8. ALDIZKARIA - 2001eko urtarrilaren 17a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E T U L A I N

Herrilurretako ondasun baten desafektazioaren hasierako onespena, ondoan haren erabilera lagatzeko

Etulaingo Kontzejuak ondotik ematen den herrilurraren hasierako desafektazioa onetsi zuen, 2000ko abenduaren 9an egin bilkuran eta legeak eskatzen zuen gehiengoa zuela:

8.000 metro karratu, Etulaingo 121 B lurzatian, 9. poligonoan.

Desafektazioaren helburua haren erabilera lagatzea da, "Cementos Portland, S.A." enpresak edo hura partzuer duen enpresak hormigoia egiteko lantegia para dezan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 143.b) artikuluan xedatutakoari jarraikiz, delako erabakia jendaurrean egonen da hilabeteko epean, interesatuek espedientea aztertu eta egoki iduritzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Etulainen, bi milako abenduaren hemeretzian. Kontzejuburua, José María Mariñelarena.

Iragarkiaren kodea: A0011777