105. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Deialdia, peoi-enplegatu izateko hiru lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, Hondakinen Atalean ari daitezen

1. oinarria.-Arau orokorrak.

1.1. Peoi-enplegatu izateko hiru lanpostu, oposizio-lehiaketa bidez eta lan-kontratu finkoarekin betetzea da deialdi honen xedea, Mairagako Mankomunitateko Hondakinen Atalean ari daitezen.

1.2. Lanpostuak lan araubide finkokoak izanen dira eta haien lansaria plantilla organikoko D mailakoei eta Mairagako Mankomumunitateko lan-kontratudunei dagokiena izanen da. Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean kidetu eta hartan alta hartuko dute.

1.3. Lanaldiaren antolamendua zerbitzuaren beharren arabera egokituko da, eta hura noiznahi aldatzen ahalko dute administrazioko erakunde eskudunek, zerbitzuaren beharrek hartaraturik.

1.4. Epaimahaiak eman gabe uzten ahalko ditu lanpostuak, uste baldin badu izangaietako inork ez duela hartan aritzeko adina jakintza, gaitasun eta prestakuntza maila.

2. oinarria.-Bete beharreko eginkizunak.

Eginkizunak bere kategoriari dagozkionak izanen dira, hau da: Mairagako Mankomunitatearen lurraldean hiri hondakin solidoen bilketa eta tratamendua, eta Mairagako Mankomunitateko Hondakinen Ataleko buruak bereziki eskatzen dizkionak.

3. oinarria.-Izangaien baldintzak.

3.1. Deialdi honetan onartuak izateko, izangaiek eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, ondoko baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Adinez nagusia izatea eta espainiarra izatea edo Europako Batasuneko edozein estatutako nazionalitatea izatea edo Europako Elkarteak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen aplikazio esparruan sarturik dagoen estaturen batekoa, langileen joan-etorri librea aplikagarri bazaio.

b) Eskola Ziurtagiria edo parekoa izatea.

c) Egin beharreko eginkizunak betetzeko gaitasun fisiko eta psikikoa aski izatea.

d) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaiturik ez egotea eta administrazio publikoen zerbitzutik berezi ez izana.

3.2. Proba gainditu eta lanpostua eskuratzen duten izangaiek betebehar horiek deialdi honetan aurreikusitako epean eta moduan frogatu beharko dituzte. Eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean bete eta oposizion zehar, izendapena bitarte, haien jabe izan beharko dute.

4. oinarria.-Eskabideak.

4.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Mairagako Mankomunitateko erregistro orokorrean aurkeztu behar dira, hogeita hamar egun naturaleko epearen barrenean, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

4.2. Eskabidearekin batera ondoko agiriak ere aurkeztu beharko dira:

a) N.A.N.aren edo balio bereko agiriaren fotokopia konpultsatua.

b) Lehiaketaldirako alegatu diren merezimenduen agiri jatorrizkoak edo kopia kautotuak.

c) Deialdian eskatzen den tituluaren fotokopia, jatorrizkoarekin batean aurkeztuko dena, konpultsarako, edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina.

4.3. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

5. oinarria.-Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

5.1. Eskabideak aurkezteko epea iraganik, Mankomunitateko buruak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesten duen ebazpena emanen du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduko.

5.2. Izangai baztertuek 10 egun balioduneko epea izanen dute, argitaratu eta biaharamunetik aitzina, erreklamazioak egiteko eta, akatsik egin badute, horiek konpontzeko.

5.3. Erreklamazioak egiteko epea amaiturik, eta horiek ebatzirik, Mankomunitateko buruak ebazpena emanen du izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta hura argitaratuko da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean. Ebazpen horretan berean zehaztuko da probak zein toki, egun eta ordutan hasiko diren.

6. oinarria.-Epaimahaia.

6.1. Ondoko hauek osatuko dute epaimahaia:

Mahaiburua: Javier Santalla jauna, Mairagako Mankomunitateko burua.

Ordezkoa: María Eva María Gorri andrea, Mairagako Mankomunitateko buruordea.

1. mahaikidea: Santiago Sesma jauna, Mairagako Mankomunitateko Hondakinen Atalaren arduraduna.

Ordezkoa: Juan Antonio Lizarraga jauna, Mairagako Mankomunitateko txoferra.

2. mahaikidea: María Carmen Ochoa andrea, Mairagako Mankomunitateko Batzorde Iraunkorraren ordezkaria.

Ordezkoa: María Jesús Alzueta andrea, Mairagako Mankomunitateko Batzar Orokorraren ordezkaria.

3. mahaikidea: Julián Echávarri jauna, Mairagako Mankomunitateko ingeniaria.

Ordezkoa: José Antonio Echeverría jauna, Mairagako Mankomunitateko aholkulari ekonomikoa.

4. mahaikidea: José María Alcuaz jauna, Mairagako Mankomunitateko langileen ordezkaria.

