96. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 8a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z I R A U K I

Bake epailearen kargua hutsik

Botere Judizialari buruzko 6/1985 Lege Organikoko 101 eta 102. artiluetan (uztailaren 2ko "Estatuko Aldizkari Ofiziala") eta Bake Epaileen gaineko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduko 5 eta 6. artikuluetan (uztailaren 13ko "Estatuko Aldizkari Ofiziala") xedatutakoa betetzeko, bidezko da Udal honek Ziraukiko bake epaile titularra hauta dezan.

Bake epaile, titular nahiz ordezko, izendatua izateko baldintzak Botere Judizialari buruzko Lege Organikoko 302. artikuluak karrera judizialean sartzeko ezartzen dituen berberak dira, nahiz eta ez den beharrezkoa Zuzenbideko lizentziatua izatea.

Era berean, aipatu 3/1995 Erregelamenduko 13. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako gaitasunari eta bateragarritasunari buruzko baldintzak bete beharko dituzte.

Interesatuek Udal honetako erregistro orokorrean aurkeztu beharko dituzte eskabideak, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik.

Argitara ematen da orok jakin dezan.

Ziraukin, bi mila eta bateko ekainaren hamahiruan. Alkatea, Cruz Barandalla Lacunza.

Iragarkiaren kodea: a0106352