105. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M U R C H A N T E

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean, hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan eta Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazioari buruzko Erregelamendua onetsi zuen 1131/1988 Errege Dekretuaren 17. artikuluan (1988-10-5eko "Estatuko Aldizkari Ofiziala") xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabortz egunean iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: José Moreno e Hijos, S.L. Jarduera: aletegia eta gai fitosanitarioen salmenta (instalazioa). Tokia: El Collado alderdia, 3. poligonoa, 911. lurzatia.

Murchanten, bi mila eta biko uztailaren batean. Alkatea, Ignacio López Catalán.

Iragarkiaren kodea: A0207633