105. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E L T Z A B U R U

Herrilur desafektatuen enkantea, ehuneko 10 merkeago, odol garbiko edo lehiatzekoen behortegi bat paratzeko

Eltzaburuko (Ultzama) Kontzejuko Batzarreak, 2002ko abuztuaren 12an egin bilkura berezian, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

Modu bateratuan, unitate bakarra balitz bezala, odol garbiko edo lehiatzekoen behortegi bat paratzeko, ondotik aipatzen diren herrilur desafektatuen plegu itxiaren bidezko enkante publikoa egitea, haien erabilera 30 urtez lagatzeko:

-Landalurra, Auzaldea parajean, 36 hektarea, 49 area eta 12 zentiareakoa (364.912 metro karratu), Iruñeko Jabetzako Hirugarren Erregistroko 2.518 liburukian, 188. orriaren atzeko aldean, 4288. finka bezala inskribatua, katastroko 18. poligonoko 27A, 27B, 31B, 32A, 32B, 34, 203 eta 455B lurzatiei eta 453. lurzatiko zati bati dagokiena.

Postura edo lizitazioko gutxieneko prezioa, ehuneko 10eko beherapena eginda: 36.944,21 euroko kanona edo urteko errenta.

Proposamenak aurkezteko epea: iragarki hau argitaratzen denetik hasi eta hogeita zazpigarren egun naturalera bitarte.

Proposamenak aurkezteko lekua: Kontzejuko Alkatetza.

Proposamen ekonomikoak irekitzeko eguna: proposamenak aurkezteko epea amaitu ondoko lehen egun balioduneko arratseko bederatzietan.

Administrazio klausulen eta enkantea arautzen duten baldintzen plegua interesatuen eskura dago, Kontzejuko Alkatetzan.

Eltzaburun, bi mila eta biko abuztuaren hamabian. Kontzejuburua, José Luis Mutuberría Cía.

Iragarkiaren kodea: A0209034