11. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

2001eko aurrekontuko aldaketak hasiera batez onetsita

Mankomunitateko Batzar Orokorrak 2001eko azaroaren 5ean egin bilkuran, honakoa erabaki zen:

Ikusirik, 2001eko aurrekontuko aldaketen espedientea, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 212. artikuluan eta hurrengoetan, bai eta irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 35.ean eta hurrengoetan ere ezarritakoa, aho batez erabaki da hasiera batez onestea aldaketa hauek:

1.-2000ko kontuetan Kutxan kontabilizatuak, 55.000.000 pezeta, gastuetan kontabilizatuko dira, finantza-aktibo gisa: "Inbertsio fondoak", 1-89-890 kontusaila.

2.-Kreditu berezia. Inbertsio fondoak. Zenbatekoa: 25.000.000 pezeta. 1-611-8900 kontusaila, Diruzaintzako gerakinarekin finantzatuak.

3.-Kreditu berezia. 1-121-61601 kontusaila. "Bulego berriko informatikako ekipoa". Zenbatekoa: 218.300 pezeta, Diruzaintzako gerakinarekin finantzatuak.

Halaber, abenduaren 10ean egin bilkuran, honako aldaketa hauek onetsi ziren:

1.-Kreditu berezia. 1-441-62901 kontusaila. Kontzeptua: telemando bidezko alarmak ezartzea. Zenbatekoa: 2.598.708 pezeta. Diruzaintzako gerakinarekin finantzatua.

2.-Kreditu berezia. 1-126-64501 kontusaila. Kontzeptua: Sispre programa. Zenbatekoa: 169.000 pezeta. Diruzaintzako gerakinarekin finantzatua.

3.-Kreditu berezia. 1-463-22701 kontusaila. Kontzeptua: ingurumen arloko hezkuntza kanpaina. Zenbatekoa: 8.500.000 pezeta. Finantzaketa: Nafarroako Gobernuaren diru laguntza: 3.225.000 pezeta. Bestelakoak: 1.100.000 pezeta. Diruzaintzako gerakina: 4.175.000 pezeta.

Espedienteak jendaurrean egonen dira 15 egunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Haren aurkako alegaziorik aurkezten ez bada, behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea iragandakoan.

Garesen, bi mila eta bateko abenduaren hamazazpian. Udalburua, José Joaquín Urra Huarte.

Iragarkiaren kodea: A0113367