105. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I T U R M E N D I

2002ko aurrekontu orokor eta bakarra eta plantilla organikoa hasiera batez onetsirik

Iturmendiko Udalak, 2002ko ekainaren 11ko bilkuran, legeak eskatutako gehiengoarekin, hasiera batez onetsi zituen 2002ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Halaber, behar den gehiengoarekin, hasiera batez onetsi zuen plantilla organikoa, euskaraz jakiteari buruzko zehaztapenak barne, Euskarari buruzko 18/1986 Foru Legean ezarritakoei jarraikiz.

Hasiera batez onetsitako bi espediente horiek jendaurrean egonen dira hamabost egun baliodunetan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 276. artikuluarekin bat, herritar eta interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak egin ditzaten. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, espedientea behin betikoz onetsitzat joko da.

Argitara ematen da orok jakin dezan.

Iturmendin, bi mila eta biko ekainaren hogeita zortzian. Alkate udalburua, Julen Galarza Otxoa.

Iragarkiaren kodea: A0207766