8. ALDIZKARIA - 2001eko urtarrilaren 17a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L O N G I D A

Lerrokaduren azterlana hasiera batez onetsirik

Longidako Udalak, 2000ko azaroaren 2an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen José Luis Cía Mercapide jaunak sustatutako xehetasun azterlana, Hiriberri Longidako 12. poligonoko 9. lurzatian egitekoa.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legeko 6.3 Xedapen Iragankorrean eta gai berari buruz indarra duten gainerako xedapenetan ezarritakoarekin bat, xehetasun azterlan hori jendaurrean egonen da hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuta. Espedientea ikusgai izanen da Udalaren bulegoetan, interesatuek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Longidan, bi milako abenduaren lauan. Alkatea, Francisco Javier Oliver Carte.

Iragarkiaren kodea: A0011393