105. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

F I T E R O

Hasierako onespena, herrilurra desafektatzeari

Fiteroko Udalak, 2002ko abuztuaren 13an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 27.000 metro karratuko herrilurra desafektatzea. Herrilur hori 6. poligonoko 33 A, B, C, D eta E lurzatian dago eta industria ezartzeko edo handitzeko asmoz egin da desafektazioa.

Aditzera ematen da eta hilabeteko epea zabalduko da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesa dutenek bidezko alegazioak aurkez ditzaten. Erreklamaziorik edo alegaziorik jasotzen ez bada, hasierako onespen hau behin betikoa bihurtuko da.

Fiteron, bi mila eta biko abuztuaren hamabian. Alkate udalburua, Manuel Angel Fernández Andrés.

Iragarkiaren kodea: A0209035