8. ALDIZKARIA - 2001eko urtarrilaren 17a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z A N G O Z A

Zangozako udal planeko AR-3 banaketa eremuko S-1 sektoreko Konpentsazio batzordearen estatutu eta jarduketa oinarrien proiektua. Hasierako onespena

Zangozako Udalak, 2000ko abuztuaren 30ean egin osoko bilkura berezian, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

1. Hasiera batez onestea Zangozako udal planeko AR-3 banaketa eremuko S-1 sektoreko Konpentsazio batzordearen estatutu eta jarduketa oinarriak, Construcciones Aranguren, S.A.-ren izenean Jesús Aranguren Ojer jaunak aurkeztu zuen dokumentazioaren arabera.

2. Erabaki hau jakinaraztea jarduketa sistemak ukituriko jabe erregistratuei, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten, jakinarazpena egiten denetik hamabost eguneko epean.

3. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legeko 156. artikuluan eta Lege hori garatzen duen Erregelamendua onetsi zuen 85/1995 Foru Dekretuko 71.ean xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunez, ediktua Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematen denetik, interesatuek bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Zangozan, bi milako abenduaren zazpian. Alkatea, José Daniel Plano Izaguirre.

Iragarkiaren kodea: A0011402