95. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

AKATS ZUZENKETA, uztailaren 4ko 566/2001 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez Herrilan zuzendari nagusiak "Iruña-Tutera N-121 errepideko trazadura hobetzea, 13+250 k.p.an (Tiebas)" izeneko proiektuari onespen teknikoa eman eta proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri zen.

Ebazpen horren testuan, 2001eko uztailaren 23ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (89. zk.) argitaratu baitzen, zenbait akats dela oharturik, honen segidan osorik eta behar den bezala zuzendurik ematen da:

566/2001 EBAZPENA, uztailaren 4koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "Iruña-Tutera N-121 errepideko trazadura hobetzea, 13+250 k.p.an (Tiebas)" izeneko proiektuari onespen teknikoa eman eta proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzen duena.

Zainketa Zerbitzuak emandako txostenean adierazi du "Iruña-Tutera N-121 errepideko trazadura hobetzea, 13+250 k.p.an (Tiebas)" izeneko proiektua jaso duela. Proiektua Eunate Cía de Ingeniería, S.L.k erredaktatu du, azaroaren 15eko 1137/2000 Ebazpenaren bitartez hari adjudikatu baitzitzaion eginkizun hori.

Obren helburua N-121 errepideko trazadura hobetzea da, hala oinplanoan nola altxaeran, NA-234 errepideko Arrizabalaga-Urrotz bidegurutzetik Arrizabalagaraino.

Horrenbestez, Zainketa Zerbitzuak adierazi eta proposatu duenarekin bat, Nafarroako Foru Komunitatearen Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen Foru Legearen 36.2 artikuluan emandako ahalmenak erabiliz, eta Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak urriaren 7an emandako 3912/99 Foru Aginduaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "Iruña-Tutera N-121 errepideko trazadura hobetzea, 13+250 k.p.an (Tiebas)" izeneko proiektuari onespen teknikoa ematea.

2. Proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideak desjabetzeko prozedurari hasiera ematea.

3. Proiektu hori eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea 20 egun balioduneko epean. Epe horretan, nornahik egoki iruditzen zaizkion ohar edo alegazioak aurkeztu ahalko ditu eta argitaratzen den zerrendan agertzen diren akatsak zuzentzeko beharrezko diren datuak idatziz aurkeztu. Horretarako, interesatuek lurzati- planoak aztertu ahalko dituzte Nafarroako Gobernuko Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Zainketa Zerbitzuko bulegoetan eta Tiebas-Muru Artederretako Udaletxean.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.

5. Ebazpen hau Tiebas-Muru Artederretako Udalari jakinaraztea (lurzati-planoen kopia bat bidaliko zaio), Desjabetzapen Atalari eta Zainketa Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko uztailaren lauan.-Herrilan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

ONDASUN ETA ESKUBIDE UKITUEN ZERRENDA ZEHAZTU ETA BANAKATUA

TIEBASKO UDALERRIA

TI-00 LIZARRAGA IRIGOYEN, Telesfora Urdazubiko Monast., 43-3.a B - Iruña 89 2 70 Alorra

TI-01 JABAT ARTOZQUI, Francisco La Fuente, 5 - Tiebas 136 2 71 Alorra

TI-02 ASTIZ ESLAVA, Jesús Matías Iruñeko etorb., 34 - Tiebas 1.742 2 72 Alorra

ASTIZ ESLAVA, José Luis Iruñeko etorb., 22 - Tiebas

TI-03 ARTOZQUI ERDOZAIN, Enrique Iruñeko errep., 15 - Arrizabalaga 2 79

ARTOZQUI ERDOZAIN, Corpus Iruñeko errep., 13 - Arrizabalaga

ONDASUN ETA ESKUBIDE UKITUEN ZERRENDA ZEHAZTU ETA BANAKATUA

Aldi bateko okupazioa, lur botatzea (4.353,5 m.2) eta barrakoiak direla-eta

TIEBASKO UDALERRIA

TI-02 ASTIZ ESLAVA, Jesús Matías Iruñeko errep., 34 - Tiebas 4.437,5 2 72 Alorra

ASTIZ ESLAVA, José Luis Iruñeko errep., 22 - Tiebas

Iragarkiaren kodea: A0108011