105. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

U H A R T E

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean ezarritako tramitazioa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabost egunez, ondotik zehazten den jarduerari buruzko espedientea, jarduerak ukitutakoek aipatutako epean alegazioak egin ditzaten.

Eskatzailea: Talleres Josa Navarra, S.L. Jarduera: altzairua lantzea, trokelak eta lanabes mekanikoak egiteko. Tokia: Bidetxiki, 5, Uharte.

Uharten, bi mila eta biko uztailaren hiruan. Alkatea, José Iriguíbel López.

Iragarkiaren kodea: A0207658