96. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 8a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

760/2001 FORU AGINDUA, ekainaren 25ekoa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Nafarroako Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Sailak 2000ko otsailaren 25ean emandako epaia betearaztea agintzen duena. Epai horren bidez Bernardo López Eslava jaunak Nafarroako Gobernuak 1996ko urriaren 21ean harturiko Erabakiaren kontra jarritako 2061/96 errekurtsoa ebatzi zen. Izan ere, erabaki horren bidez, Soraurengo (Ezkabarteko Udala) Arau Subsidiarioak 14. poligonoko 9. lurzatian aldatzeko espedientea, José Luis Sorbet jaunak sustatua, behin betikoz onesteko, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak abuztuaren 7an emandako 881/1995 Foru Aginduaren kontra jarri zen errekurtso arrunta ezetsi zen.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 103.2 eta 104.2 artikuluetan adierazitakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. Nafarroako Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Sailak 2000ko otsailaren 25ean emandako epaia betearaz dadila agintzea. Epai horren bidez Bernardo López Eslava jaunak Nafarroako Gobernuak 1996ko urriaren 21ean harturiko Erabakiaren kontra jarritako 2061/96 errekurtsoa ebatzi zen. Erabaki horren bidez, Soraurengo (Ezkabarteko Udala) Arau Subsidiarioak 14. poligonoko 9. lurzatian aldatzeko espedientea, José Luis Sorbet jaunak sustatua, behin betikoz onesteko, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak abuztuaren 7an emandako 881/1995 Foru Aginduaren kontra jarri zen errekurtso arrunta ezetsi zen.

2. Epai hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, Foru Agindu honen eranskinean azaldu bezala.

3. Foru Agindu hau jakinaraztea Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari, Ezkabarteko Udalari, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko ekainaren hogeita bostean.-Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

Iragarkiaren kodea: A0106926