11. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

EBAZPENA, 2002ko urtarrilaren 7koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zaindari izateko hamazazpi lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onesten duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, 2001eko irailaren 24ko Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zaindari izateko hamazazpi lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdi hori 2001eko 138. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara, azaroaren 14an.

Eskaerak aurkezteko epea amaiturik, bidezko da onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onestea.

Horrenbestez, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak urriaren 13ko 201/1999 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zaindari izateko hamazazpi lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda, eranskin gisa heldu dena, onestea.

2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko bost egun naturaletan, baztertu diren izangaiek erreklamazioak aurkeztu ahalko dituzte eta egindako akatsak zuzendu, halakorik badago.

3. Ebazpen hau mahaikideei jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren zazpian.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.

E R A N S K I N A

Onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda

Onartuak:

AGUIRRE SENGARIZ, MARIA ROSA

ALVAREZ GONZALEZ, FELIX

ARTAZCOZ ECHARTE, MARIA

GARCIA FALCES, JESUS

GARDE ALASTUEY, MAXIMO

GONZALO DE CARLOS, ALICIA

HUARTE GARCIANDIA, GEMA

JUAN ARBELOA, MARIA NIEVES

LACOSTA ARTIGAS, MARIA ELENA

LIZARRAGA ECHAIDE, JOSE RAMON

LUQUIN CORRO, MARIA NATIVIDAD

MANCHO ZUBIALDE, JESUS IGNACIO

OCHOA ELIZALDE, ISABEL

PEREZ PICON, MARIA DEL MAR

RESANO APEZARENA, MARIA IZASKUN

RUIZ CARRASCOSA, BLANCA ESTHER

RUIZ DE LAS HERAS DE LA HERA, ROSA ANA

SARAGÜETA GOÑI, MARIA CAMINO

SARRIAS ESCORS, SUSANA

SOLA SIRON, MARIA ASUNCION

URRIZA BELOQUI, MARIA IDOIA

VALENCIA SAINZ DE BARANDA, MARI LUZ

VELASCO GONZALEZ, MAITE

ZUNZARREN URIAQUE, MIGUEL

Baztertuak:

Borondatezko eszedentzian egoteagatik, lanpostua gordeta

ILUNDAIN OLORIZ, ANA

VERGARA ERICE, RAQUEL

4.c) idatz-zatian eskatzen den betebeharra ez betetzeagatik.

SANZ URIZ, JESUS MARIA

Iragarkiaren kodea: A0200484