8. ALDIZKARIA - 2001eko urtarrilaren 17a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ETXARRI-ARANATZ

Bide baten eta finka batzuen mugaketa

Etxarri-Aranazko Udalak 2000ko azaroaren 6an egindako bilkuran erabaki zuen espedientea hastea, errotako bidea mugatzeko, herriko egungo katastroko 3. poligonoan dauden 352, 356 eta 355 zenbakidun lurzatien parean. José Antonio Echarri Iribarren topografoak egindako txosten teknikoa onetsi eta ukitutako parteei kopia bana igorri zaie. Ondoren, Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduko 49. artikuluak eta ondorengoek ezarria betetzeko, idazki honen bidez parteei dei egiten zaie eta jakinarazten ezen 2001eko martxoaren 22an, goizeko hamarretan, mugaketa egiaztatuko dela lekuan bertan.

Hona ukitutako pertsonak:

Iñaki Arratíbel Eskisabel eta Jasone Mendiola Barandalla.

Etxarri-Aranatzen, bi milako azaroaren hogeita zazpian. Alkatea, Angel Jáuregui Ezcurdia.

Iragarkiaren kodea: A0011074