105. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R A N G U R E N

Berraztertzeko errekurtsoa MULTRAF/2001/192 espedientearen kontra. Jakinarazpena, aurkitu gabeko interesatuarentzat

30/92 Legearen 59-4 eta 60. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, aditzera ematen da Alkatetzak ebazpen hau eman duela 2001eko urriaren 25ean:

Nire aitzinean, idazkaria bainaiz.

Arangurengo Udaleko alkate Manuel Romero Pardo naizen honek, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

Javier Muruzábal Flamarique jaunak MULTRAF/2001/192 zehapen espedientearen kontra aurkeztu duen berraztertzeko errekurtsoa jasota, eta espedientea eta txosten juridikoa azterturik

Ebatzi dut:

Javier Muruzábal Flamarique jaunak MULTRAF/2001/192 zehapen espedienteaz aurkeztu duen berraztertzeko errekurtsoa ezestea.

Erabaki (edo ebazpen) honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa para daiteke, zuzenean, administrazioarekiko auzien jurisdikzioan Nafarroan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean jakinarazi eta biharamunetik aitzina, edo bertzenaz, aldez aurretik eta hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean erabaki (edo ebazpen) hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

Mutiloabeitin, bi mila eta biko ekainaren hamarrean. Alkatea, Manuel Romero Pardo. Idazkaria, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0207688