96. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 8a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

616/2001 EBAZPENA, uztailaren 3koa, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana, ikasketak egiteko lizentzia bat ematen duena. Lizentzia hori 2001-2002 ikasturterako da, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Kultura Departamentuari atxikitako langile finkoentzat.

Pedagogi Berrikuntzako Zerbitzuko zuzendariak proposatzen du, dagokion batzordearen erabakian oinarrituta, ikasketak egiteko lizentzia bat ematea, Nafarroako Gobernuaren mende dauden irakaskuntzako funtzionario zein lan-kontratudun finkoentzat, martxoaren 27ko 116/2001 Foru Aginduaren bidez (apirilaren 30eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 53 zk.) onetsitako deialdiaren ebazpenaren ondorio gisa.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariak, irailaren 30eko 398/1996 Foru Aginduren bidez, eskuordetu dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ikasketak egiteko lizentzia bat emateko aukeratu den izangaiaren behin betiko zerrenda onestea, Foru Agindu honen eranskinean zehazten den denboraldi eta modalitaterako.

2. Lizentzia urtebeterako da eta iraupena 2001eko irailaren batetik 2002ko abuztuaren 31 arte.

3. Ikasketak egiteko lizentziaren onuradunak deialdian eskatzen diren baldintzak bete beharko ditu eta, bereziki, hamabigarren oinarrian zehazten direnak.

4. Giza Baliabideen Zerbitzuak onuradunari deialdiaren hamahirugarren oinarrian ezartzen diren baldintzak aplika diezaizkiola.

5. Foru Agindu hau eta bere eranskina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara daitezela agintzea.

6. Pedagogi Berrikuntzako Zerbitzuak jakinaraz diezaiela interesatuei Foru Agindu honen zatia, interesatuak ukitzen dituena hain zuzen.

7. Foru Agindu hau eta eranskina igortzea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera, Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza eta Kultura Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Pedagogi Berrikuntzako Zerbitzura, Ikasketen Antolamendu eta Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Giza Baliabideen Zerbitzura, Irakasleen Hobekuntzarako Atalera eta Nomina eta Gizarte Aseguruen Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko uztailaren hiruan.-Hezkuntza zuzendari nagusia, Santiago Arellano Hernández.

E R A N S K I N A

Ikasketak egiteko emandako lizentzien behin betiko zerrenda

Deiturak eta izena: Jaime Zoroza, M.ª Victoria.

N.A.N.: 15785260.

Modalitatea: A1.

Iragarkiaren kodea: A0107231