105. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R G U E D A S

Planeamenduko Arau Subsidiarioetako aldaketa

Udal honek, 2002ko ekainaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen herriko Hirigintza Planeamenduko Arau Subsidiarioetako aldaketa puntuala, herriko industrialdea handitzeari ekitearren.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 127 eta 115.2 artikuluetan xedatuarekin bat, espediente hau jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, interesatuek bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Arguedasen, bi mila eta biko uztailaren hiruan. Alkate udalburua, José Antonio Rapún León.

Iragarkiaren kodea: A0207741