11. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

23/2002 EBAZPENA, urtarrilaren 9koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "Galarko Comarca-2 industrialdeko sarbideak" egiteko proiektua jendaurrean jartzeko epea ebatzi eta behin betikoz onesten duena.

"Galarko Comarca-2 industrialdeko sarbideak" egiteko proiektua teknikoki onetsi eta jendaurrean jarri zen irailaren 12ko 768/2001 Ebazpenaren bidez (2001eko irailaren 28ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 118. zenbakian).

Ebazpen horren bidez, hasiera eman zitzaion ukitutako ondasun eta eskubideak desjabetzeko espedienteari, eta proiektua jendaurrean jarri zen, egokitzat jotzen ziren ohar eta alegazioak egin zitezen.

Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak aditzera eman du alegazioak aurkezteko epean ez dela bat ere hartu eta beraz ez dela proiektuko agiri bat ere aldatu behar.

Ingurumen zuzendari nagusiak, 2001eko abenduaren 11n, adostasun txostena eman zuen.

Horrenbestez, Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak jakinarazi eta proposatu duenarekin bat, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak urriaren 7ko 3912/99 Foru Aginduaren bidez eskuordeturik dauzkan ahalmenak erabiliz, Zuzendaritza Nagusi honek

EBATZI DU:

1. "Galarko Comarca-2 industrialdeko sarbideak" egiteko proiektua jendaurrean egoteko epea bukatutzat ematea.

2. "Galarko Comarca-2 industrialdeko sarbideak" egiteko proiektua behin betikoz onestea. Haren aurrekontua 2.216.271,27 eurokoa da, BEZa barne.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.

4. Ebazpen hau igortzea Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzura, Bide eta Eraikuntza Zerbitzura, Desjabetzapen Atalera, eta Galarko Udalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren bederatzian.-Herrilan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: A0200558