96. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 8a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T A F A L L A

E D I K T U A

Tafallako Udalak, 2001eko maiatzaren 29an egindako osoko bilkura berezian, besteak beste, ondoko erabaki hau hartu zuen:

2000ko abenduaren 15ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi ziren Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko aldaketa, URM-4 unitatekoa, eta Udalaren eta P.B. Ereta, S.L.ren arteko hirigintzako hitzarmena, SGU-3 eta URM-4 unitateak urbanizatzeko.

Espedientea jendaurrean paratu zen 22. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarkia jarriz, 2001eko otsailaren 16an, eta ez zaio inolako alegaziorik aurkeztu.

Kontuan hartuz 10/1994 Foru Legean xedatutakoa, José Martín Errea udal arkitekto jaunak luzatutako txosten teknikoa, aholkularitza juridikoaren eta kontu-hartzailetzaren txostena eta Hirigintzako Batzordeak luzatutako adostasun irizpena, erabaki da:

Lehenbizikoa.-Behin-behinekoz eta behin betikoz onestea Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko aldaketa, URM-4 unitatekoa, P.B. Ereta, S.L.k sustatua. Orobat, agintzen da espedientea, behar bezala eginbideturik, Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari igortzeko.

Bigarrena.-Behin betikoz onestea URM-4 eta SGU-3 unitateak urbanizatzeko Udalaren eta P.B. Ereta, S.L.ren arteko hirigintzako hitzarmena. Orobat, agintzen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko eta Udaleko hirigintzako hitzarmenen erregistroan.

Hirugarrena.-Erabaki hau interesatuei, Kontu-hartzailetzari eta hirigintzako zerbitzuei jakinaraztea, behar diren ondorioetarako.

Jakinarazten dizut, jakin dezazun eta ondorioak sor ditzan, eta ohartarazten dizut erabaki honen aurka ondoren aipatzen diren errekurtsoak jar daitezkeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza sustatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari edo Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.

Tafallan, bi mila eta bateko ekainaren seian. Alkatea, sinadura ulertezina. Idazkaria, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: a0106336