8. ALDIZKARIA - 2001eko urtarrilaren 17a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z I Z U R

Birzatiketa proiektu bat behin betikoz onetsirik

Udalak, 2000ko azaroaren 23an egindako bilkuran, behin betikoz onetsi du birzatiketa proiektu hau: Udal planeamenduko arau subsidiarioen arabera Paternaingo lurzoru urbanizagarrian dagoen S-4 sektorea borondatez birzatitzeko proiektua (testu bategina), ukitutako jabe guztiek aurkeztua.

Behin betiko onespenak bukaera ematen dio administrazio-bideari, eta egintza horren aurka errekurtso hauek paratzen ahal dira: gora jotzekoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aitzina; administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean; edo, aldez aurretik eta aukeran, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean.

Gazolatzen, bi milako azaroaren hogeita zazpian. Alkate udalburua, José Ricardo Pérez Torrano.

Iragarkiaren kodea: A0011073