105. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA ETA ELIKADURA DEPARTAMENTUA. Jakinarazpen oharra.

Ezinezkoa izan da urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldaturiko Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 eta 135. artikuluetan aurreikusiriko jakinarazpena egitea, alegia, Miguel Félix Seron Atondo jaunari abere osasunaren arloko araudia ustez hausteagatik irekiriko 50/2002SA zehapen espedientearen Ebazpenari buruzkoa. Beraz, aipatu Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoa betetzen da honen bidez.

"EBAZPENA, 2002ko apirilaren 29koa, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusiak emana, Miguel Félix Seron Atondo jaunari zehapen espedientea irekitzen diona, abere osasunaren arloko araudia ustez hautsi duelako.

Ikusirik Artaxoako Guardia Zibilaren Sepronak 2002ko otsailaren 5ean Miguel Félix Seron Atondo jaunaren kontra egindako salaketa, abere osasunari buruzko azaroaren 16ko 11/2000 Foru Legea ustez hausteagatik.

Nekazaritzaren, abeltzaintzaren eta nekazaritzako elikagaien arloetan zehapenak ezartzeko prozedura onesten duen 369/1997 Foru Dekretuaren 4. artikuluari jarraikiz, eta urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldaturiko Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aplikatuz.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariaren 1999ko irailaren 13ko Foru Aginduak eman dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Miguel Félix Seron Atondo jaunari (NAN: 18210042E) 50/2002SA zehapen espedientea irekitzea, abere osasunari buruzko azaroaren 16ko 11/2000 Foru Legea ustez hausteagatik.

2. Pilar García García andrea, Administrazio Publikoko teknikaria, instruktore izendatzea.

Zilegi da izendapen hori errefusatzea, 30/1992 Legearen 29. artikuluan aurreikusi moduan.

3. Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusiak du espedientea ebazteko eskumena, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak 1999ko irailaren 13ko Foru Aginduaren bidez emandako eskurantzen arabera.

4. 369/1997 Foru Dekretuaren 6. artikuluari jarraikiz, interesatuari jakinarazten zaio duen erantzukizuna bere borondatez aitortzeko aukera duela, arau horretan aurreikusitako ondorioekin. 12. artikuluan xedatutakoaren babesera ere jo dezake, zehapena ehuneko hogeita hamar murrizteko.

5. Ebazpen hau interesatuari, salatzaileari eta instruktoreari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hogeita bederatzian.-Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusia, Francisco Javier Enériz Olaechea".

KARGUEN PLEGUA

50/2002SA zehapen espedientea

1.-Salatua: Miguel Félix Seron Atondo.

Helbidea: Asturiasko Komunitatea k., 5.2.a-D, Barañain.

2.-Arau-haustearen eguna eta tokia: 2002ko otsailaren 5a, NA-115 errepidea, 13,800 km., Faltzesko udalerria (Nafarroa).

3.-Salaturiko egintza(k):

NA-4546-AB ibilgailuan Ablitastik Torrelavegara (Kantabria) 2.200 oilasko garraiatzea garraio libururik izan gabe. Txoferra, Miguel Félix Seron Atondo jauna zen.

4.-Hautsiriko agindua(k):

Abere osasunari buruzko azaroaren 16ko 11/2000 Foru Legea, 24.2 artikuluan, non ezartzen baita abereak garraiatzeko erabiltzen diren ibilgailuek baimenaren txartela eta garraioko liburu bat eraman behar dituztela. Azken horretan, ondokoak agertuko dira, gutxienez ere: garraiatzen den aziendaren identifikazioa, aplikatzekoa dena, abiapuntua, helmuga eta garraioa egiten den eguna.

Foru Lege horren 54.7.d) artikuluan ezartzen da hiltegira eraman beharreko abere biziak garraiatzea osasun bermerik gabe edo legez eskatzen den dokumentazio administratiboa izan gabe arau-hauste arina dela. 58.1 artikuluan adierazten da arau-hauste arinei 120,20 eurotik 601 euro bitarteko isuna dagokiela.

Hortaz, dagokiokeen isuna 120,20 eurokoa da, instrukziotik ateratzen dena alde batera utzi gabe.

369/1997 Foru Dekretuaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, hamabost egun balioduneko epea ematen zaio bere eskubideen alde bidezkotzat jotzen dituen alegazioak egiteko, bai eta datuak, argibideak edo agiriak aurkeztu eta egokitzat jotzen dituen frogak proposatzeko ere.

Epe horretan, aipatu espedientea aztertzen ahalko du Abere Osasuneko Atalean (Tutera k. 20-behea, Iruña).

Erantsitako zerrendan zehazten diren dokumentuak ditu espediente horrek.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren bian.-Instruktorea, Pilar García García.

Iragarkiaren kodea: A0207480