11. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

INDUSTRIA ETA TEKNOLOGIA, MERKATARITZA, TURISMO ETA LAN DEPARTAMENTUAREN. Ediktua.

Eskatutakoaren arabera, izapidatzeko onartu da Meatzeei buruzko Legeko c) atalean birsailkatzea Eltzaburu 3404 ofita ustiategia, Ultzamako mugapean dagoena, Ofita Navarra, S.A. sozietateak aurkezturik.

Eta hau aditzera ematen da, interesatu guztiek Iruñeko Fuerte del Príncipe II. Eraikinean, Tomás Caballero parkea, 1-5. solairuan dagoen Industri Segurtasuneko Zerbitzuan espedientea azter dezaten, 8:30etik 14:30 arte, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hamabost eguneko epean, Meatzeei buruzko 1973ko uztailaren 21eko 22/1973 Legearen 51. artikuluan eta Meagintzaren Araubiderako 1978ko abuztuaren 25eko Erregelamendu Orokorreko 70. artikuluan xedaturikoarekin bat.

Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hogeita zazpian.-Industri Segurtasuneko Zerbitzuko zuzendaria, José Antonio Ayesa Usabiaga.

Iragarkiaren kodea: A0112443