90. ALDIZKARIA - 2001eko uztailaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

591/2001 EBAZPENA, uztailaren 5ekoa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "Nabaskoze-Burgi NA-214 errepidea egokitu eta zabaltzea. Tartea: Nabaskoze-Las Coronas gaina" proiektua jendaurrean jartzeko epea ebatzi eta behin betikoz onesten duena.

Martxoaren 2ko 201/2001 Ebazpenaren bidez, "Nabaskoze-Burgi NA-214 errepidea egokitu eta zabaltzea. Tartea: Nabaskoze-Las Coronas gaina" proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideak desjabetzeko espedienteari ekin zitzaion eta ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri zen.

Alegazioak aurkezteko epean, hauek hartu dira:

1. alegazioa. Jesús María Rodríguez Semberoiz jauna.

1. Eskatu du lurrari eusteko horma artifizialen bat jartzea bere jabetzako finkan, NA-214 errepideko 3,200 p.k.an, finka horretan etxea eta itxitura pareta baititu.

Erantzuna:

1. Alegatutakoa onartu egin da. Proiektuan, lubetako pareta bat egitea aurreikusi da, ezpondari eusteko, NA-214 errepidearen alboko 8. poligonoko 627. lurzatian, alegazio-egilearena baita.

2. alegazioa. Jesús María Rodríguez Semberoiz jauna, Nabaskozeko Kontzejuaren izenean.

1. Errepidea egokitu eta zabaltzeko obretatik ateratako landare-lurra higadurak jotako lekuetara botatzea. Kontzejuak esanen du zeintzuk diren lurra botatzeko leku egokiak.

Erantzuna:

1. Alegatutakoa onartu egin da. Zelaiguneko ezpondetan lur hori bera erabiltzea aurreikusi da landareztatze proiektuan.

Alegazio horiei erantzuteak ez du ekarri obren proiektua aldatu beharra.

Proiektuari Ingurumen zuzendari nagusiak adostasun txostena eman dio, 2001eko ekainaren 25ean. Zuzendaritza Nagusiak proposatu du animaliak igarotzeko lehorreko pasagune bat egitea 4,500 k.p.ko zubian, bai eta aldaketa batzuk ere egin beharreko hidroereite eta landaketetan. Zehaztapen horiek guztiak proiektuan, landareztaketari buruzko atalean, bildu dira.

Horrenbestez, Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak jakinarazi eta proposatu duenarekin bat, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak urriaren 7ko 3912/99 Foru Aginduaren bidez eskuordeturik dauzkan ahalmenak erabiliz, eta Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legeko 52. artikuluan xedaturikoarekin bat, Zuzendaritza Nagusi honek

EBATZI DU:

1. "NA-214 errepidea egokitu eta zabaltzea, Nabaskoze-Burgi, Tartea: Nabaskoze-Las Coronas gaina" proiektua jendaurrean egoteko epea Ebazpen honen azalpen zatian adierazi bezala bukatutzat ematea, aukezturiko alegazioei erantzunik.

2.:cu8"NA-214 errepidea egokitu eta zabaltzea, Nabaskoze-Burgi, Tartea: Nabaskoze-Las Coronas gaina" proiektua behin betikoz onestea. Kontrata bidezko aurrekontua 330.330.060 pezetakoa da (1.985.323,50 eurokoa).

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.

4. Ebazpen hau igortzea Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzura, Desjabetzapen Atalera eta Nabaskozeko Udalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko uztailaren bostean.-Herrilan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: a0107581