Ordezkoa: Montserrat Del Campo andrea, Mairagako Mankomunitateko Hondakinen Ataleko langilea.

Idazkaria: Amanda Acedo andrea, Mairagako Mankomunitateko idazkari-kontu hartzailea.

Ordezkoa: Olga Pérez andrea, Mairagako Mankomunitateko administraria.

6.2. Hautapen probak egin baino lehenago osatu beharko da epaimahaia. Ezin izanen da osatu ez eta jardun ere, gutienez ere bere kideen erabateko gehiengoa biltzen ez bada.

6.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdi honen oinarriak ulertu eta aplikatzerakoan sor daitezkeen afera guztiak.

6.4. Epaimahaiak aholkulari adituak deitzen ahalko ditu proba guzti nahiz batzuetarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta horiexetan bakarrik lagunduko dute epaimahaia.

7. oinarria.-Oposizio-lehiaketa nola eginen.

7.1. Oposizio-lehiaketa bi fasetan eginen da, lehiaketaldia lehenbizi eta oposizioaldia gero, oinarri hauetan zehazten den gisara.

7.2. Oposizio-lehiaketa izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onartzen duen ebazpenean zehazten diren toki, egun eta orduetan hasiko da.

Ondotik, epaimahaiak behar diren iragarkiak emanen ditu, arauzko eran, gainerako probetarako.

7.3. Oposizio-lehiaketaren balorazioa, osotara, 50 puntukoa izanen da, horietarik 10 lehiaketaldian eta 40 oposizioaldian.

8. oinarria.-Lehiaketaldia.

8.1. Lehiaketaldiak 10 puntu izanen ditu, gehienez, eta ez da baztergarria izanen.

8.2. Aurkeztutako merezimenduak, oinarri hauetan ezarritakoaren ariora frogatuko direnak, ondoko baremo honen arabera baloratuko dira:

1.-Merezimendu akademikoak.

a) Bertzelako titulu ofizialak. 2 puntu, Lanbide Heziketako bigarren mailakoa bada, Mekanika alorrekoa; puntu 1, titulazioa bigarren mailakoa bai baina bertze alorretakoa edo baliokidekoa bada; eta 0,50 puntu, Unibertsitateko erdi mailako edo goi mailakoa bada.

b) Lanpostuaren eginkizunekin ikusteko duten ikastaroak, erakunde ofizialek edo onartutakoek emandakoak: 100 ordutik goitikoak, puntu 1; 50etik 100 ordu bitartekoak, 0,50 puntu; eta 15etik 50 ordu bitartekoak, 0,25 puntu.

Atal honetan 3 puntu lortzen ahal dira, gehienez.

2.-Merezimendu profesionalak.

a) Administrazio publikoetan zerbitzu egin izanagatik: puntu 1 urte bakoitzetik, gehienez ere 4 puntu.

b) C-1 motako gidatzeko karneta izateagatik: puntu 1.

c) C-2 motako gidatzeko karneta izateagatik: puntu 2.

d) Enpresa pribatu nahiz publikoetan zerbitzu egin izanagatik: 0,25 puntu urte bakoitzetik eta gehienez ere puntu 1.

Atal honetan 7 puntu lortzen ahal dira, gehienez.

8.3. Lehiaketa bukatutakoan, aditzera emanen da Mairagako Mankomunitateko iragarki oholean izangai bakoitzak lortutako puntuazioa.

9. oinarria.-Oposizioaldia.

9.1. Oposizoaldia ondoko ariketa hauek osatuko dute, eta gehienez ere 40 puntu lortzen ahal dira:

-Lehen ariketa: matematika eta kultura orokorra.

-Bigarren ariketa. Kasu teoriko-praktiko bati erantzun beharko zaio, idatziz, gai hauetaz: lanpostuaren eginkizunak eta/edo kamioien mekanika eta mantenimendua eta zirkulazio hezkuntza, baita Mairagako Mankomunitatearen funtzionamendua, estatutuak eta H.H.S.en kudeaketa arautzen duen ordenantza.

Lehen ariketari 20 puntu emanen zaizkio, gehienez ere, eta 10 puntu atera beharko dira, gutienez, bigarren ariketa egin ahal izateko. Halaber, bigarren ariketari 20 puntu emanen zaizkio, gehienez ere, eta 10 puntu lortu behar dira, gutienez.

9.2. Oposizioko ariketa bakoitza bukatutakoan, Mairagako Mankomunitateko iragarki oholean aditzera emanen da azterketa gainditu dutenen zerrenda, lortutako puntuazioarekin batera.

10. oinarria.-Azterketa gainditu dutenen zerrenda eta agirien aurkezpena.

10.1. Azken ariketa bukatutakoan, Mairagako Mankomunitateko iragarki oholean epaimahaiak probak gainditu dituztenen zerrenda ikusgai jarriko du, bakoitzaren puntuazioaren hurrenkeraren arabera. Horretarako, izangai bakoitzak lehiaketaldian eta oposizioaldian lortutako emaitzak batuko ditu. Halaber, puntuazio altuena lortu duten izangaiak izendatzeko proposamena eginen du.

