11. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A Z T A N

Xehetasun azterlana hasiera batez onetsita

Baztango Udaleko Gobernu Batzordeak, 2001eko azaroaren 16an egin bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Elizondoko 67. poligonoko 24. lurzatian, hiri lurzoru sendotuan, hau da, Aita Donosti kaleko 2 zenbakian, Sortzez Garbiaren Lekaime Misiolarien Komunitateak sustatutako xehetasun azterlana. Azterlan hori Plaza arkitektoak prestatua da 2001eko abuztuan eta eta horretarako abiarazi den espedientean dago. Erabakiak ez du baldintzapetuko Udal honen iritzia behin betiko onespenari dagokionez.

Aditzera ematen da, hamabost eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik, interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten, indarra duen legerian agindutakoari jarraituz.

Elizondon, bi mila eta bateko abenduaren hogeian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0113361