89. ALDIZKARIA - 2001eko uztailaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

566/2001 EBAZPENA, uztailaren 4koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "Iruña-Tutera N-121 errepideko trazadura hobetzea, 13+250 k.p.an (Tiebas)" izeneko proiektuari onespen teknikoa eman eta proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzen duena.

Zainketa Zerbitzuak emandako txostenean adierazi du "Iruña-Tutera N-121 errepideko trazadura hobetzea, 13+250 k.p.an (Tiebas)" izeneko proiektua jaso duela. Proiektua Eunate Cía de Ingeniería, S.L.k erredaktatu du, azaroaren 15eko 1137/2000 Ebazpenaren bitartez hari adjudikatu baitzitzaion eginkizun hori.

Obren helburua N-121 errepideko trazadura hobetzea da, hala plantan nola aurretiko bistan, NA-234 errepideko Arrizabalaga-Urrotz bidegurutzetik Arrizabalagaraino.

Horrenbestez, Zainketa Zerbitzuak adierazi eta proposatu duenarekin bat, Nafarroako Foru Komunitatearen Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen Foru Legearen 36.2 artikuluan emandako ahalmenak erabiliz, eta Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak urriaren 7an emandako 3912/99 Foru Aginduaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "Iruña-Tutera N-121 errepideko trazadura hobetzea, 13+250 k.p.an (Tiebas)" izeneko proiektuari onespen teknikoa ematea.

2. Proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideak desjabetzeko prozedurari hasiera ematea.

3. Proiektu hori eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea 20 egun balioduneko epean. Epe horretan, nornahik egoki iruditzen zaizkion ohar edo alegazioak aurkeztu ahalko ditu eta argitaratzen den zerrendan agertzen diren akatsak zuzentzeko beharrezko diren datuak idatziz aurkeztu. Horretarako, interesatuek lurzati-planoak aztertu ahalko dituzte Nafarroako Gobernuko Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Zainketa Zerbitzuko bulegoetan eta Tiebas-Muru Artederretako Udaletxean.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.

5. Ebazpen hau Tiebas-Muru Artederretako Udalari jakinaraztea (lurzati-planoen kopia bat bidaliko zaio), Desjabetzapen Atalari eta Zainketa Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko uztailaren lauan.-Herrilan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: A0107340