105. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U R L A T A

N-17 unitatearen garapenari buruzko hirigintzako hitzarmena onetsita

Burlatako Udalak, 2002ko ekainaren 6an egin bilkura arruntean, besteak beste, erabaki hau hartu zuen:

1.-Hasiera batez onestea hirigintzako hitzarmena, Burlatako Udalaren eta Miguel Ignacio Istúriz Leránoz jaunaren (Inversiones Flomar Pamplona, S.L.) eta Segundo, María Luisa, Javier eta Juan Vicente Lecumberri Goñi jaun-andreen artean sinatu beharrekoa. Hitzarmen hori indarrean dagoen HAPOko N-17 unitatearen garapenari buruzkoa da eta bilkuraren espedientean dago behar bezala eginbidetua.

2.-Hasiera batez onestea indarrean dagoen HAPOko N-17 unitateko urbanizazio proiektuaren eguneratzea izeneko agiria, Juan José Echeverría Dancausa arkitektoak prestatua eta bilkuraren espedientean dagoena behar bezala eginbidetua.

3.-Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

4.-Alkatetzari ahalmena ematea, erabaki hau aplikatu eta garatzeko beharrezko agiri guztiak sina ditzan.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak sor ditzan, eta ohartarazten, erabaki honen aurka errekurtso hauek aurkez daitezkeela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, uztailaren 13ko 29/1998 Legean ezarritakoari jarraituz, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita;

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabetean, jakinazpen honen biharamunetik hasita; eta

c) Errekurtso horiek baino lehen eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, jakinarazten den erabakia hartu duen udal organoari zuzendua, hilabetean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita.

Burlatan, bi mila eta biko ekainaren hogeita zazpian. Alkatea, José Luis Góngora Setuáin.

Iragarkiaren kodea: A0207842