105. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

1057/2002 FORU AGINDUA, ekainaren 27koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Ibargoitiko Udal Plana Getze-Ibargoitiko U-81 jarduketa unitatean aldatzeko espedientea, Carlos eta María Isabel Valencia Mendía jaun-andreek sustatua, behin betikoz onesten duena.

Ibargoitiko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onets dadin.

Ikusirik ekarritako dokumentazioa eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak egindako txostena, bidezko da espediente hori behin betikoz onestea, Foru Agindu honen xedapen zatiko zehaztapena barne.

Horrenbestez, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 116. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. Behin betikoz onestea Ibargoitiko Udal Plana Getze-Ibargoitiko U-81 jarduketa unitatean aldatzeko espedientea, Carlos eta María Isabel Valencia Mendía jaun-andreek sustatua. Zehaztapen hau egin da:

-U-81 unitatean eraiki ahalko diren bi etxebizitzek sarbidea izanen dute bide publikotik bertatik edo bide publikotik sartzeko modukoa den kanpoko eremu libre batetik.

2. Foru Agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela adieraztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluei jarraikiz. Espedientearen kontra, bestalde, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahalko da Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, Foru Agindu hau jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

3. Foru Agindu hau Ibargoitiko Udalari, Getze-Ibargoitiko Kontzejuari eta Carlos eta María Isabel Valencia Mendía jaun-andreei jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hogeita zazpian.-Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

Iragarkiaren kodea: a0207555