93. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

592/2001 EBAZPENA, uztailaren 5ekoa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "Azkoien-Funes NA-6630 errepidearen Azkoiengo hiri barnetik saihesbiderainoko tartea zabaldu eta hobetzea" proiektua teknikoki onetsi eta ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzen duena.

"Azkoien-Funes NA-6630 errepidearen Azkoiengo hiri barnetik saihesbiderainoko tartea zabaldu eta hobetzea" proiektua Macla, Ingeniería Civil, S.L. enpresak egin zuen.

Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak aditzera eman du errepide hori egokitzeko bazterbideak egin behar direla eta bihurguneak oinplanoan hobetu, bai eta altxaerako trazadura ere. Horretaz gainera, "El Escopar" industrialdera sartzeko glorieta bat egin behar da..

Proiektuan hautatu den aterabidea Azkoienen bertan hasten da, konpondu behar den errepidearen eta N-115aren arteko bidegurutzean, eta bukatu, berriz, saihesbideko glorietan. Oinplanoko trazadura egokitu da eta 1+000 k.p.an glorieta bat egin da, 46 m-ko diametrokoa, industrialdea eta ondoko industriak lotzeko.

Zeharkako sekzioan galtzadak 7 m izanen ditu eta alde bakoitzeko bazterbideak 1,50 m. Aski izanen da industrialderako sarbideak duen trafikorako, gehienak ibilgailu astunak baitira, eta bide osoa konpondu ondoren izanen den gehitzerako.

Drainatze lanetan, aipatzekoa da Rasoko sakaneko pontoia zabaltzen dela, 0+955 k.p.an; 5,00 metroko baoa du eta 5,00 x 2,00 metroko markoa. Gainerako drainatze lanak 0,60 diametroko kainuen bidez eginen dira.

Ukituriko zerbitzuei dagokienez, tentsio ertaineko linea elektrikoak aldatu behar dira errepide guztian zehar; errepide berriaren azpitik bideratuko dira.

Inguruneko paisaia kontuan hartu da, obra egin eta gero itxura atsegina izan dezan. Horretarako landaketak eginen dira, saihesbideak egin aurreko galtzadetan paisaia leheneratuko da.

Horrenbestez, Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak adierazi eta proposatutakoarekin bat, eta Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak urriaren 7ko 3912/99 Foru Aginduaren bidez emandako eskurantzak erabiliz, Zuzendaritza Nagusi honek

EBATZI DU:

1. Teknikoki onestea "Azkoien-Funes NA-6630 errepidearen Azkoiengo hiri barnetik saihesbiderainoko tartea zabaldu eta hobetzea" proiektua.

2. Proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideen desjabetzapen prozedurari hasiera ematea. Zerrenda Ebazpen honen eranskin gisa ageri da.

3. Proiektua, ukituriko ondasun eta eskubideen zerrendarekin batera, jendaurrean jartzea 20 egun baliodunetan. Epe horretan edozeinek aurkeztu ahal izanen ditu nahi dituen ohar edo alegazioak, bai eta argitara emandako zerrendan egin diren akatsak zuzentzeko behar diren datuak ere, idatziz. Horretarako, interesatuek aztergai izanen dituzte lurzatien planoak Nafarroako Gobernuaren Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuan eta Azkoiengo udaletxean.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.

5. Ebazpen hau jakinaraztea Azkoiengo Udalari, zeinari lurzatien planoen kopia igorriko baitzaio, Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuari, Bide eta Eraikuntza Zerbitzuari eta Desjabetzapen Atalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko uztailaren bostean.-Herrilan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

UKITURIKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN BANAKAKO ZERRENDA

AZKOIENGO UDALERRIA

PE-1 MALUMBRES ZABALZA, FRANCISCO DABAN, 34

JAVIER ETA BESTE BAT AZKOIEN 26,37 1 337 LURZORUA

PE-2 GUINDULAIN ZUBIRIA, JESUS MARIA JUAN DE LABRIT, 4

ETA BESTE BAT AZKOIEN 489,97 1 340 ALORRA

PE-3 ORDUÑA BALDUZ, ADOLFO DABAN, 51.

AZKOIEN 615,21 1 342 LARREAK

PE-4 MORENO VALENCIA, ESTEBAN ETA BESTE BAT IRURZUN, 4

AZKOIEN 526,79 1 343 ALORRA

PE-5 NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA KARLOS III.A, 2

IRUÑA 825,89 1 508 LARREAK

PE-6 GOIZUETA LAVIN, ROSA MARIA AVDA. DE LA PAZ, 1

AZKOIEN 67,22 1 779 ALORRA

PE-7 VIDONDO OSES, JAVIER AVDA. ESTELLA.

AZKOIEN 261,662 1 346 ALORRA

PE-8 AZKOYEN INDUSTRIAL, S.A. AVDA. SAN SILVESTRE

AZKOIEN 1.204,11 1 782A ALORRA

PE-9 OSES IRIGARAY, CARMEN DEL RIO

AZKOIEN 614,24 1 736A ALORRA

PE-10 AZKOIENGO UDALAREN HERRILURRAK PLAZA PRINCIPAL

AZKOIEN 39,84 1 5014 ALORRA

PE-11 AZKOIENGO UDALAREN HERRILURRAK PLAZA PRINCIPAL

AZKOIEN 764,93 1 5016 ALORRA

PE-12 SAYES BERMEJO, JESUS IRURZUN, 47

AZKOIEN 525,21 1 496 UKUILUA

PE-13 AZKOIENGO UDALAREN HERRILURRAK PLAZA PRINCIPAL

AZKOIEN 3.285,12 1 773 ALORRA

PE-14 AZKOIENGO UDALAREN HERRILURRAK PLAZA PRINCIPAL

AZKOIEN 484,32 1 765 LURZORUA

PE-15 AZKOIENGO UDALAREN HERRILURRAK PLAZA PRINCIPAL

AZKOIEN 90,90 1 387B ALORRA

PE-16 DIAZ CIRAUQUI, MARIA DEL CARMEN ALCAZAR DE TOLEDO, 222

FUNES 717,08 1 537 ALORRA

PE-17 AZKOIENGO UDALAREN HERRILURRAK PLAZA PRINCIPAL

AZKOIEN 10,37 1 510 ALORRA

PE-18 AZKOIENGO UDALAREN HERRILURRAK PLAZA PRINCIPAL

AZKOIEN 510,00 1 440 ALORRA

PE-19 VARIANTE 2000, S.L. VARIANTE AZKOIEN. HOTEL

AZKOIEN 870,00 1 536 ZOLADURA

Iragarkiaren kodea: A0107582