Epaimahaiak puntu gehien eskuratu dituzten izangaiak izendatzeko proposamen lotetsia eginen dio Mairagako Mankomunitateko buruari. Proposamen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

10.2. Izendapen proposamena jakinarazi eta hurrengo 30 egun naturalen barrenean, zerrenda horretan sartuak dauden izangaiek ondoko agiriak aurkeztu behar dituzte Mankomunitateko idazkaritzan:

a) Zinpeko aitorpena, eginkizun publikoetan aritzeko ezgaituta edo gabetuta ez dagoela eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik berezi ez dela adierazten duena.

b) Mankomunitatearen Mutuak luzaturiko txostena, karguari dagozkion eginkizunak betetzea eragozten dion eritasunik edo akats fisiko nahiz psikikorik ez duela frogatzen duena.

c) Zin egin edo hitz eman Nafarroako Foru Araubidea begiratu, Konstituzioa eta Legeak onartu, eta karguari atxikirik dauden eginbeharrak zintzo beteko dituela.

10.3. Aipatu epearen barrenean izangaiek agiri horiek aurkezten ez badituzte, ezinbertzeko eta aski justifikatutako kasuetan salbu, ezin izanen dira izendatu eta haien jarduketa guztiak baliogabeturik geldituko dira, deusetan ukatu gabe, hala bada, frogak aurkezterakoan egindako faltsukeriagatik letorkeen erantzukizuna.

10.4. Aitzineko atalean azaldutakoa gertatzen bada, Mankomunitateko buruak hutsunea beteko du azterketa gainditu duten izangaien zerrendan ondo-ondotik heldu denarekin, betiere aitzineko ataletan zehazten den moduan.

11. oinarria.-Izendapena eta jabetza hartzea.

11.1. Hautaprobak bukatuta eta izangaiek aitzineko 10.2 oinarrian aipatzen diren agiriak ekarrita, Mankomunitateko buruak Mairagako Mankomunitateko Hondakinen Ataleko peoi-enplegatu izendatuko ditu.

11.2. Aipatu izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean emanen da argitara.

11.3. Izendatutako izangaiek izendapenaren jakinarazpena hartu eta hilabeteko epean jabetu beharko dute lanpostuez. Epe horren barnean lanpostuez jabetzen ez badira, ezinbertzeko kasuetan salbu, galduko dituzte Mairagako Mankomunitateko nomina eta plantillako langilea izateko eskubide guztiak. Halakorik gertatzen bada, 8.3 oinarrietan ezarritakoari jarraituko zaio.

12. oinarria.-Errekurtsoak.

Deialdi honen, haren oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauek para daitezke, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko sailari zuzendua, bi hilabeteko epean,erabaki hau edo errekurritzen den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aitzina, organo egileari errekurritzeko asmoa agertu ondoan, edo bertzenaz,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, orobat erabaki hau edo errekurritzen diren erabaki edo egintzak argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

c) Berraztertzeko errekurtsoa, erabaki hau hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau edo errekurritzen den aplikazio egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

Tafallan, bi mila eta biko abuztuaren zortzian. Mankomunitateko burua, Javier Santalla Prieto.

Eskabide eredua

Izena ................., adinez nagusia, N.A.N. zenbakia: ........, sorteguna ..............., bizilekua .............., karrika: ........... posta kodea ......, telefonoa ...........

Zure aitzinera agertzen naiz eta azaltzen dut:

-Mairagako Mankomunitateko Hondakin Atalean ari daitezen, peoi-enplegatu izateko hiru lanpostu oposizio-lehiaketa bidez eta lan-kontratu finkoarekin betetzeko deialdian, zenbaki honetako ..... eta data honetako ...... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu baitzen, onar nazazula eskatzen dudala.

-Lanpostuan aritzea galarazten ahal didan eritasunik edo akats fisikorik ez psikikorik ez dudala.

-Indarrean dauden xedapenetan ezarritako ezgaitasun bakarrik ere ez dudala.

-Ez naizela espediente bidez bereizia izan inongo administrazio publikoren zerbitzuetatik eta ez nagoela ezgaitua funtzio publikoetan aritzeko.

-Deialdi honetan eskatzen den titulazioa edota antzinatasuna badudala.

-Eskatutako baldintza eta betebehar guzti-guztiak betetzen ditudala, eskabideak aurkezteko ezarritako epea bukatzen den egunean.

Horrenbertzez,

Eskatzen dut eskabide hau onar dezazun eta, horren ondorioz, Mairagako Mankomunitateko Hondakin Atalean ari daitezen, peoi-enplegatu izateko hiru lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartua izan nadila.

Tafallan, 2002ko ..........aren .....(e)an.

MAIRAGAKO MANKOMUNITATEKO BURUA.

Iragarkiaren kodea: A0208728