11. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

SAN MARTIN UNX

2001eko ekitaldiko aurrekontuaren onespena

San Martin Unxeko Udalak 2001eko ekitaldiko aurrekontuen espedientea eta hura betearazteko oinarriak onetsi zituen 2001eko abenduaren 12ko osoko bilkuran.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 275. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek egoki juzgatzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik bada, Udalak, osoko bilkuran, haiek ebatziko ditu eta aurrekontua behin betikoz onetsiko du ondoren. Halakorik ez bada, ordea, aurrekontua behin betikoz onetsitzat joko da jendaurreko epea igarotakoan.

Argitara ematen da, interesatu orok jakin dezan.

San Martin Unxen, bi mila eta bateko abenduaren hamalauan. Alkate udalburua, Javier Abete Blanco.

Iragarkiaren kodea: A0113283