III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
AEZKOAKO BATZARRE NAGUSIA
Hasierako onespena, herri ondasunen aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzari
Aezkoako Batzarre Nagusiak, 2000ko uztailaren 21eko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen herri ondasunen aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzaren testua.
Indarra duen legerian ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunez, interesatuek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.
Ariben, bi milako irailaren hogeita batean. Batzarreburua, Martín Arostegui Inda.
Iragarkiaren kodea: A0011609