaritza Nagusi honek,

EBATZI DU:

1. "Nafarroa etorbidea (Iruñeko Mendebaldeko saihesbidea) moldatzeko II. fasea: Ermitagañako ingurubideko eta Arcadio Larraonako biribilguneak" proiektuaren jendaurreko aldia ebaztea, proiektuan aldaketarik egin gabe, ez baita alegaziorik aurkeztu.

2. "Nafarroa etorbidea (Iruñeko Mendebaldeko saihesbidea) berritzeko II. fasea: Ermitagañako ingurubideko eta Arcadio Larraonako biribilguneak" proiektua behin betikoz onestea. 867.657,65 euroko aurrekontua du, kontrata bidez egiteko.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.

4. Ebazpen hau Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzura, Bide eta Eraikuntza Zerbitzura, Desjapetzapen Atalera eta Iruñeko Udalera igortzea, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko abuztuaren bian.-Herrilan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: a0209074