96. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 8a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INDUSTRIA ETA TEKNOLOGIA, MERKATARITZA, TURISMO ETA LAN DEPARTAMENTUA. Ediktua.

Apirilaren 22ko 873/1977 Errege Dekretuaren laugarren artikuluan xedatutakoa betez eta bertan aurreikusitako ondorioetarako, aditzera ematen da, Nafarroako Gobernuko Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuan, 2001eko ekainaren 26ko 9:00etan, aurkeztu direla "Asociación de Empresas Turísticas de la Ribera de Navarra" izeneko lanbide erakundearen estatutu aldatuak. Erakunde horren lurralde eremua Erribera da eta dagokion lanbide eremuak hartzen ditu aipatu eginkizunetan jardun eta libreki eta beren borondatez elkartzea erabakitzen duten enpresaburuak.

Aldaketa aktaren lehenbiziko bi sinatzaileak Eva Caparroso Ultra eta Yolanda Marco Álvarez dira.

Hori guztia aditzera ematen da interesatuek jakin dezaten; zeinek honi buruz bidezko juzkatzen dutena alegatzen ahal baitute idatziz, honako hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta zortzi eguneko epean.

Iruñean, bi mila eta bateko ekainaren hogeita zortzian.-Lan Zerbitzuko zuzendaria, José María Andueza Azcona.

Iragarkiaren kodea: A0107031