96. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 8a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak

83/2001 FORU AGINDUA, uztailaren 5ekoa, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2002ko asteguneko jaiak zein diren zehazten duena.

Uztailaren 28ko 2001/1983 Errege Dekretuaren 45. artikuluak ezartzen duenez (azaroaren 3ko 1346/1989 Errege Dekretuak aldatu zuen haren idazketa, eta indarrean da oraindik ere, irailaren 21eko 1561/1995 Errege Dekretuko xedapen indargabetzaile bakarraren arabera), nazio esparruko jaiegunak, ordaintzekoak baina errekuperatu behar ez direnak, legezko agindu horretan jasotakoak izanen dira, lau ataletan banaturik, a), b), c) eta d), eta Komunitate Autonomoek aukeratu ahal izanen dute San Jose edo Santiago Apostoluaren artean zein jai ospatu. Halaber, ezartzen du d) atalean datozen jaiak tradiziozkoak dituzten beste batzuekin ordezkatzen ahal direla, eta igandearekin diren jai nazionalengatiko asteleheneko atsedenaldiaren truk Komunitate Autonomoan tradizioa duten beste jai batzuk jartzen ahal direla.

Aurreko zerrenda horretan aipatu Errege Dekretuaren 46. artikuluak dioen bezala, eta Nafarroako Foru Komunitate osorako, sartu da abenduaren 3a, San Frantzisko Xabierkoa, Nafarroaren Eguna baita.

Lan arloan Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera zerbitzuak eskualdatzeari buruzko apirilaren 11ko 937/1986 Errege Dekretuaren bidez, uztailaren 28ko 2001/1983 Errege Dekretuak aipatzen duen esparru lokaleko asteguneko jaiak zehazteko eta jaiak ordezkatzeko eskumena eskualdatu zen, eta Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentua horren kargu egin, irailaren 23ko 334/1996 Foru Dekretuaren indarrez.

Horren ondorioz, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak,

AGINDU DU:

Lehendabizi.-Honako hauek izanen dira Nafarroako Foru Komunitatean ordaindu bai baina errekuperatuko ez diren jaiak, 2002. urtean:

-Urtarrilak 1: Urte Berri.

-Martxoak 19: San Jose.

-Martxoak 28: Ostegun Santua.

-Martxoak 29: Ostiral Santua.

-Apirilak 1: Bazko Biharamuna.

-Maiatzak 1: Langileen eguna.

-Uztailak 25: Santiago Apostulua.

-Abuztuak 15: Ama Birjinaren Jasokundea.

-Urriak 12: Espainiako Jai Nazionala.

-Azaroak 1: Santu Guztien eguna.

-Abenduak 3: San Frantzisko Xabierkoa, Nafarroaren Eguna.

-Abenduak 6: Konstituzioaren eguna.

-Abenduak 25: Eguberri eguna.

Bigarren.-Herrietako jaiak finkatuko dira Udal bakoitzak proposamena eginik.

Hirugarren.-Foru Agindu hau Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Barne Araubideko Zerbitzuari jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea.

Iruñean, bi mila eta bateko uztailaren bostean.-Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilaria, Nuria Iturriagagoitia Ripoll.

Iragarkiaren kodea: A0107226