105. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Mendebaldeako Plan Partzialeko aldaketa, C Unitatean (irakaskuntza eta kultur ekipamendua). Hasierako onespena

Iruñeko Alkatetzak, 2002ko uztailaren 1ean, honako ebazpen hau eman zuen:

"Ikusirik Mendebaldeako Plan Partzialean aldaketa egiteko proiektua, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Kultura Departamentuak aurkeztua,

Ebatzi dut:

1.-Hasiera batean onestea Mendebaldeako Plan Partzialeko aldaketa U.I.XII/S-1/C unitatean. Xedea da lurzati horren puska baterako aurreikusitako erabilera aldatzea. Hezkuntza ekipamendurako da (B.B.B./Politeknikoa) eta hemendik aitzina haren erabilera xehekatua irakaskuntza eta kultur ekipamendua izanen da.

2.-Espedientea jendaurrean hilabetez egotea, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, eta hemengo prentsan iragarkia paratzea".

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren lauan. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0207744