8. ALDIZKARIA - 2001eko urtarrilaren 17a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z I Z U R

Urbanizazio proiektua hasiera batez onetsirik

Zizur Zendeako alkate udalburuak, 2000ko azaroaren 21eko ebazpenaz, hasiera batez onetsi zuen Iruñeko Artzapezpikutzak sustatutako urbanizazio proiektu bat, Zarikiegiko herrigunean dagoen eta katastroko 15 zenbakia duen lurzatiari buruzkoa. Proiektua jendaurrean egonen da 15 egunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertzen denetik aitzina, epe horretan interesatuek edukia aztertu eta bidezko juzkatzen dituzten alegazioak aurkeztu ahal ditzaten.

Gazolatzen, bi milako azaroaren hogeita bian. Alkate udalburua, José Ricardo Pérez Torrano.

Iragarkiaren kodea: A0011072