105. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R R O I T Z

Hiri lurzorua handitzea, Udal Planean aldaketa puntuala eginez

Arroizko Udalak Udal Planean aldaketa puntuala eginez hirilurzorua handitzea onetsi zuen, hasiera batean, 2002ko ekainaren 28an egin osoko bilkuran. Pedro Alvarez de Eulate Marquínez jaunak sustatu du eta katastroko 2. poligonoko 1056 eta 1059. lurzatiei dagokie.

Agiri hori jendaurrean egonen da, hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, interesatuek azterTu eta alegazioak aurkez ditzaten.

Arroitzen, bi mila eta biko uztailaren lehenean. Alkatea, Antonio Barbarin Garísoain.

Iragarkiaren kodea: A0207689