105. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

ERABAKIA, 2002ko uztailaren 2koa, Nafarroako Gobernuak hartua. Honen bidez onesten da "Lizarrako APA sarea Bikoizteko" Udalez gaindiko Plan Sektoriala, Gas Natural SDG, S.A.k sustatua.

Nafarroako Gobernuak, 2002ko martxoaren 11an egindako bilkuran, erabaki zuen "Lizarrako APA sarea Bikoizteko" proiektua, Gas Natural SDG, S.A.k sustatua, Udalez gaindiko Proiektu Sektorial deklaratzea. Horrekin batera, espedientea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean jendaurrean jartzea eta egin asmo diren azpiegiturak beren lurretan izanen dituzten udalei entzunaldia ematea erabaki zen. Hilabeteko epea finkatu zen bi izapide horietarako. Erabaki hori 2002ko otsailaren 15eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen (46. zk).

Espedientea jendaurrean egon den bitartean ez du inork alegazio idazkirik aurkeztu.

2002ko martxoaren 11ko Erabakian adierazten zaio enpresa sustatzaileari obrak egiteko, eta haiek dirauten bitartean, Erabakiaren xedapen aldean jasotzen diren ingurumen arloko baldintzak bete beharko dituela. Kontuan harturik zehaztapen hori obrak egiten direnerako dela, bidezko da baldintza horiek berriro ematea hemen, honako hauek, alegia:

-0,450 k.p.aren inguruan, ahalik eta arte edo erkametz gutxiena botako dira. Ezponda hori lehengoratzeko, lehengo hodiaren eraginpeko eremua ere hartuko da kontuan. Lehen zuen itxura bera emanen zaio, landare-lurra zabalduz eta Quercus coccifera zuhaixka eta Quercus faginea eta Quercus rotundifolia zuhaitzak landatuz, zortasunek uzten duten heinean.

-Gasbideak sastrakaz betetako eremuak zeharkatzen dituenean, ahalik eta eremu txikiena hartuko du, eta landare-lurra bildu eta berreskuratzen saiatuko da, batik bat. Lur horiek lehengoratzeko, Genista scorpius eta Lavandula latifolia zuhaixkak sartuko dira.

-Lur mugimendua hasi baino lehen, landare-lurrezko 30 cm-ko geruza kendu eta gordeko da lehengoratze lanetan, oso-osorik, erabiltzeko; zangetan, alegia, ezpondetan eta gainerako eremu kaltetuetan zabalduz.

-Obra hasi aurretik legeztatu behar dira hondarren zabortegiak eta zagorra ateratzeko guneak, uztailaren 19ko 229/1993 Foru Dekretuan arautu bezala. Ingurumenaren gaineko eraginen azterlanak ere egin beharko dira, lehendik legeztatuta ez badaude.

-Proiektuak ukitu eremuaren inguru osoak hondarrik gabe gelditu beharko du.

Orobat, enpresa sustatzaileari adierazten zaio, espedientea onesteko, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Ondare Historikoaren Zerbitzuak egindako txostena beharko duela aurkeztu, ondare arkeologikoak izan dezakeen kalteari buruz. Txosten hori aurkezturik, bertan daude jasota Ondare Arkeologikoa babesteko honako neurri hauek obren exekuzioan aplikatzeko:

-Aurreneurri funtsezkotzat, obraren jarraipen arkeologiko bat eginen da, zuzeneko eragina jasanen duen aldean. Neurri hori zangak irekitzeko obretan ez ezik, landare-lurraren geruza kentzerakoan ere kontuan izanen da.

-Obretan ari diren bitartean, ustekabean interes arkeologikoko gaiak agertzen badira, berehala jakinaraziko zaio Ondare Arkeologikoaren Bulegoari, eta bertako teknikoekin batera erabakiko dira jokabidearen ildo nagusiak.

Horrenbestez, Lurraldearen Antolamendurako Batzordeak 2002ko uztailaren 19an emandako txostena aintzat harturik, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeari eta aplikatu beharreko gainerako arauei jarraikiz, Nafarroako Gobernuak, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. "Lizarrako APA sarea Bikoizteko" Udalez gaindiko Plan Sektoriala, Gas Natural SDG, S.A.k sustatua, onestea.

2. Obrak egitean Erabaki honen azalpen zatian ingurumenaren gaineko eta Ondare Arkeologikoa babesteko baldintzak beteko dira.

3. Dena dela, egin nahi diren instalazioek ukitu edo baldintzatu ditzaketen azpiegitura eta zortasunei dagokienez (ubide publikoak edo beste batzuk), enpresa sustatzaileak, obrak egin aurretik, kasuan kasuko organo eskudunen baimenak lortu beharko ditu.

4. Aditzera ematea Erabaki honen kontra zilegi dela, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa jartzea Nafarroako Gobernuan, Erabakia jakinarazi, edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen bada, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 116. eta 117. artikuluek agintzen dutenaren arabera; edo bestela Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioan inpugnatzea, Erabakia jakinarazi, edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen bada, argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 legeko 46. artikuluak agintzen duenaren arabera.

5. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea eta, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuari, Hezkuntza eta Kultura Departamentuari, Oteitza, Morentin eta Aberingo udalei eta Gas Natural SDG, S.A. enpresari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren bian.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria. Nafarroako Gobernuko idazkaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A0207847